> Sala de prensa > K BULEGOA. Aurkezpena Santa Teresa komentuan

Gipuzkoa Kultura (Beta)

K BULEGOA. Aurkezpena Santa Teresa komentuan

K BULEGOA

AURKEZPEN JARDUNALDIA

Otsailak 16

Santa Teresa komentua, Donostia

 

BILERAKO ONDORIOAK

Gerturatutako gehienak ados zeuden atera ziren gaietan. Antzeko egoerak bizitu dituzte gehienek. Hauek dira taldeetan ateratako ondorioak:

1. Taldea: Bakardadearen ideia nabarmendu zuten. Formazioa falta dute gai burokratikoetan, baita aholkularitza ere. Eskaera bezala, formazioa eskaintzea proposatu ziguten. K bulegoa zubi bezala ikusten dute ere, instituzioen eta eragileen artean. Horrez gain, elkarlan edota konexio faltaz aritu ziren. Beharrezkoa ikusten dute kulturgintzaren ehuna indartzea. Hezkuntzan ikusten dute beste behar handi bat: beharrezkoa da gizartea heztea kultura baloratzeko.

2. taldea: Kontaktu zuzenak falta dira instituzioen eta eragileen artean. Hezkuntza ere falta da: azaldu behar da zer den sormen lan profesionala, eta falta da belaunaldi berri bat ere. Profesioak ulertu behar dira, bere horretan, eta hori zabaldu. Kexa gutxiago eta ekarpen gehiago, horrela lortuko baitira emaitzak edo irtenbideak. Ez dute nahi diru-laguntzen menpe egon, euren lanaz bizi nahi dute. Aholkularitza eta formazioa behar dute, baina baita euren lana neurri egokian baloratzea ere.

3. taldea: Artisten elkar-lantegi bat proposatzen dute, gauzak elkarrekin sortzeko. Gauzak oso polarizatuak ikusten dituzte orain: batetik, sortzaileak, eta bestetik, instituzioak. Baina instituzio batzuen papera ezberdina da. Topaleku berriak, espazio berriak, behar dira, beste modu batera funtzionatzeko. Jakin-mina piztu eta ezagutza elkarbanatu. Eta hor K bulegoak bitartekari lana egin dezake. Kezka dute publikoengatik ere. Nola lortu? Mapeo batekin?

4. taldea: Publiko-pribatuaren arteko lan-fusioa. Bidai-laguntza. Komunikazioa. Saretzea. Harremanak izateko espazioak sortu, denentzat baliagarria izango dena. Eredu berri bat, kulturgileen gabezia eta indarguneetara moldatuko dena.

5. taldea: Oso ezberdina da norberaren konturako langilea izatea edota beste norbaiten konturakoa. Autonomoek dirua aurreratu behar dute, kobratu ez dutenean ere. Askotan ez du merezi diru-laguntza eskatzeak ere. Ordainketak bizkortu behar dira. Epe luzera egin behar da apustua, eta ez aldatu kulturarekiko jarrera, gobernuaren arabera. Benetako kultura plan behar egin behar da. Espazioak egon badaude, baina ezagutarazi egin behar dira.

6. taldea: Publikoak gehiago parte hartzea behar da. Eskaintza handia dago eta informazio asko, baina agian argiagoa behar luke izan, argiagoa eta sinpleagoa jendearentzat. Behar kulturalak sortu behar dira. Eta euskararekin zer gertatzen da? Nola iritsi publiko euskaldunera? Proiektuak ardazten ikasi behar da, zein kolektibotara iritsi nahi den.

