> Musika eta eszena > Dantza > Begiradak. Dantzaguneko argazkigintza ikastaroa Egiako kulturetxean erakusgai

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Begiradak. Dantzaguneko argazkigintza ikastaroa Egiako kulturetxean erakusgai

Iazko apirilean dantzako argazkigintza-tailer bat antolatu genuen Gipuzkoako Dantzagunean, Gorka Bravo argazkilariarekin, eta tailerraren barruan 2015eko Dantzategiko hainbat saiotan aritu ziren argazkiak ateratzen. Donostia Kulturaren baitan dagoen Egiako kultur etxeak eta Gipuzkoako dantzaguneak elkarnanean erakusketa bat prestatu dugu, han egindako zenbait argazki publiko orokorrak ikus ditzan. Begiradak erakusketan dantzaren gaineko hainbat begirada pertsonal jasotzen ditu. Maiatzaren 6tik 27ra egongo da ikusgai Egiako kultur etxean.

Zenbait klase teorikoren eta praktikoren bitartez, dantza argazkitan jasotzeko teknikak irakatsi zizkien Bravok tailerreko ikasleei. Iazko apirileko Dantzategian egin zituzten praktikak: kalean, eszenatokian, dantza-estudioan… egoera askotan hartu zuten iruditan Dantzaz eta Kulbik konpainietako dantzarien jarduna. Orduan egindako arte-lanak ikusteko aukera paregabea izango da maiatzean zehar.

Inaugurazio-ekitaldia, Ascuas performancearekin

Erakusketa abian jartzeko, ekitaldi bat egingo da Egiako kultur etxean, maiatzaren 6an, 19:30ean. Donostia Kulturako eta Gipuzkoako Dantzaguneko ordezkariekin batera, Gorka Bravo izango da bertan.

Erakusketa irekitzeko, Ascuas performancea izango da. Hip-hopa, break dancea eta dantza garaikidea uztartzen ditu, Thiago Almeida, Henrique de Souza eta Marina Scotto dantzariekin.

Eraskusketa: Begiradak, Gipuzkoako Dantzaguneko argazki-tailerreko argazkiak Gazteszenan

Datak: maiatzaren 6tik 27ra

Tokia: Egiako kultur etxea, Donostia

Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-21:00

Komisarioa: Gorka Bravo

Argazkilariak: Gorka Bravo, Jesus Gil, Iker Amantegi, InŐÉaki Zugasti, Mikel Button, Junkal Ruiz de Apodaka, Ana Elorza

Antolatzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea eta Donostia Kultura

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi

Museoak eta ondarea

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko du

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu du Euskaltzaindiari eman zaiola Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria. Epaimahaikide izan dira Felipe Juaristi,...

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.