Dagoeneko entzungai dago HOTS! irratiaren saio berria. Mezuak lekuz kanpo izena duen Iñigo Telletxea eta Xabier Erkiziaren mikroirrati mugikorra da protagonista.

gipuzkoakultura - jarduerak
Dagoeneko entzungai dago HOTS! irratiaren saio berria. Mezuak lekuz kanpo izena duen Iñigo Telletxea eta Xabier Erkiziaren mikroirrati mugikorra da protagonista.
Esther Ferrer artistaren webgunean eduki berriak daude ikusgai. Bere azken lanen inguruko datu osatuak eta irudiak aurki daitezke bertan. Horretaz gain, bere biografia, erakusketen informazioa eta performanceen datuak daude kontsultagarri. Testuak atalean Esther Ferrerek eginiko artikulu hautaketa topa daiteke.
"Eduki berriak Esther Ferreren webgunean" osorik irakurtzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko dominarekin omenduko du Mikel Laboa kantariaren ibilaldia, abenduaren 23an, asteartea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango den ekitaldian.
Ostegunean, abenduak 18, 19:30etan KOLDO MITXELENA Kulturunean, Artea eta moda industriaren arteko loturei buruzko perspektibari buruzko klase magistrala eskainiko du Eugenio Recuencok MID_E Nazioarteko Erakustaldiaren harira.
"Artea eta moda industriaren arteko loturei buruzko perspektiba" osorik irakurtzeko
HOTS! irratiaren programa berriak Jabier Elorriaga eskulturagileari eginiko elkarrizketa jasotzen du. Saio hau Soinua arte, soinuaz artea irratsaio sortaren lehen alea da. Arte munduko zenbait pertsonarekin soinua eta soinudun artearen inguruan izaniko solasaldiak oinarri dituzten saioak dira Soinua arte, soinuaz artea osatzen dutenak.
Asteazkenean, abenduak 17, 19:30etan, Videojockey kontzeptuari buruzko perspektibari buruzko klase magistrala eskainiko du Oli Sorensonek KOLDO MITXELENA Kulturunean, MID_E Nazioarteko Erakustaldiaren harira.
"Videojockey kontzeptuari buruzko perspektiba" osorik irakurtzeko
Artelekun garatutako Berbaoc proiektuak beste urrats bat egin du bere ibilbidean. Abenduaren 12tik aurrera, Berbaoc erakusketa izango da Donostiako Arteko galerian ikusgai.
Abenduaren 17tik 19ra MID_E 08, Nazioarteko Erakustaldiaren seigarren edizioa ospatuko da Donostian: arte eta kultura hiritarraren adierazpenen arteko muga diren ekimenen inguruko gogoetarako plataforma.
"Moda Independentea, Irudi Elektronikoa eta DJ- Musika Sorkuntza" osorik irakurtzeko
Ostegunean, abenduak 11, Artelekuko artista egoiliarren beste aurkezpen bat izango da, 18:00etan. Ezohiko aurkezpena izango da; izan ere, DANTZAZ konpainiako dantzariek Artelekun barrena ibilaldia egitera gonbidatuko gaituzte.
Abenduaren 12 eta 13an Feministaldia 08 ospatuko da Artelekun, Plazandreok plataformak antolatuta.