Borobil handira itzultzean, labur bota zituzten ondorioak parte-hartzaileek. Hauek izan ziren:

  • Gizartea hezi.
  • Sortze prozesuei buruz hezi. 
  • Hezteagatik ordaindu. 
  • Duin bihurtu.  
  • Liburutegiak: sorkuntzarako espazio berriak.Kontaktuak elkarbanatu.
  • Gazteen errepresentazioa.
  • Eragile eta instituzioen arteko gertutasuna. 
  • Aholkularitza burokratikoa.Artisten arteko kolaborazioa, beste instituzio batzuekin (museoak…). 
  • Artisten coworking-a.
  • Elkarrekin harremanak izateko espazioa (Arteleku).  
  • Akonpainamendua eta aurkezpenak: enpresa publikoak eta pribatuak.
  • Cateringak kobratzen badu, nik zergatik ez? 
  • Instituzioen papera berrasmatu. 
  • Publikoak landu.
  • Publiko potentzialen mapeoa.
  • Super-ekoizpena.
  • Ez ditugu ordu gehiago.
  • Ez da gure lana publikoa bermatzea.
  • Gero eta prekarietate gehiago dago. 
  • Epe luzerako apustuak egin behar dira. 
  • Ezin dugu gaixotu.
  • Gure burua mantendu nahi dugu pobretu gabe.
  • Sortzeko ordaintzeko dugu.
  • Gehiago bisibilizatu. 
  • Ez zait interesatzen diru-laguntza bat eskatzea, nik ordaindu behar dut-eta proiektua egiteko.
  • Kontuz: “egin pixka bat gehiago zure ikuskizuna kontrata dezaten”. 
  • Ez horretan erori.   
  • Informazioa izan dadila argiagoa.
  • Nola sortu beharra publikoa sortutakoetara hurbiltzeko.
  • Hedapenean laguntza.
  • Euskararen lekua?
  • Bakardadea. 
  • Konexio gehiago.
  • Bistaratzea, berriro balio handiagoa eman.
  • Prozesu osoak bistaratu (baldintza onetan).
  • Denbora.
  • Beste alor batzuetara begiratu. 
  • Aholkularitza eta formazioa, ez bakarrik diru-laguntzak eskatzeko.                                                                                 

K BULEGOAREN BALORAZIOA

Balorazio positiboa egin du K bulegoko lan taldeak.

Deialdiaren erantzuna arrakastatsua izan zen: 60 bat eragilek eman zuten izena. Gero, 50 inguru bertaratu ziren.

Adi geunden sektoreko jendea erreta dagoelako bere egoera kontatu eta bueltan ezer ez jasotzeaz. Zorionez, jardunaldian sortutako espazioa ez zen kexarako bakarrik izan, kulturgileen ilusioa piztu du, eta gauzak egiteko eta elkarlanerako gogoz daudela transmititu digute bai orduko mokadutxoan, baita gerora ere.   Izan ere, guretzat garrantzitsua zen testuinguruaren argazkia ateratzea, baina aurrera begirako ideiak ere atera ziren, gure helburua betez.

Gainera, bilerara joan zirenak hasi dira hitzorduak hartzen, bai lehenak, baita jarraipena egitekoak ere.

PARTE-HARTZAILEEN IRUZKINAK

Jardunaldiaren ondoren, hainbat iruzkin jaso ditugu. Hemen bildu ditugu, jardunaldiak eragileengan sortutakoa islatu asmoz:

Juan Jose Fernandez, Mundo Webook:

Lehenik eta behin, Ixiar, zorionak aurkezpenagatik eta MikroGrafiak jardunaldiaren garapenagatik. Oso interesgarria izan zen, hainbat arrazoigatik:

  • Beste sortzaile batzuekin harremana. Horrek talde sentsazioa sortzen du.
  • Sekulakoa izan zen proiektuak sortzaileek eurek kontatzea (berriro elkartu beharko lirateke X denboran, emaitzak ikusteko).

Laburbilduz, oso prozedura ona izan da, nahiz eta beti egongo den baten bat hausnarketa honekin ados egongo ez dena.

Paoletta Balmelli eta Ibon Gurrutxaga, artista plastikoak:

Nagore eta Ixi, mila esker!!!! Esperientzia oso aberasgarria izan zen eta energiaz eta ilusioz bete gaitu.

