> Sala de prensa > Aldundiak erabaki du Orixe ikastetxeari aukera desberdinak proposatzea

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Aldundiak erabaki du Orixe ikastetxeari aukera desberdinak proposatzea

Denis Itxaso Kulturako diputatuak Batzar Nagusietan adierazi du Aldundiak aintzat hartzen dituela Orixe ikastetxearen beharrak, nahiz eta eskumenik ez izan alor horretan, eta, beraz, zentroa kokatzeko pare bat aukera aurkeztu ditu.

Itxasok azaldu duenez, Santa Teresa komentuak ez du ikastetxe bat hartzeko baldintzarik; izan ere, bere garaian komentu horretan egin zen berrikuntzaren ondorengo xedea museo bat hartzea zen. Halaber, adierazi du akordio batera iritsi direla Eusko Jaurlaritzarekin Santa Teresa komentuan Euskadiko Arkitektura Garaikidearen Institutu berria kokatzeko, eta okupazio hori bateraezina dela umeentzako ikastetxe batekin, batez ere sonorizazio arazoengatik. Beraz, komentuan bertan dagoen 120 m2-ko espazioa eskaini dio zentroari, Orixerekin lotuta egon litekeena. Espazio hori ikastetxetik gertu dago eta abantaila horri eman dio lehentasuna Orixe ikastetxeak, baina bertara iristeko arazoak egon daitezke, harresiaren ondoan baitago.  Kasu horretan, ikasleek Gaztelubide elkartearen ondoan dagoen atetik sartuko lirateke, eta Aldundiak proposatzen duen bigarren aukeratik ere distantzia bera dago. Aukera hori Kanpanario kalean dagoen eraikina izango litzateke, bere garaian Orixe ikastetxea hartu zuena, eta, beraz, berrikuntza lanen bat bakarrik egin beharko litzateke.

Itxasok esan du ikastetxeko zuzendariarekin hitz egin duela eta begi onez ikusten dutela konponbide hori. Nolanahi ere, bi aukerak ez lirateke baztertzaileak izango eta osagarriak izan litezke.

Kulturako diputatuak adierazi du Udalak ez diola orain arte konponbiderik eskaini zentroari, nahiz eta higiezin parke handia izan Alde Zaharrean, eta Aldundiak, Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Orixek osatutako lan mahai bat eratzearen alde azaldu da, betiere aukera desberdinak aztertzeko, erabaki bat hartzeko, eta aukeratutako espazioa egokitzeko behar diren inbertsioak Eusko Jaurlaritzak egiteko.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Error: Any articles to show

Arkeologia

Esku-hartze arkeologikoa Kanpantorrean (Arrasate)

Esku-hartze arkeologikoa San Juan Bautista Parrokiaren ondoan garatu da, Kanpantorrea bezala ezagutzen den pasabidean, Arrasateko Gune Historikoan. Bigarren...

Esku-hartze arkeologikoa Kanpantorrean (Arrasate)Gehiago ikusi