> Varios > KMK pedagogia zerbitzuak

Gipuzkoa Kultura (Beta)

KMK pedagogia zerbitzuak

KMKko pedagogia zerbitzuak, bertan ikusgai dauden erakusketetara gerturatzeko beste modu bat eskaintzen dio ikuslegoari. Arte garaikideak gure mundua eta bertan dauden errealitate desberdinak hainbat lengoaien bidez islatzen dituela jakitun, inguratzen gaituen ororen inguruko hausnarketa eta izpiritu kritikoa lantzeko aukera ematen dugu egiten ditugun bisita gidatuen bitartez. Honela, urteetako esperientziari erantzunez adin eta ezaugarri desberdinak dituzten taldeei egokitzen ditugu gure bisitak, ordutegi zabal bat eskainiz, taldeon beharrei erantzunez: Astelehenetik Larunbatera 09:00-19:00.

Horrez gain taldeek KMKtik kanpo arte garaikidearen inguruko hainbat gai orokor lantzeko aukera daukate maileguan uzten ditugun maleta pedagogikoen bitartez: Minimal Art-a, Figurazioa eta Abstrakzioa, etab.

Bisitak eskatzeko edo eskaintza hauen inguruko informazioa gehiago nahi izanez gero telefono hauetara jo dezakezue 943 456 000 / 667 346 025 edo hurrengo helbide elektronikora idatz dezakezue: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ganbara aretoan: Biziaren gainean, paperaren gainean Javier Usabiagaren erakusketa, 2010eko azaroaren 13ra arte.

Erakustaretoan: K.O.N.T.R.A.I.N.D.A.R.K.E.R.I.A.K. Emakumeenganako erasoaren aurkako praktika artistikoak, 2010eko urriaren 29tik 2011ko otsailaren 2ra.

AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.