> Sala de prensa > Gipuzkoa 2.0 Elkarlanean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Gipuzkoa 2.0 Elkarlanean

KULTUR ERAGILEEKIN “GI 2.0 ELKARLANEAN” PARTEHARTZE PROZESUA JARRIKO DU ABIAN FORU ALDUNDIAREN KULTURA ETA EUSKARA DEPARTAMENTUAK UDAZKEN HONETAN. GIPUZKOA 2.0 EGITASMOAREN JARRAIBIDEAK GAUZATZEKO ZEIN BALIABIDE LANDU ETA SORTU BEHAR DIREN AZTERTZEA DA HELBURUA.

Irailaren 29an Miramonen hasiko den “GIPUZKOA 2.0 ELKARLANEAN” partehartze prozesuaren hasierako mintegi irekia, Vicent Partal, Vilaweb egunkari elektronikoaren sortzaile eta zuzendariak irekiko du.

Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskara Foru Diputatuak eta Haritz Solupe Kultur Sustapen eta Hedapeneko zuzendari nagusiak, Foru Aldundiak udazkenean abian jarriko duen GI 2.0 ELKARLANEAN partehartze prozesua aurkeztu dute gaur Irailak 15, Donostian eginiko prentsa aurreko – gosari batean. Kultur eragileekin Gipuzkoa 2.0 egitasmoaren helburuak betetzeko baliabideak landu eta sortzea izango da prozesuaren gakoa.

Gipuzkoa 2.0 ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2007-2011k Kudeaketa Planean kokatzen delarik, garatzen joan diren hiru jarraibide hartzen ditu bere baitan:

  • Gipuzkoako eta euskal kultur ondarea zaindu eta zabaltzea.
  • Kultur ondarearekiko arreta aktibatzea sozializazio sistematikoaren bidez (IKT).
  • Kultur enpresa ekosistema sustatzea.

Halaber, euskararen presentzia eta erabilera arlo guztietan bizkortzea azpimarratzen du eta Gipuzkoa 2.0 da Kudeaketa Planaren giltza.
Helburu hauek lortze aldera bere baitan lau lan ildo nagusi ezartzen ditu:

  • Edukien eskuragarritasuna bermatu: Teknikoki zein legalki.
  • Zerbitzu baliabideak sortu: Produktu berrien sorkuntza erraztu dezaketen oinarri teknologikoko baliabideak.
  • Laguntza deialdiak sustatu: Arreta eskuratzeko gaitasuna izango duten proiektuak laguntzea.
  • Elkarlana indartu eta zabaldu: guztionak diren arazo eta erronkei auzolanean erantzun.

Euskal kulturaren eragileak elkarlanean aritzeko beharra azpimarratzen du Gipuzkoa 2.0 ekimenak, edukien eta dinamiken federazioaren bitartez, edukiak partekatuz eta beraiekiko eskuragarritasuna eta erabilerraztasuna bermatuz. Gipuzkoa 2.0 ekimenak jarrera “patrimonialistak” alboratu eta inplikaturiko eragile guztien arteko parte hartzearen aldeko apustua egiten du: Kultur enpresak, eragileak, sortzaileak, blogariak, , hedatzaileak, erabiltzaileak...

Azken ildo honetan kokatzen da abian dugun egitasmoa, “GI 2.0 ELKARLANEAN” partehartze prozesua, hain zuzen ere. Foru Aldundiak, Gipuzkoako Kultura eragileekin batera, landu eta adostu nahi ditu zein baliabide diren landu eta sortu behar direnak aurreko hiru jarraibideen arabera, praxian eta operatibotasunean oinarri duen prozesu batean. Egitasmoa, 2010eko udazkenean garatuko da. Horretarako, lau hitzordu proposatzen ditu Foru Aldundiak , horietan 5 urrats emateko. Horietan guztietan, hausnarketak eta ekarpenak ezinbestekoak izango dira, guztiontzat sortu eta landu behar dugun hori osatze bidean.

“GI2.0 ELKARLANEAN” partehartze prozesua, EGITASMOAREN EGITARAUA:

1. IRAILAK 29AN, JARDUNALDIA (Miramonen)

1. URRATSA, MINTEGIA “Euskal edukiak eremu globalean” /Jendearentzat irekia
9’30etan: MARKEL OLANO, Gipuzkoako Diputatu Nagusia
9’45etan: VICENT PARTAL, Hitzaldi-solasaldia
10’30etan: MAHAI INGURUA: Euskal edukiak eremu ekonomiko eta legal globalean:
aukerak eta erronkak.

2. URRATSA, TAILERRAK (Miramonen)
11’45etan: Gipuzkoako Kultur Eragileen autodiagnosia, LAN EREMUKA.
-TEKNOLOGIAREN AUKERAK EUSKARAREN NORMALIZAZIOAN
-EUSKAL LIBURUA ETA LETRAK
-EUSKAL MUSIKA
- JAKINTZA ETA EDUKIAREN KUDEAKETA
13etan: Gipuzkoako Kultur Eragileen autodiagnosia, OSOKO BILKURA.

2. URRIAREN 13AN, TAILERRAK (Miramonen)

3. URRATSA: 15’30etatik 18etara: Gipuzkoako Kultur Eragileen ekintza plana eta
lehentasunak, LAN EREMUKA
-TEKNOLOGIAREN AUKERAK EUSKARAREN NORMALIZAZIOAN
-EUSKAL LIBURUA ETA LETRAK
-EUSKAL MUSIKA
- JAKINTZA ETA EDUKIAREN KUDEAKETA

3. URRIAREN 27AN, TAILERRAK (Miramonen)

4. URRATSA: Gipuzkoako Kultur Eragileen autodiagnosia, OSOKO BILKURA
-ADOSTASUNAK EREMUKA
-EMAITZEN AZTERKETA KOMUNA

4. AZAROAN (data zehazteke), ITSIERA JARDUNALDIA (Miramonen)

5. URRATSA, MINTEGIA
9’30etan: HARRERA eta AGURRA
9’45etan: Partehartze prozesu honen emaitzen berri eman, Hitzaldi-solasaldia
10’30etan: Mondragon Unibertsitateko Sorguneak ikertegiak Gipuzkoako Foru
Aldundiaren eskariz eginiko ikerketen aurkezpena.
11’30etan: MAHAI INGURUA eta solasaldia

VICENT PARTAL

Vicent Partal (Bétera 1960) Kazetaria.VilaWeb-en zuzendaria.

El Temps, Diari de Barcelona, TVE edo La Vaguardia-n egin du lan.1995ean, VilaWeb sortu zuen, katalanes egiten den egunkari elektroniko garrantzitsuena.

Besteak beste, Premi Ciutat de Barcelona de Periodismo. Los Premios Nacionales de Periodismo e Internet eta Premio de Honor Jaume I sariak jasko ditu.

Hainbat liburu argitaratu ditu, nazioarteko politika, kazetaritza eta interneti buruzkoak.

Europen Journalism Center, Europar Batasun guztiko kazetariak biltzen dituen elkartearen lehendakariordea da.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Error: Any articles to show

Jarduerak

Elkano Untzi Museoan

Doako tailerrak Untzi Museoan: Elkano, bere oroimena berreskuratuz erakusketaren kultura programaren barruan. Jarduera guztiak doakoak dira, baina izen...

Elkano Untzi MuseoanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.