Lasai, ez da inongo errorerik sortu sortu Arteleku TVn. Errore kodea maiatzean Artelekun izandako serigrafia tailerraren izenburua da; eta tailer horri buruzkoa da Arteleku TVko azken erreportajea.

gipuzkoakultura - jarduerak
Lasai, ez da inongo errorerik sortu sortu Arteleku TVn. Errore kodea maiatzean Artelekun izandako serigrafia tailerraren izenburua da; eta tailer horri buruzkoa da Arteleku TVko azken erreportajea.
Abuztuaren 10etik 22ra Artelekun izango den Information Kinetics: Egoviz tailerrerako proiektuak aurkezteko epea uztailaren 5ean bukatuko da. Kolaboratzaile gisa izena emateko epea abuztaren 3an bukatuko da.
"Information Kinetics: proiektuak aurkezteko azken egunak" osorik irakurtzeko
Astelehenean, ekainak 29, Mugimenduzko Irudien Laborategiko Fuel for Animation lantegia hasiko da Artelekun.
Koordinatzailea: Isabel Herguera
Data:ekainaren 29tik uztailaren 4ra
Gonbidatuak: Vera Neubauer eta Phil Mulloy
Uztailaren 16tik 30era Interactivos 09. Gertakari mistoak Euskarri Hibridoetan tailerra izango da Artelekun. Ekainaren hasieran bertan garatuko diren zortzi proiektuak hautatu zituzten. Horietan kolaboratzaile gisa parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, uztailaren 7a arte.
"Interactivos 09. Kolaboratzaile izan nahi duzu?" osorik irakurtzeko
Joan den astean Mugatxoan 2009 hasi zen Gijongo La laboral antzokian. Egunotan (ekainaren 25etik 29ra) Oporton izango da, Fundaçao Serralvesen. Eta irailean Artelekura iritsiko da.
Asteazkena, hilak 24, Y+Y+Y Artea eta Konplexutasunaren Zientziak mintegi-tailerrean izena emateko azken eguna da. Konplexutasunaren zientzien alorrean aztertzen diren ideiak aurkeztu eta arte diskurtsoekin dituzten paralelismoak erakustsiko dituzte bertan.
"Artea eta konplexutasunaren zientziak Artelekun" osorik irakurtzeko
Ostiralean, hilak 19, agur esango diogu Performance gora, performance behera mintegiari. Dora Garcíak El juego de las preguntas performancea egingo du 19:00etan Artelekun, mintegiaren amaiera festan.
"Performanceari buruzkoak amaitzeko performancea " osorik irakurtzeko
Ekainaren 19a, ostirala, Demokrazien diktadurak. Kontzeptua adibide lantegian izena emateko azken eguna da. Tailerra uztailaren 6tik 17ra izango da Artelekun.
"Demokrazien diktadurak. Kontzeptua adibide lantegian izena emateko azken egunak" osorik irakurtzeko
Ostegunean, hilak 18, ¿Es posible una didáctica de la performance? mahai-ingurua izango da 19:00etan Artelekun, Esther Ferrer koordinatzen ari den mintegiko jarduera irekien harira.
"Posible al da performancearen didaktika?" osorik irakurtzeko