> Musika eta eszena > Musika > Aldundiaren eta Musikeneren arteko akordioa Gipuzkoako organo ondarea ezagutzera emateko

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Aldundiaren eta Musikeneren arteko akordioa Gipuzkoako organo ondarea ezagutzera emateko

Aldundiko Kultura Departamentuak eta Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak hitzarmen bat sinatu dute Gipuzkoako Organoak Plazara programa gauzatzeko eta, horrela, Gipuzkoako organo ondarea zaintzen eta ezagutzera ematen laguntzeko, Gipuzkoako ondare esparru garrantzitsuenetako bat baita. Horretarako, Aldundiak 15.000 euro ordainduko dizkio Musikeneri. Denis Itxaso Kulturako diputatuak eta Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoak sinatu dute hitzarmena.

Programa horren bitartez, lurraldeko organo ondasuna sustatu nahi da, bere balio musikala eta historikoa eta errepertorioa zabaldu, eta esparru horretan ikasi eta lan egiten duten etorkizun oparoko gazteei laguntza eman. Laburtuz, helburua da organoaren musika gizarteari hurbiltzea eta, aldi berean, balioa ematea Gipuzkoak duen aberastasun instrumentalari eta aberastasun hori zaintzen laguntzea, esan du Itxasok.

Horretarako, lurraldeko bi edo hiru organo hautatuko dira eta horien inguruan hainbat jarduera antolatuko dira: kontzertuak; tailer didaktikoak; umeei, musika ikasleei eta jendeari, orokorrean, zuzendutako saio dibulgatzaileak; eta organoak ezagutzeko bisitaldiak. Musikeneko ikasleek, graduatuek eta irakasleek nahiz ospe handiko organista gonbidatuek eskainiko dituzte kontzertuak; azken horiek masterclassak ere emango dituzte. Halaber, diziplina anitzeko kontzertu batzuk emateko ahalegina egingo da, hau da, organo musikari lotutako beste ekitaldi batzuk antolatuko dira, zinema, dantza, margolaritza eta beste alor batzuk hartuko dituztenak. Gainera, Musikenek kontzertu bat antolatuko du Ataungo elizan, Barroko Aire jaialdiaren barruan. Jarduera horiek guztiak azaroan egingo dira.

Musikenekin sinatutako hitzarmen honi esker, kultura alorreko hainbat entitate eta eragileren babesa bermatzeko helburua betetzen dugu, aukera izan dezaten kultura zaindu, zabaldu eta aberasteko, kulturari lotutako ikerkuntza eta garapena bultzatzeko, eta gai artistiko desberdinetan gazteen prestakuntza espezializatua osatzera bideratutako laguntzak sustatzeko, esan du Kulturako diputatuak

Itxasok adierazi du Gipuzkoak Europako organo bilduma onenetako bat duela. Organo egile onenak egindako 150 jatorrizko instrumentu inguru dira, eta horien artean nabarmendu behar dira Ataungo San Martingo Tours elizan dagoena, barrokoa, eta Cavaillé-Collek egindako erromantikoak; horiez gain, beste asko daude gure lurralde osoan sakabanatuta.

Ondare artistiko garrantzitsu hori babesteko beharrezkoa da instrumentuak zaindu eta eraberritzea, musika programak garatzea instrumentuak ezagutzera emateko eta jendeak haien soinuaz gozatzeko, eta musika tresna horien irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea, bizitza emango dieten musikari eta interpreteak gure artean izateko.

Organoa hedatzeko programa ezinbesteko gakoa da musika ondare hori balioan jartzeko eta instrumentu bikain horien ahalbide guztiak ateratzen joateko, lehen mailako musikariak ekarriz eta interprete berrien parte hartzea sustatuz. Eta hori guztia, musika horrekin gozatzeko eta hunkitzeko aukera egon dadin Gipuzkoako bazter guztietan.  Azaroan zehar, Ataun, Donostia, Orio, Usurbil eta Zumaia izango dira zaleentzako elkarguneak eta aukera ezin hobea Gipuzkoako soinuak entzuteko, askotan arte lanak ere badiren instrumentuen bidez.

Programa orokorra:

DONOSTIA

IESU Parrokia

Azaroak 15, asteazkena

20:00etan Xabier Urtasun, organoa Ignacio Arakistain, organoa

Azaroak 16, osteguna

Michel Bouvard Hitzaldia, 19:00etan

Organo kontzertua, 20:00etan

Azaroak 17, ostirala

9:00tik 14:00ra Masterklaseak s Michel Bouvard, gonbidatutako irakaslea

 

ATAUN

San Martingo Tours eliza - Azaroak 19, igandea

12:00etan María Nacy, organoa

 

USURBIL – ZUMAIA

Gipuzkoako organoak ezagutzeko txangoak - Azaroak 25, larunbata

USURBIL, 10:00etan Salbatore eliza Juan Luis Atxega: Bisita gidatua eta entzunaldia

ZUMAIA, 11:30ean San Pedro parrokia Iñigo de Peque: Bisita gidatua eta entzunaldia

9:30ean doako autobusa aterako da Gipuzkoa plazatik, eta geldialdia egingo du Musikenen

 

ORIO

Bariko San Nikolasen eliza - Azaroak 27, astelehena

Xabier Lizaso: Kontzertu didaktikoa

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, XABIER LETE NAZIOARTEKO IV. POESIA SARIA antolatu du. PARTE...

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia SariaGehiago ikusi

Jarduerak

Balearen Amarauna-Donostiako Museoen Sarea Gabonetan

Gabonetako oporretan, datozen abenduaren 28 eta 29an, Donostiako Museoen Sareak etxeko gazteenei (6-8 urte) balearen harrapaketak gure lurraldean...

Balearen Amarauna-Donostiako Museoen Sarea GabonetanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.