> Musika eta eszena > Musika > Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango dira

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango dira

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak antolatuta.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak egitarauaren kalitatea eta aukera desberdinak goraipatu dituzte. Eta egitarauaren kalitateari inguruko edertasuna eta baselizaren akustika bikaina erantsi behar zaio.

Musikaldi hau aukera paregabea da euskal interpreteek euren lana aditzera emateko, baita musikazaleek Donostiatik kanpo musikaz gozatzeko ere. Egitaraua kamerako musikan oinarritzen da eta interprete gazte eta ospetsuen arteko oreka mantentzen du. Errepertorio aldetik ere, bertako obrak eta obra unibertsalak interpretatzen dira emanaldietan.

Irailaren 1ean,  Antiguan  orain izeneko emanaldia egongo da ikusgai. Herri musika, dantza eta kantagintza elkartzen dira. Aintzinakoa eta oraingoa. Aintzinakoa gaurko begietatik eta oraingoa aintzinako sustraietatik. Taldearen kide dira: Thierry Biskary abeslaria, Iñaki Salvador pianista eta Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Martxel Rodriguez eta Urko Mitxelena, Kukaiko dantzariak Jon Mayaren zuzendaritzapean.

Irailaren 8an, Sigma Project-ek emango du emanaldia bere X. urteurrenaren biraren barnean.  Antion West Side Storyren biolinentzako eta saxorentzako bertsio bat egingo dute. Sigman parte hartzen dute Andrés Gomis, Angel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguero saxoek eta Cecilia Bercovich biolin-jotzailea.

Irailaren 15ean, Musika Bocarecciak emango du emanaldia. Bertako kideak dira Alicia Amo soprano, Andoni Mercero eta Alexis Aguado biolinistask,  Mercedes Ruiz txelo- jotzailea,  Carlos García Bernalt klabe-jotzailea eta Juan Carlos de Mulder tiorba-jotzailea Andoni Merceroren zuzendaritzapean. Roma 1709: Haendel vs Scarlatti emanaldia eskainiko dute. Música Bacareccia hainbat-tresna erabiltzen dituen talde bat da, batez ere, XVII eta XVIII mendetako ahozko kamera errepertorioa duena. Errepertorioa oso zabala eta desberdina da, jendeak gutxi ezagutzen dituen konposizioek, argitaratu ez diren obrek eta nork aurkituko zain dauden piezek osatua.

Irailaren 22an, Zuhainpeko Soinuak, ahozko transmisioaren idea nabarmentzen duen ikuskizuna egongo da ikusgai. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean Jean Mixel Bedaxagar ikusi ahal izango dugu, musika zuberotarraren adierazlerik nagusienetakoa  eta eszenatokia partekatuko du euskal Herri-musikaren erreferentzia den Juan Mari Beltranekin. Melodia berriak sortuko dituzte honako hauek lagun dituztelarik: Mixel Etxekopar, Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltrán, bakoitza bere tradiziozko sustraietatik abiatuz.

Irailaren 29an, Kup Taldeak emango du emanaldia Gabriel Baltesen zuzendaritzapean. Bere hamar urteetan exijentzia handiko egitarauak eskaini dituzte eta nazioarte lehiaketatetan parte hartu dute arrakasta ugari lortuz.

Urriaren 6an,  Alos Quart-ek emanaldia emango du Igartubeiti baserrian. Alos Quartet-eko kide dira: Xabier Zeberio eta Francisco Herrero biolinistak, Lorena Nuñez viola-jotzailea, eta Iva Carmnona txelo-jotzailea. Taldearen errepertorio zabalak, harizko laukoteko formatutik abiatuta, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz.

Emanaldi guztiak 19.30etan izango dira doan. Autobus zerbitzua doan izango da Zumarragatik (Elizkatetik) 19.00tan irtengo dena. Igartubeitiko emanaldia 18tan izango da.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi

Congreso

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

María José Telleria Kulturako foru zuzendariak irekiko du bihar, hilak 13 osteguna, Hirigune historikoen azterketa: Europa iparraldetik hegoaldera...

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoalderaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.