> Sala de prensa > Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala (P2018)

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala (P2018)

P2018 Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala

P2018, Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala maiatzaren 17tik 21era ospatuko da.

Euskal Herriko lehen itsasontzi topaketa izango da eta bere lehen edizioan, besteak beste, Hermione itsasontziaren partaidetza izango du, Lafayette Markesak independentziaren gudan laguntzeko asmoz Estatu Batuetara eraman zuen ontzi frantsesaren erreplika. Ekitaldiak kontinentetik etorritako itsasontzi tradizionalak bilduko ditu eta programazio kultural aberatsa izango du, gure tradizioan eta jaialdian parte hartuko duten europear kultura ezberdinen interakzioan oinarritua. Kultura, gastronomia eta musikarekin lotutako jarudera ugari eskainiko dira. P2018 Europa mailan erreferentzia bat izateko bokazioarekin jaio da eta bi urtean behin ospatuko da Pasaian.

P2018 Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibalaren helburu nagusia itsas ondarea aldarrikatu, balorean jarri eta zabaltzea da, ondare hau Pasaiako apostu estrategikoetako batean bihurtzen ari delarik.. Bertakoen eta bisitarien begiradak itsasoan eta itsasontzi tradizionaletan  jarri nahi ditu Festibalak, baina lehorrean ere herri ezberdinetako itsas kulturarekin loturiko jarduerak burutuko dira. Musika, gastronomia, artisautza eta tailer ezberdinek osatuko dute itsasontzi hauen inguruan antolatuko den egitaraua, beti ere alderdi kulturalena eta identitarioena bilatuz eta herriko itsas kulturarekiko harreman zuzena azaleratuz. Jaialdiak oinarritzat dituen balore eta ikurrak hauek dira: kalitatea, autentikotasuna eta jasangarritasuna.  Hauek izango dira oinarri kulturen arteko harremanak lantzeko eta gure historia balorean jartzeko; formatu ireki, dinamiko, kreatibo eta partehartzaile batean. Gainera helburu nagusien artean eraldatze soziala, ekonomikoa eta kulturala dauka.

2018 urtea, Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak onartutako erabakiaren ondorioz, Kultur Ondarearen Europar Urtea izendatu da.  Europar Urtearen helburuak Europako kultur ondarearen elkartrukea eta balorea sustatzea dira, baliabide partekatu moduan, balio eta historia amankomunaren inguruan sentsibilizatu eta pertenentzia eta elkarrizketa interkulturala indartzea. Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibala helburu hauekin guztiekin bat dator, eta horregatik eman zaio “Kultur Ondarearen Europar Urtea” 2018 labela.

Informazio gehiago

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Error: Any articles to show

Congreso

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

María José Telleria Kulturako foru zuzendariak irekiko du bihar, hilak 13 osteguna, Hirigune historikoen azterketa: Europa iparraldetik hegoaldera...

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoalderaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.