> Musika eta eszena > Musika > Organoak Plazara Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko txango bat antolatu du

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Organoak Plazara Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko txango bat antolatu du

Organoak Plazara ekimenaren barnean Aldundiak Musikenerekin batera azaroaren 23an, larunbata, Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko txango bat antolatu da.

Horretarako doako autobus bat 9:30etan  Gipuzkoa plazatik irtengo da (Peñaflorida kaleko izkinean) eta  Musikene-ren parean (Ignacio Barriola aularioan) geldiunea egongo du. Ondoren, Usurbilera abiatuko da eta San Salbadoren parrokian, 10:00etan, Joan Luis Atxegak organoaren bisita gidatua eta entzunaldia egingo du. Ondoren, Zumaiara abiatuko da eta San Pedro Elizan, 11:30etan, Iñigo de Pequek, organoaren bisita gidatua eta entzunaldia egingo du. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea.

Programa horren bitartez, lurraldeko organo ondasuna sustatu nahi da, bere balio musikala eta historikoa eta errepertorioa zabaldu, eta esparru horretan ikasi eta lan egiten duten etorkizun oparoko gazteei laguntza eman. Laburtuz, helburua da organoaren musika gizarteari hurbiltzea eta, aldi berean, balioa ematea Gipuzkoak duen aberastasun instrumentalari eta aberastasun hori zaintzen laguntzea.

Horretarako, lurraldeko bi edo hiru organo hautatu dira eta horien inguruan hainbat jarduera antolatu dira: kontzertuak; tailer didaktikoak; umeei, musika ikasleei eta jendeari, orokorrean, zuzendutako saio dibulgatzaileak; eta organoak ezagutzeko bisitaldiak. Musikeneko ikasleek, graduatuek eta irakasleek nahiz ospe handiko organista gonbidatuek eskaini dituzte kontzertuak; azken horiek masterclassak ere eman dituzte.

Musikenekin sinatutako hitzarmen honi esker, kultura alorreko hainbat entitate eta eragileren babesa bermatzeko helburua betetzen dugu, aukera izan dezaten kultura zaindu, zabaldu eta aberasteko, kulturari lotutako ikerkuntza eta garapena bultzatzeko, eta gai artistiko desberdinetan gazteen prestakuntza espezializatua osatzera bideratutako laguntzak sustatzeko, esan du Kulturako zuzendariak.

Gipuzkoak Europako organo bilduma onenetako bat du. Organo egile onenak egindako 150 jatorrizko instrumentu inguru dira, eta horien artean nabarmendu behar dira Ataungo San Martingo Tours elizan dagoena, barrokoa, eta Cavaillé-Collek egindako erromantikoak; horiez gain, beste asko daude gure lurralde osoan sakabanatuta.

Azaroak 25, larunbata

USURBIL, 10etan San Salbadoren parrokia

Juan Luis Atxega: Bisita gidatua eta entzunaldia

ZUMAIA, 11:30etan San Pedro parrokia

Iñigo de Peque: Bisita gidatua eta entzunaldia

9:30tan doako autobusa Gipuzkoa plazatik aterako da, geldiune Musikenen

 

Azaroak 29, asteazkena

ORIO Bariko San Nikolasen Eliza

Xabier Lizaso: Kontzertu didaktikoa haurrentzat eta familientzat

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi

Museoak eta ondarea

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko du

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu du Euskaltzaindiari eman zaiola Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria. Epaimahaikide izan dira Felipe Juaristi,...

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.