> Subentzioak eta bekak > Bekak > BEKAK KULTURA 2018

Gipuzkoa Kultura (Beta)

BEKAK KULTURA 2018

IZANGO ZARA 2018 programaren barruan, Kultura departamentuak honako bekak argitaratu ditu:

1- Prestakuntza espezializaturako bekak, ondoko diziplinetan:

Musika: Hobekuntza instrumentu edo ahots interpretazio, zuzendaritza edo konposizioaren alorrean.

Dantza: Hobekuntza dantza klasikoan, garaikidean edo koreografian.

Arte dramatikoa: Hobekuntza antzezte teknikan edo zuzendaritzan. Diziplina horietan lau beka eskaintzen dira, gehienez 10.000 euro pertsona bakoitzeko.

Ikus arteak eta erakusketa komisariotza: Prestakuntza espezializatua alor desberdinetan.

Moda diseinua: Prestakuntza espezializatua alor desberdinetan.

Arkitektura: Prestakuntza espezializatua eraikuntzan, hirigintzan eta paisajismoan. Diziplina horietan lau beka eskaintzen dira, gehienez 10.000 euro pertsona bakoitzeko. Ikastaroen iraupena, gutxienez 4 hilabete eta gehienez 10 hilabete jarraitukoa izango da, eta deialdiaren urteko irailaren 1etik ondoko urteko azaroaren 30era bitartean gauzatu ahal izango dira.

2- Prestakuntza espezializatuko Nicanor Zabaleta beka hari instrumentistentzat Beka hau 26 urte bete ez dituzten pertsonei zuzendurik dago. Biolin, biola, biolontxelo, harpa edo kontrabaxu bakarlari gisa espezializazio ikasketak egiteko, dedikazio profesionaleko musika jotzaileak beharrezkoa duen prestakuntza bideratzea helburu. Bekak urtebeteko iraupena izango du eta zenbatekoa 14.000 eurokoa izango da.

3- Labore bekak Gipuzkoako museoetan proiektuak sortu nahi dituzten artistentzat Beka berri hau artistei zuzendurik dago, adin mugarik gabe, Gipuzkoako museoetan site specific izaerako arte sorkuntza proiektuak sortu eta gauzatzeko. Hau da, berariaz museo zehatz baterako diseinatua, espazio horrekin lotura berezia izango duena eta horren berrinterpretazioa edo museoko bildumarekin, eraikuntzarekin, ingurunearekin edo gizarte testuinguruarekin harremana proposatuko duena. Hiru hilabeteko iraupena izango du –deialdiaren urteko irailaren eta ondoko urteko ekainaren artekoa-. Egoitza izaerakoa izan daiteke, edo ez. Amaitzean, emaitzen jendaurreko aurkezpena antolatuko da. Beken kopurua eta zenbatekoa: 4 beka, bakoitza 7.500 €-koa.

4- José Ignacio Tellechea Idígoras beka ikerketa historikoak egiteko Beka honen xedea Gipuzkoako Lurralde Historikoari buruzko ikerketa historikoak egitea da, eta Gipuzkoako Artxibo Orokorrak kudeatua dago. Azterlanak hainbat diziplinatatik hel daitezke. Beka gai diren lanen iraupena 12 hilabetekoa izango da. Gehienezko zenbatekoa: 11.500 euro.

5- Irungo Gordailuan (Gipuzkoako Kultura Ondare Higigarrien Zentroa) prestakuntza praktikak egiteko beka Ondare etnografikoaren eremuan, bereziki bildumen dokumentazioaren alorrean, prestakuntza praktikak, izaera teoriko zein praktikokoak, Gordailuan egitea. Bekak 8 hilabeteko iraupena izango du. Gehienezko zenbatekoa: 10.000 euro.

6- ELIAS QUEREJETA ZINE ESKOLAko (EQZE) graduondoko ikastaro batean matrikulatzeko beka Hiru beka EQZEko ikastaroetako batean matrikulatzeko: Artxiboa eta filmak babestea, Ikus-entzunezkoen Komisariotza eta Sorkuntza zinematografikoa. Aztergai den alorrean oinarrizko prestakuntza gainditurik, era profesionalean alor horretan jarduteko asmoz, espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituzten pertsonei bakarrik zuzenduriko bekak dira hauek. Bekaren iraupena EQZE graduondoko ikastaroari dagokiona izango da eta 7500 eurokoa izango da.

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.