> Musika eta eszena > Musika > Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena emateko

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Eskolania berme onena da Easo Abesbatzari jarraipena emateko

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenalaldia egin dio Easoko Eskolaniari bere 25. urteurrenean.

Kulturako Dipututatu den Denis Itxasok azpimarratu du  garai hauetan, non teknologia, komunikazioa eta ikuskizuna, hitzaren adierarik ez ohorezkoenean, esparru guztietan gainditzen diren, eta are gehiago gazteen artean, meritu berezia duela Easo Abesbatzaren Eskolaniaren lanak. Kulturako diputatu naizen aldetik, niretzat hunkigarria da gaur hemen egotea ume eta gazteekin, eta baita gurasoekin ere,  musika aukeratu dutelako beraien seme-alaben prestakuntzaren zati garrantzitsu bat izateko eta, ondorioz, kulturaz gozatzeko aukera ematen dietelako. Hunkigarria da, izan ere, sentsibilitatean eta musika balioetan oinarritutako hezkuntza hori lagungarri izango zaielako kulturaren alderdi asko aintzat hartzeko, adierazi du.

Itxasorentzat lan horrek Eskolania bera gainditzen du, gaurko abesbatza osatzen duten ume eta gazteak direlako berme onena Easo Abesbatzari jarraipena emateko, eta aktibo baliagarriena musika zaletasuna eta kultura bizirik mantentzeko.

Azken 25 urteetan, Eskolaniak errepertorio zabala landu du, baina antzinako musikan espezializatu da bereziki eta, horrela, goreneko mailako talde eta pertsona ospetsuekin aritu da lanean, John Eliot Gardiner eta Tom Koopman-ekin besteak beste. Halaber, sarritan parte hartu du operan eta musika sinfoniko eta koralaren esparruan. Interpretazio horietaz gozatzeko aukera ere izan dugu Gipuzkoan, ospe handia duen Musika Hamabostaldian, beste ekialdi batzuen artean.

Itxasok eskertu egin dio Easo Abesbatzari  musikaren kultura babesteko eta zabaltzeko egiten duen lanagatik, eta,bereziki Eskolaniako zuzendari den Gorka Mirandari eta aurretik lan horretan aritu zirenei José Luis Aranburu eta Josean Pascuali.

Ekitaldia gaztetxoek Aurtxoa seaskan abestu dute eta ondoren, Aldundiko arkupeetan EASOKO abesbatza guztien kideek (EASO, Schola, Capera Gregorianista, Araoz Gazte, Araoz Abesbatza, y EASO-ARAOZ) Agur Zaharra eta Lau Teilatu abestu dituzte Eskolaniako kideekin batera.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi

Jarduerak

Brokatu aplikatua Gordailuan

Gaur, hainbat herrialdetatik etorrita, polikromian aditu diren 12 lagun #Gordailua Ondare Zentroan bildu dira, brokatu aplikatua delako teknikaren...

Brokatu aplikatua GordailuanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.