> Sala de prensa > KMKk ordezko zerbitzuen plataforma bat izango du

Gipuzkoa Kultura (Beta)

KMKk ordezko zerbitzuen plataforma bat izango du

Denis Itxaso Kultura diputatuak gaur aurkeztu du KOLDO MITXELENA Kulturunearen ordezko zerbitzuen plataforma, instalazioak eraldatzeko eta hobetzeko egingo diren obren ondorioz 2019ko udan izango den itxialdian eskainiko dena. Proiektuaren diseinuari jarraikiz, ordezko zerbitzuen plataforma abiaraziko da, erabiltzaileen arreta iraunkorra bermatzeko KMK obrak direla-eta itxita egongo den aldian. KM berritzeko obrak ez dira instalazioak eguneratzeko bakarrik; hasieratik, erabiltzaileei lehentasuna eman nahi diegu, eta prozesua planifikatu nahi dugu zentroaren kultura zerbitzuak ez eteteko, esan du Itxasok.

Obrek irauten duten bitartean, mailegu zerbitzua, hemeroteka, ikasketa gelak eta ikerketa gelak zabalik izango dira. Gehien erabiltzen diren zerbitzuak Donostiako erdigunean eta Parte Zaharrean kokatuko dira, erabiltzaileengandik ahalik eta gertuen egon daitezen. Zehazki, mailegu zerbitzua eta hemeroteka Komikigunearen egoitzan eskainiko dira, Errege-erregina katolikoen kalean; bertan, mailegu funtsen % 50 kokatuko da gutxi gorabehera (eskatuenak). Gainerako funtsak Belartzan eta Oñatiko artxiboan egongo dira, eta bermatuko da eskaerak irakurleen eskura egongo direla 24 ordura gehienez. Hemeroteka ere Komikigunean izango da, eta Artzain Onaren parrokiak lagatako lokaletan indartuko da; horrela, erabiltzaileek 45 plaza izango dituzte prentsa irakurtzeko.

Santa Teresan, berriz, ikasketa areto bat ezarriko da, 60/70 pertsonarentzako gaitasunarekin; horrekin batera, infotekarako areto bat eta ikertzaileentzako beste areto bat ezarriko dira. Orobat, Kontzeju Aretoa beste zenbait jardueretara bideratuko da, hartara KMko Aretoak betetzen dituen funtzioak bertan kokatzeko. Azkenik, leku horretara joango da K bulegoa orobat.

Oñatiko artxiboak funtsa historiko eta ondarezkoak eta sarrera mugatuko zerbitzuak hartuko ditu, erabilera akademiko eta profesionaletarako batez ere. Zehazki, ikasketa eta ikerketa aretoak jarriko dira, funts digitalizatuetarako sarrerarekin eta abarrekin.

Zerbitzu proiektuak erabiltzaileen arreta iraunkorra du xede, eta herritarrek zuzenean erabiltzen dituzten zerbitzuen estaldura zabala eskaintzen du. Itxasok esan duenez, KMk jarraituko du Donostiako eta Gipuzkoako bizitzan obrek irauten duten bitartean, eta berrituta itzuliko da, egungo zerbitzuak hobetzeko eta zerbitzu berriak eskaintzeko.

Arkitektura proiektuari dagokionez, aurrera doa epe eta aurreikuspenak betez, eta espero da martxorako amaituta egongo dela. Orduan jarriko da obren lizitazioa abian. Lanak Astigarraga y Lasarte SLP/ Bab Arquitectos SLP aldi baterako enpresa batasunak egingo ditu, Aldundiak deitutako ideia lehiaketa irabazi ondoren. Lanak 2019an dira hastekoak, eta bi urte iraungo dute gutxi gorabehera.

KMKren ordezko zerbitzuen plataforma

1.    KOMIKIGUNEA:

(Errege-erregin katolikoen kalea)

1.1  ZERBITZUAK

- Maileguak, erreserbak, bazkideen altak, itzulketak, berritzeak, atzerapenen kudeaketak, isunak eta erreposizioak. Hemeroteka eguneko prentsarekinSarrera libreko berrikuntzen erakusketa (mailegagarriak)

- Berrikuntzak kontsultatzeko eremua

- Online kontsultako eremua: opac, errepositorioa eta online hemeroteka.

1.1  HARTUKO DITUEN FUNTSAK

Irispen librean:

- Berrikuntzak, astero eskuratutako mailegagarriak formatu guztietan

- Liburuen, komikien, musikaren, filmen eta abarren hautaketa aldagarria

Gordailuan:

- Dokumentu berehala mailegagarriak formatu guztietan (liburuak, komikiak, audio-liburuak, ikus-entzunezkoak, musika) berrikuntzek eta eskatuenen hautaketa batek osatutako funtsarekin.60.000 dokumentuentzako ahalmena dago; horietatik, KMKko irispide libreko funtsen % 50ek berehalako eskuragarritasuna izango dute.

- Gainerakoak 12/24 orduan eskuratuko dira, kokapenaren arabera eta aurretik eskatuta.

- Eguneko hemeroteka zerbitzua Artzain Onaren elizan egongo diren bi aretorekin indartuko da. Ordutegia: 08:30 - 13:30 (Eguneko prentsa eta aldizkariak. Hilabete osoko pentsa eta aldizkariak kontsultatu daitezke)

1.    SANTA TERESA

2.1. ZERBITZUAK

- Ikasketa/lan aretoak.Erreferentziazko funtsak kontsultatzeko eta ikerlarientzako eremuak.

- Infoteka eremua.

- Kontsulta / online lanaren zerbitzuak: online hemeroteka; hizkuntzen autoikaskuntza; infoteka; errepositorioa, bertsio digitalerako eta opac-erako irispide mugatuko funts digitalizatuen kontsulta. Erreserba kudeaketa material ez mailegagarrien gela barneko kontsultetarako.

- Jarduera gela: Kontzejuko Aretoak egungo jardueren funtzioak beteko ditu (60/70 pertsona hartu ditzake): prentsaurrekoak, aurkezpenak, eztabaidak, hitzaldiak…

2.2. HARTUKO DITUEN FUNTSAK

- Erreferentzia bilduma ez mailegagarria. (bibliografiak, atlasak, entziklopediak, hiztegiak, gida tematikoak, gaien erreferentziazko eskuliburuak, argitalpen seriatuak, autoikaskuntzako materialak, iturriak, transkripzioak, genealogiak, eta abar)

- Hemeroteko historikoa.

3. OÑATI ARTXIBOA:

3.1. ZERBITZUAK

- Ikasketa/ikerketa aretoak.

- Online kontsulta/ikerketa zerbitzuak. (Opac, online hemeroteka eta bertsio digitalizaturako irispen mugatuko funts digitalizatuak copyright dela eta)

3.2. HARTUKO DITUEN FUNTSAK

- Funts pertsonalen eta ondarezkoen gordailua (irispide librekorik ez)

- Funtsak tratatzeko eremuak (prebentziozko kontserbazioa, zaharberritzea, digitalizazioa, katalogazio zehatza eta funts historiko eta hauskorren hustuketa, etorkizuneko irispide libreko eremuaren berrantolaketa-sailkapena, gaien eguneratzea)

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Error: Any articles to show

Arkeologia

Esku-hartze arkeologikoa Kanpantorrean (Arrasate)

Esku-hartze arkeologikoa San Juan Bautista Parrokiaren ondoan garatu da, Kanpantorrea bezala ezagutzen den pasabidean, Arrasateko Gune Historikoan. Bigarren...

Esku-hartze arkeologikoa Kanpantorrean (Arrasate)Gehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.