> Musika eta eszena > Musika > Itsas edukiontzietan entsegu lokalen proiektu pilotoa

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Itsas edukiontzietan entsegu lokalen proiektu pilotoa

Aldundiko Kultura eta Gazteriako Departamentuak eta Urretxu eta Zumarragako udalek hitzarmen bat izenpetu dute Entsegu Lokalen proiektu pilotoa martxan jatzeko. Ekimen hau musika taldeei zuzenduta dago eta batez ere gazteei. Hitzarmena izenpetu dute Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak eta Urretxu eta Zumarragako alkateek, Jon Luqui Albisuak eta Mikel Serranok.

Ekimena aipatutako udalek sustatu dute Aldundiaren laguntzaz eta berritzailea da Gipuzkoan, kudeaketa eredu partekatua izango duelako eta egokitutako itsas edukiontziak erabiliko direlako.

Oso interesgarria iruditzen zaigu eta sistema honen egokitasuna probatuko dugu, ondoren lurralde osorako erreferentzia izan dadin. Musika taldeek local bereziak behar dituzte eta itsas edukiontzi hauek oso egokiak iruditzen zaizkigu eta denak elkarrekin egotea ere erantzun bikaina izan daiteke, esan du Itxasok.

Aldundiak zortzi edukiontzi erosi ditu  18.000 euro erabiliz eta bi udalei entregatuko dizkie. Proiektuak guztira, 91.000 euroko aurrerkontua du.

Urretxu eta Zumarragako Udalek  berrerabilitako itsas edukiontziak egokitu, Sarralde eraikinean jarri eta segurtasun baldintzekin eta zerbitzuarek legezkotasun baldintzekin lotutako guztia egingo dute. Ekipamendu kudeatzeaz ere arduratuko dira. Kudaketa eredua mistoa izango da eta eredu horren arabera, kudeaketan parte hartuko dute bai udalek, bai erabiltzaileek ere, horretarako idatziko den erabilera araudiari jarraituz.

Jon Luqui alkateak ilusionatuta dagoela esan du musika taldeek lekua duina izango dutelako eta kontzertuak ere eskaintzeko aukera izango dutelako. Bi Udalek egingo dugun inbertsioa bikaina da baina merezi izango du sortuko duen dinamika dela eta.

Itxasok eredu hau goraipatu du gazteen autogestioa baimentzen duelako eta bi udalen arteko elkarlana ere goretsi du errekurtsoak eta ideiak optimizatzen direlako.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi

Jarduerak

Brokatu aplikatua Gordailuan

Gaur, hainbat herrialdetatik etorrita, polikromian aditu diren 12 lagun #Gordailua Ondare Zentroan bildu dira, brokatu aplikatua delako teknikaren...

Brokatu aplikatua GordailuanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.