> Musika eta eszena > Dantza > Balet emanaldia Baionako zezen plazan

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Balet emanaldia Baionako zezen plazan

Lurralde lankidetza bat abiatu ondoren bai Iparraldean, lurraldekolektibitateekin, eta bai Hegoaldan, Donostia / San Sebastián hiria eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, 2017ko konpainia onenaren saria irabazi duen Malandain Ballet Biarritzek lurralde mailako hitzordua finkatzen du ez ohikoleku batean, Baionako Zezen-plazan.

Mugazgaindiko harremanak garatzeko gisan eta Gipuzkoako ForuAldundiarekin loturan, usaian nazio eta nazio arteko mailako eszenatokihandienetan agertzen diren hiru obra eskainiko ditu, ohi ez den bezala, helduden agorrilaren 5ean.

Gertakizun artistiko nagusi horrek ongi erakusten du zein neurriko dinamikadagoen mugazgaindiko harremanei doakienez, eta herri besta garrantzitsu batizan nahi du. Euskal Hirigune Elkargoak sostengatzen du bertako lurraldearenkulturari distira ematen dion kultur gertakizun hau.

100 emanaldi baino gehiago eskaini ondoren Frantzian eta nazio arte mailan, eta prentsak eta publikoak goretsi Noé sorkuntza Parisen muntaturik, Malandain Ballet Biarritzek ohiz kanpoko gaualdia aurkeztuko du agorrilaren 5ean, larunbatarekin, 21:30etan, ez ohiko leku batean, Baionako Zezen-plazan.

Behin baizik ez da eskainia izanen da eta usaian nazio eta nazio arteko eszenatoki handienetan aurkeztuak diren hiru obren inguruan antolatua da, Euskal Herriko biztanleek eta udatiarrek goza dezaten.

2012an Kritikako Sari Nagusia lortu duen Une Dernière chanson (Azken kanta bat) obrarekin irekiko da ikuskizuna Vincent Dumestre eta Le Poème Harmoniquek egokitu romances et complaintes de la France d’autrefois (lehengo Frantziako erromantza eta eresiak) antologian. Azken eguzki izpi baten arintasuna, samurtasuna eta poesia distira handienean agerrarazten digun baleta.

Ondotik Estro, Stabat Materen orrietan eta Antonio Vivaldiren Estro armonico Op.3-an oinarritua. Goramendu gogoa eta gailurrera heltzeko burutu beharreko indarren inguruko sorkuntza.

Azkenik, Maurice Ravelen Boléro famatua gaualdiari amaiera emateko, dantzariak esparru zerratu eta hertsi batean mugitzeko, musika obsebiboari jarraikiz.22 dantzari Thierry Malandainek koreografiatu hiru obra hauek indarrez, birtuosotasunez eta sentsualki antzezteko. Ohore handia da Malandain Ballet Biarritzentzat Baletak Zezen-Plazan gertakizun honek Euskal Herria erakrgarriagoa bilakatzeko balio izatea. Donostia-San Sebastian 2016, Europako Kultur hiriburuaren ildotik, Donostia / San Sebastián hiria, Victoria Eugenia Antzokia eta Biarritz hiriak daramatzaten Ballet T lurralde lankidetza egitasmoen 10 urteren une nagusia da eta gaur egun dinamika berri baten abiapuntua bilakatu da Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Hirigune Elkargoaren sostenguarekin.

Malandain Ballet Biarritz eta Thierry Malandain

1998an sortu Centre Chorégraphique National de Nouvelle-Aquitaine en Pyrénées-Atlantiques / Malandain Ballet Biarritz Frantziako ingurune koreografikoko konpainia bizkorrenetakoetakoa bilakatu zaigu gaur egun. 22 dantzari permanentez osaturik, urtero 100 emanaldi baino gehiago aurkezten ditu Frantzia, Europa eta nazio arteko eszenatokietan, ospe handia lortzeko ondorioz.

80 koreografia baino gehiagorekin, Thierry Malandain konpainiako zuzendari eta koreografoak errepertorio koherentea garatzen du. Dantzaz duen ikuspegi pertsonala sakonki lotua da Baletaren korronte estetikoari. Lehentasuna gorputz dantzariari, haren indarrari, birtuosotasunari eta sentsualtasunari emana zaio. Haren sorkuntzen bitartez, haren idazmen propioa garatzen du modernoa eta klasikoa, historia eta gaurkotasunaren arteko harmonia bat bilatuz.

Tropako dantzari guziak dantza klasikoan moldatuak izan dra eta, ondotik, molde garaikidean azaltzen dute Thierry Malandainen obren prismaren bidez.2017an, Noé bere sorkuntza parisko Chaillot-Théâtre national de la Dansen erakutsi ondoren, Malandain Ballet Biarritzek Antzerki, musika eta dantzako kriti

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, XABIER LETE NAZIOARTEKO IV. POESIA SARIA antolatu du. PARTE...

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia SariaGehiago ikusi

Jarduerak

Ondarea eta paisaia beste modu batean ezagutzeko 115

María José Telleria, Kulturako zuzendariak Gipuzkoako herritarrei ondarea beste modu batean ezagutzeko aukera emateko antolatu diren ...

Ondarea eta paisaia beste modu batean ezagutzeko 115 ekitaldi antolatu dira 40 udalerritanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.