> Musika eta eszena > Txotxongiloak > Bergara: panpinak helduentzat dira

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Bergara: panpinak helduentzat dira

Bi urtez behingo ekitaldiaren hamargarren edizioaren eta 21 urteko proposamenen ostean, mundu zabaleko 120 konpainia eta artista igaro dira jada Bergaratik. Taun-Taunek eta haren laguntzaile-sareak artea eta magia sorrarazten dituzte familia-jaialdi horretan. Jaialdiak gune eta giro ugari eskaintzen ditu, eta Estatuko zaharrena da bere eskaintza erradikalean: Txotxongiloak gu gara, guretzat dira, gaiztoak, samurrak, zitalak eta sentsualak dira. Gure miseriak, handitasunak, beldurrak eta perbertsioak kontatzen dizkigute. Aski da, ez dezagun sinets panpinatxoek haurren mundu (idilikoari?) dagozkienik!

Izen, konpainia eta proposamen interesgarriak:

Laitrumek Capses eskainiko du, Pep Gómez ek Romances de Ciego, Rocamorak Gyula Molnár-en Los pequeños suicidios eta Trukiteklek Hotel Crab. Horiek guztiak Kataluniatik datoz.

Belgikako Nicole Mossouxek eta Patrick Bonték Twin Houses ekarriko dute. The Fith Wheel konpainia errusiar/alemaniarrak Cabaré de hilos obra eskainiko du, eta Argentinako En la lona konpainiak –taldeko kideak Gernikan bizi dira– Éxodo antzeztuko du.  El retrete de Dorian Gray galiziarrek ere bihurrikeriak egingo dituzte Rúa Aire lanarekin.

Eta Aroztegi aretoan, Diego Damián Rinaldi sortzaile argentinarraren Fantasías mecánicas-Arte y tecnología erakusketa izango da.

Taun-Taunek, etorkizunari begira, jaialdia handitu egin nahi du tailer, ikastaro eta hitzaldiekin. Ikuskizunez gain, sorkuntza- eta eztabaida-ekintzak ere proposatu nahi ditu. Ondo dago konpainia batek bere jakinduria eta esperientzia sorterrian uztea. Balio erantsia da gizarte osoarentzat.

Helduentzako Txotxongiloen Nazioarteko X. Erakusketa
Bergara
2010ko urriaren 22tik 24ra.

 

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Entrevista

Canal Europa egia-ostearen aurkako arma bat da

Kulturako diputatu Denis Itxasok aurkeztu du Kultura departamenduak sustatutako Canal Europa jakintzaren hedapenerako espazio irekiaren denboraldi berria. Aurkezpenean...

Canal Europa egia-ostearen aurkako arma bat daGehiago ikusi

Museoak eta ondarea

Aldundiak Untzi Museoaren proiektua berritu du

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Departamentuak Untzi Museoa osorik berritzeari ekin dio, erronka, aukera eta...

Aldundiak Untzi Museoaren proiektua berritu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.