> Sala de prensa > Kultura arloko dirulaguntzak

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Kultura arloko dirulaguntzak

 

2018-03-13 ko 51. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kulturako hurrengo diru-laguntza lerroak publikatu dira:

 

TOKIKO: Gipuzkoako udal, udal elkarte edo udal entitateei zuzendutako diru-laguntzak, kultur jarduerak antolatzeko.


OREKA: Jarduera programa egonkorrak dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei zuzendutako diru-laguntzak, Gipuzkoan kulturaren edozein esparrutan proiektuak eta jarduerak egiteko.


SUSPERKA: Izaera berritzailea duten jardueratarako diru-laguntzak, Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean (kulturako edozein esparrutan) egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzendutakoak.


OLATUAK: Ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia izanik, Gipuzkoako arazo zehatzetan eragina duten proiektu puntualetarako diru-laguntzak.


MUNDURA: Beren proiektu artistikoak nazioartera eramateko Gipuzkoako pertsona fsiko eta irabazi asmorik gabeko entitateei zuzendutako diru-laguntzak.

Laguntza hauen oinarri orokorrak esteka honetan aurki ditzakezu.
Bestalde, ondare arloko laguntza hauek ere argitaratu dira:
KULTUR ONDAREA ZAHARBERRITZEKO ETA SENDOTZEKO: Gipuzkoako kultur ondarea osatzen duten ondasun higigarriak eta higiezinak artatu, sendotu, birgaitu edo zaharberritzeko laguntzak, ondasun horiek historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, teknika nahiz gizartearen arloan duten garrantzia aintzat harturik.

ARKEOLOGI INDUSKETAK ETA IKERKETAK EGITEKO: Arkeologiaren metodologia aplikatu beharra daukaten Gipuzkoako kultur ondarearen ikerketa, artapen, birgaitze edo zabalkunde lanetarako diru-laguntzak.

AGIRI ONDAREA ZAHARBERRITZEKO: Gipuzkoako Agiri Ondarea osatzen duten agiriak, historia, zientzia eta kulturaren aldetik duten garrantzia kontuan hartuta, zaharberritzeko diru-laguntzak.

MUSEO GUNEETARAKO ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZAK: Diru-laguntza hauen bidez, museo eginkizunak kudeatzeko urteko programa garatzeak dakarzkien gastuak konpentsatuko zaizkie Gipuzkoako Lurralde Historikoko museoei eta erakusketa iraunkorrei.
Laguntza hauen oinarri orokorrak esteka honetan aurki ditzakezu.

Buletina goitik behera irakurtzea gomendatzen dugu: laguntzen oinarri orokorrak, lerro bakoitzaren oinarri espezifkoak eta lerro bakoitzarentzat egiten den deialdia, bertan zehazten baitira epeak. Hala ere, kontziente gara korapilatsua eta zaila izan daitekeela hizkuntza administratiboa, eta ez gaudela ohituta. Horregatik, hona hemen interesekoak izan daitezkeen hainbat ohar.

Diru-laguntza hauek konkurrenteak dira, hau da, eskaerak haien artean lehiatuko dira diru-laguntza lortzeko. Kontuan izan: laguntzarik jasotzen ez duen proiektua ez da gutxiesten, baina lehia horretan beste batzuk izan daitezke hobe baloratuak. Diru-laguntza lerro bakoitzak adituen epaimahaia izango du, eta kideak zein diren Gipuzkoako Aldizkari Ofzialean argitaratuko da.

Prozesu osoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza administratiboaren bidez egin behar da. Horretarako pasahitz operatiboa eduki behar duzu, edo ziurtagiri digitalen bat (B@kQ, DNIe...). Pasahitz hori lortzeko informazio gehiago topa dezakezu lotura honetan. Prozedurarekin jarraitu ahal izateko, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak jasotzen dituen baldintzak bete behar dituzu: zure datu fiskalei buruzko informazioa ematea esan nahi du horrek, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez edukitzea… Era berean, proiektuaren deskribapena eta gastu eta irabazien aurrekontua ere entregatu behar dituzu. Beste behin, Aldizkari Ofziala atentzio handiz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Behin zure eskaera aurkeztuta, aipatu dugunez, horretarako espresuki izendatutako adituek osatutako epaimahai batek aztertuko du. Deialdi bakoitzeko oinarri espezifkoetan ezartzen diren irizpideen arabera egingo dituzte balorazioak. Ezinbestekoa da irizpide horiek kontsultatzea, horrela puntu gehiago lortzeko zure proiektua nola hobetu jakin ahal izango duzu.

Epaimahaiak proiektuak baloratzen dituenean, puntu gehien dituztenek laguntza handiagoa jasoko dute, eta bi zatitan ordainduko diete: %60 diru-laguntza ematea erabaki duten momentuan eta %40 hurrengo urteko lehen hilabeteetan. Kontuan izan banaketa hori zure irabaziak eta gastuak aurreikusterakoan. Jarduerak, bai edo bai, aurrera eraman behar dira, eta noski, dagozkien gastuak ordaindu behar dira urte honetan zehar.

 


Edozein zalantza baduzu, K bulegoarekin jar zaitezke harremanetan telefonoz, emailez edota bertara hurbilduta. Atsegin handiz lagunduko zaitugu zure eskaerari dagokionez izan ditzakezun dudekin. K bulegoa Gipuzkoako kultur-arloan lan egiten duten pertsona, talde eta entitate amateur zein profesionalen informazio-espazio eta bidai-laguna da. Proiektuen sorkuntza eta garapenean suertatzen diren beharrei erantzuteko jaio den guneak, egitasmoen iraunkortasuna eta sektorearen profesionaltasuna sustatzea ditu oinarrizko helburutzat.

 

(+34) 943 113 343 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / Errege-erregina Katolikoan kalea, 16 / 20006 Donostia /

Ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00 / 16:00-19:00

Ostiraletan: 10:00 - 16:00

*Hitzordua hartzea gomendatzen dugu

Attachments:
Download this file (Manuala ES.pdf)Manuala ES.pdf[Manual acceso plataforma subvenciones]1049 Kb
Download this file (Manuala EUS.pdf)Manuala EUS.pdf[Diru-laguntzen webgunean sartzeko gida]1195 Kb
Download this file (Ondarea (ES).pdf)Ondarea (ES).pdf[Subvenciones Patrimonio - resumen]132 Kb
Download this file (Ondarea (EUS).pdf)Ondarea (EUS).pdf[Ondare arloko diru-laguntzak - laburpena]119 Kb
Download this file (Oreka, Susperka, Olatuak, Mundura (ES).pdf)Oreka, Susperka, Olatuak, Mundura (ES).pdf[Subvenciones Oreka, Susperka...- resumen]124 Kb
Download this file (Oreka, Susperka, Olatuak, Mundura (EUS).pdf)Oreka, Susperka, Olatuak, Mundura (EUS).pdf[Oreka, Susperka, Olatuak, Mundura - laburpena]110 Kb
Download this file (Tokiko ES.pdf)Tokiko ES.pdf[ Subvenciones Tokiko - resumen]91 Kb
Download this file (Tokiko EUS.pdf)Tokiko EUS.pdf[Tokiko diru-laguntzak - laburpena]94 Kb
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Error: Any articles to show

Erakusketak

Txapela noiztik

‚ÄúTxapela‚Ķ noiztik?‚ÄĚ erakusketa Zumalakarregi Museoak, Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroarekin lankidetzan eta Boinas El√≥segui enpresaren partaidetza bereziarekin, ‚ÄúTxapela‚Ķ Noiztik?‚ÄĚ...

Txapela noiztikGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.