Mertxe Perez de Ciriza, ALDEE elkartearen lehendakaria:

Eskertu nahi dizuet ostiralean antolatu zenuten topaketan parte hartzeko aukera. Benetan oso interesgarria izan zen eta aukera ezin hobea kultura arloan ari diren beste pertsonekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko. Espero dut ostiralekoa ez izatea azkenengo aukera eta hemendik aurrera sei hilean behin edo urtean behin, gutxienez, horrelakoren bat eskaintzea berriro.

Artezaleak, Zarautz:

Eskerrik asko arretagatik eta laster egingo dizuegu bisitatxoa elkarren berri gehiago jakiteko.

HURRENGO URRATSAK

Hasteko, jardunaldian jasotako ondorioak eta kontaktuak parte-hartzaileei bidaliko dizkiegu, haiek hala eskatuta. Bideo bat ere egin genuen, eta helaraziko diegu. Horrez gain, hiruzpalau galderako galdetegi txiki bat ere prestatuko dugu. Horrela, ahalik eta gehienen inpresioak bildu ez ezik, aurrerantzean errepikatzeko prest dauden jakingo dugu, hau da, ilusio horrekin jarraitzen duten eta elkarlanak sortzen diren edo ez.

Aurrera begira, bestalde, beharrezkoa ikusten dugu lurraldean zehar topaketa gehiago egitea. Hala, beste eragile eta beste eskualde batzuetara iritsi ahal izango dugu.

K bulegoa Donostian egon arren, Gipuzkoa osorako zerbitzu bat da, eta positiboa ez ezik, oso interesgarria iruditzen zaigu eskualdeetan aurkezpenak egitea, zerbitzua deszentralizatzea eta lurraldekoa dela nabarmendu eta zabaltzea.

Formula berdina planteatuko genuke: ostiral goizetan aurkezpenak egitea eta arratsaldean bulegoa irekita izatea, jendearen eskaerei erantzun ahal izateko.   Behin argazki osoa izanda, lan-ildo zehatzagoak planteatuko genituzke. Hala ere, dagoeneko jaso ditugun ideiekin, baditugu proposamen batzuk.

Kezka nagusienetakoa finantzazio iturriak dira, eta horien artean, diru-laguntzak. Kulturgileak ez daude ohituta horrelakoetara, ez delako haien lana. Gipuzkoako Foru Aldundiarenak martxoaren 13an aterako dira. Hortik aurrera, apirilera arte, buru-belarri jarriko gara horiekin:

Emaila bidaliko diegu atera direla jakinaraziz.

Informazio koadroak inprimatuko ditugu laguntza bakoitzaren xehetasun nagusiekin (Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin kontrastatu ondoren).

Eragileek aurkeztu nahi dituzten proiektuekin lagunduko diegu, baldintzak ahalik eta ondoen bete ditzaten.Eskaerak Internet bidez aurkeztu behar direnez, prozesu horretan ere lagunduko diegu.

Era berean, ohiko hitzorduekin eta bidai-laguntzarekin jarraituko dugu. Eta, noski, elkarrekin lan egin dezaketen eragileak harremanetan jartzen.

Horrez gain, ondorioak sailkatuko ditugu erantzun ahalik eta egokiena emateko. Adibidez, aholkularitzarekin ere dudak izaten dituzte eragileek, eta plantea dezakegu Ogasunari buruzko jardunaldi bat antolatzea, eta beharrezko informazioarekin esku-orriren bat prestatzea.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Error: Any articles to show

Congreso

XIV. Kongresua Krisi ekonomikoa, kultur ondarea eta museoak

2008ko Lehman Brothers banketxearen porrotak egungo krisi finantzarioaren eta ekonomikoaren abiapuntua erakusten du. Depresio Handiaz geroztik izan den...

XIV. Kongresua Krisi ekonomikoa, kultur ondarea eta museoakGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.