> Sala de prensa > Aldundiak eta Udalek Gipuzkoako kultur politikak ebaluatu dituzte

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Aldundiak eta Udalek Gipuzkoako kultur politikak ebaluatu dituzte

Kultura Saretzen osatzen duten kulturako zinegotzi eta teknikoek urteko Batzar Orokorra egin dute Getariako Balenciaga Museoan Kultura Departamentuko arduradunekin Departamentuko kultur politika ebaluatzeko eta datozen urteko planak aztertzeko. K bulegoa zerbitzu berria, kultur proiektuak internazionalizatzeko laguntzak eta KOLDO MITXELENA Kulturuneko berrikuntza izan dira besteak beste, mintzagai. Gipuzkoako Aldundiaren gidaritzapean sortutako Kultura Saretzen egitasmoaren helburu nagusia da ezagutzak eta baliabideak konpartitzea, elkarlanean eta sarean arituz.

Bileran, Denis Itxaso Kultura Diputatuak K bulegoa, kultura-sektore osoari laguntzeko eta aholku emateko bulego berria aurkeztu die. Bulegoak azaroaren 27an ireki zituen ateak. Bulego honek ekarriko du Foru Aldundiak inplikazio jarraitu bat izatea laguntza eskaintzen dien kultura- eta sorkuntza-enpresak garatzeko prozesuan. Barne hartuko du aholku ematea kulturaren alde lan egiten duten sortzaile, elkarte, erakunde eta enpresei, baldintzarik onenak sor daitezen sektore hori garatzeko. Horrez gain, Kultura Departamentuaren laguntza-programei buruzko informazioa emango du eta baita beste erakundeena ere, eragileen arteko sareak eta hitzarmenak ezartzen lagunduz. Hori dela eta, garrantzitsua da Udalek Kbulegoa ezagutzea, erakundeen arteko elkarlana estua eta etengabea izan dadin.

Itxasok esan duenez, legealdi honetan bere Departamentuak hitzemandako ekimenen % 50 baino gehiago burutu ditu, eta gainerakoak bidean dira. Kultura politika berri baterako oinarriak ezarri ditugu perspektiba progresista, multikultural eta urbano batetik, azken urteetako eraldaketari eta datozen eraldaketei erantzuteko asmoz, ziur gaude kultura gizartea eraldatzeko, balioak berreskuratzeko eta Gipuzkoaren progresurako funtxezko lanabesa dela.

Itxasoren arabera, etengabe garatzen ari garen hausnarketa baten ondorioa dira ezarri ditugun politikak sortzaileen, entitateen eta oro har Gipuzkoako gizartearen eskaera, testuinguru eta behar berriei erantzunak emateko. Egindako kudeaketa hiru ardatzetan datza: Eraldaketa, Partaidetza eta Berrikuntza, eta ardatz horiek Gipuzkoarako kultura politika berri baterako oinarriak jarri dituzte, zeinak horiek ere oinarritzen baitira, besteak beste, elementu hauetan: K bulegoa, Elías Querejeta Zine Eskola (EQZE), KOLDO MITXELENA Kulturunea liburutegia berritzea, Komunikazio digitala indartzea, Gordailua sendotzea Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentro bezala eta lurraldeko paisaia museistikoari dagokionez, Untzi Museoa birdefinitzea (Euskadiko Itsas Museo berria), Indartzea, funtsen digitalizazioaren bidez, eta jendaurrean jarrita, Gipuzkoako Artxibo Orokorra eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, eta talentuak sustatzeko proiektuak: Kultur Dealers, Meta, Katapulta, Lokal art pareta eta Izango Zara talentuaren aldeko bekak.

Bileran, hitz egin da ere dantza egiteko leku publikoen mapari buruz, Eusko Ikaskuntzako eta Elhuyar Fundazioko Ondarebideak proiektuari buruz eta udalek azaldu dituzten beste hainbat gaiei buruz ere.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Error: Any articles to show

Arkeologia

Esku-hartze arkeologikoa Kanpantorrean (Arrasate)

Esku-hartze arkeologikoa San Juan Bautista Parrokiaren ondoan garatu da, Kanpantorrea bezala ezagutzen den pasabidean, Arrasateko Gune Historikoan. Bigarren...

Esku-hartze arkeologikoa Kanpantorrean (Arrasate)Gehiago ikusi