> Musika eta eszena > Dantza > Zinetika Dance & Film Festibalaren bigarren edizioa

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Zinetika Dance & Film Festibalaren bigarren edizioa

Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, non gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak aztertzen diren. Artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen ditu, kultur-elkartrukea aberastuz.

Jaialdiak hiru sail eskaintzen ditu: Sail Ofiziala, urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten duena. Open Screen saila, urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatutako hainbat filmak, Edukia kontuan hartuta, lehiaketaz kanpo bada ere, jaialdian egotea merezi dutenak. Eta Zinetika Programa, izen handiko zinemagileek sortutako film ezberdinez osatua, jaialdiak hauen kalitate handiagatik aukeratutakoak (Clara van Gool-en Coup de grâce, Miranda Pennell-en Lounge, Raoul Servais-en Atraksion…) Ventanas adentro dokumentalaren estrainaldiaz gozatzeko aukera izango dugu gainera. Maite Bermudezek sortutako dokumental honetan José Lainez eta Concha Martinezen bizitzan zehar bidaiatu ahal izango dugu. Jose eta Concha “Anexa”, estatuko dantza garaikideko lehen konpainiako sortzaileak izan ziren eta aurten Nafarroako Viana Printzea saria jaso dute.

Oskar Alegriak zuzendutako maisu eskola ere izanen dugu, Film bat, hiru plano. Oskar Alegria kazetari eta zinemagilea, Punto de Vista dokumental jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen. Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera gorputz eta kamara lantegia ere izanen dugu Sra. Polaroiskaren eskutik. Maria Ibarretxe eta Alaitz Arenzana, eszena eta ikus-entzunen sortzaileak dira, beste aipamen batzuen artean Gure Artea 2017 saria jaso dute. Jarduera guztiak doan izango dira.

Zinetikaren II edizio hau, azaroaren 22tik 23ra Iruñeako Kondestablearen Jauregian eta Nafarroako Filmotekan eta azaroaren 24etik 25era Tabakalerako Zineman ospatuko da. Jaialdiaren programazioa eta ekitaldietarako izen emateak Zinetika weborrian aurkitzen dira: www.zinetikafestival.com

Jaialdiak 130 film baino gehiago jaso ditu aurten, urtero ospatzen duen nazioarteko lehiaketan. Bi sari ematen dira, Film Onena Zinetika 2017 eta Zuzendari Onena Zinetika 2017, bakoitzak 500 € -ko dohaintzarekin. Aurtengo epaimahaiak Oskar Alegria eta Sra Polaroiska taldeak osatuko dute.

Trastero Creativoak antolatzen duen eta Dantzaguguneak koproduzitzen duen Jaialdi honek, Iruñeko Udaletxearen, Nafarroako Filmoteka eta liburutegiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Tabakalerako zinemaren, La Caixaren, Arena Comunicación Audiovisualaren, Tres Reyes hotelaren, Erreleku Erretegiaren, Diario de Navarraren eta Mecnaren laguntzak jasotzen ditu.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi

Congreso

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

María José Telleria Kulturako foru zuzendariak irekiko du bihar, hilak 13 osteguna, Hirigune historikoen azterketa: Europa iparraldetik hegoaldera...

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoalderaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.