> Musika eta eszena > Musika > Gipuzkoako organoak plazara

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Gipuzkoako organoak plazara

 

Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko

Maria Jos√© Telleria: ‚ÄúGipuzkoako Organoak Plazara programaren bidez lurraldeko organo ondasuna sustatu nahi dugu, bere balio musikala eta historikoa eta errepertorioa zabaldu, eta etorkizun oparoko gazteei laguntza eman‚ÄĚ

Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko. Lehenengo kontzertua Ataunen izango da igande honetan.

Ekimen hau Aldundiko Kultura Departamentuak eta Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak sinatutako hitzarmenaren ondorio da Gipuzkoako organo ondarea zaintzen eta ezagutzera ematen laguntzeko, Gipuzkoako ondare esparru garrantzitsuenetako bat baita.

Organoa hedatzeko programa ezinbesteko gakoa da musika ondare hori balioan jartzeko eta instrumentu bikain horien ahalbide guztiak ateratzen joateko, lehen mailako musikariak ekarriz eta interprete berrien parte hartzea sustatuz. Eta hori guztia, musika horrekin gozatzeko eta hunkitzeko aukera egon dadin Gipuzkoako bazter guztietan.  Martxoan zehar, Ataun, Donostia, Eibar eta Azkoitia izango dira zaleentzako elkarguneak eta aukera ezin hobea Gipuzkoako soinuak entzuteko, askotan arte lanak ere badiren instrumentuen bidez.   Martxoaren 24an Gipuzkoako organoak ezagutzeko txangoa egingo da Eibarren eta Azkotian.

“Programa horren bitartez, lurraldeko organo ondasuna sustatu nahi da, bere balio musikala eta historikoa eta errepertorioa zabaldu, eta esparru horretan ikasi eta lan egiten duten etorkizun oparoko gazteei laguntza eman. “Laburtuz, helburua da organoaren musika gizarteari hurbiltzea eta, aldi berean, balioa ematea Gipuzkoak duen aberastasun instrumentalari eta aberastasun hori zaintzen laguntzea", esan du  Maria José Telleria, Kulturako zuzendariak.

Horretarako, lurraldeko bi edo hiru organo hautatuko dira eta horien inguruan hainbat jarduera antolatuko dira: kontzertuak; tailer didaktikoak; umeei, musika ikasleei eta jendeari, orokorrean, zuzendutako saio dibulgatzaileak; eta organoak ezagutzeko bisitaldiak. Musikeneko ikasleek, graduatuek eta irakasleek nahiz ospe handiko organista gonbidatuek eskainiko dituzte kontzertuak; azken horiek masterclassak ere emango dituzte. Halaber,  diziplina anitzeko kontzertu bat ere emango da.

Gipuzkoak Europako organo bilduma onenetako bat duela. Organo egile onenak egindako 150 jatorrizko instrumentu inguru dira, eta horien artean nabarmendu behar dira Ataungo San Martingo Tours elizan dagoena, barrokoa, eta Cavaillé-Collek egindako erromantikoak; horiez gain, beste asko daude gure lurralde osoan sakabanatuta.

Ondare artistiko garrantzitsu hori babesteko beharrezkoa da instrumentuak zaindu eta eraberritzea, musika programak garatzea instrumentuak ezagutzera emateko eta jendeak haien soinuaz gozatzeko, eta musika tresna horien irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea, bizitza emango dieten musikari eta interpreteak gure artean izateko.

Programa orokorra:

ATAUN

 Tourseko San Martinen eliza 
Martxoak 18, Igandea 12:00etan
Damien Simon, Organoa    

DONOSTIA

 San Vicente eliza 
Martxoak 20, Asteartea 09:00etatik 14:00etara
Masterklasak / Masterclasses
Wolfgang Seifen, gonbidatutako irakaslea  
 Musikene (222G gela) 
Martxoak 21, Asteazkena 10:00etatik 12:00etara
Hitzaldia Wolfgang Seifen  
 San Bizente eliza 
Martxoak 21, Asteazkena 20:30etan
Wolfgang Seifen, Organoa  
 Artzai Onaren katedrala 
Martxoak 23, Ostirala 19:00etan
Interdisziplinako kontzertua
Lo√Įc Malli√©, Organo
Monica Melcova, Organo
I√Īar Sastre, Piano ¬†

Gipuzkoako organoak ezagutzeko txangoak

EIBAR

 San Andres parrokia
Martxoak 24, Larunbata 10:00etan
Bisita gidatua eta entzunaldia / Visita guiada y audición
Miriam Cepeda    

AZKOITIA

 Santa Maria La Real parrokia
Martxoak 24, Larunbata 12:00etan
Bisita gidatua eta entzunaldia / Visita guiada y audición
Xabier Urtasun ‚Äď Ignacio Arakistain ¬† ¬†

Txango hau egiteko 9:00tan doako autobusa irtengo da Gipuzkoa plazatik eta Musikenen geldiunea egingo du Eibarrrera eta ondoren, Azkoitira joateko.

Donostia, 2018ko martxoaren 14a

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi

Jarduerak

"Itsasoa opari", Maialen Akizuren kontakizunak jaso du Istorioak

2. saria, Anaia bi kontakizunagatik Idoia Garzesek jaso du. Uhinak beti gazi, Ainara Elizondoren kontakizunak jaso du hirugarren...

Gehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.