> Musika eta eszena > Musika > Foru Aldundiak Gipuzkoako operari laguntzen dio, Don Pasquale lanaren muntaketarekin

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Foru Aldundiak Gipuzkoako operari laguntzen dio, Don Pasquale lanaren muntaketarekin

Kultura Departamentuak 20.000 euroko diru laguntza eman dio Opus Lirica konpainiari, Donizettiren Don Pasquale operaren muntaketa ekoitzi eta erakusteko, ukaezina baita haren balioa arte eta kultura aldetik.

Opus Lírica Gipuzkoako entitate bat da, operak ekoizten eta erakusken jarduten duena. Helburutzat du genero horren eskaintza publikoa aberastea, erakunde publikoek, hala nola Musika Hamabostaldiak eta Kursaal Eszenak, ikus-entzuleei egiten dietena, hain zuzen ere. Urrian, Don Pasquale operaren hiru emanaldi eskainiko dituzte.

Kulturako diputatu Denis Itxasok azpimarratu duenez, Opus Liricak ahalegin handiak egiten ditu parte hartzen duten talde artistikoetan etorkizun oparoko gazteak sartzeko –kantariak nahiz musikariak–, eta horrela, aukera dute ekoizpen handi batean lan egiteko, eta etorkizuneko beren eszena eta musika jardunerako prestatzeko.

Txalogarria da, baita ere, egiten duen ahalegina funtzioak antzeztuak izan daitezen, kontzertu bertsioak izan beharrean, eta horri esker antzerkiko beste lanbide batzuek ere parte hartzen dute, hala nola diseinatzaileek, dekoratu-egileek, jostunek, argiztapenekoek eta abar, esan du Itxasok.

Azpimarratzekoa da, orobat, haurrekin egiten duen lana, haientzat baita aurreikusitako hiru emanaldietatik bat, dohainik.

Opus Liricak lortu du orain dela bi urte sortu zenean zuen helburu nagusia: Donostian opera denboraldi egonkor bat sortzea. Denboraldi hori hiru titulurekin iristen da 2016 eta 2017rako. Denboraldiko bigarren opera Carmen izango da, Donostiako eszena zuzendari eta Opus Liricako kide Ekaitz Unai González Urretxuk zuzendua. Kursaal Jauregian izango da, 2017ko otsailean, ekoizpena eta eszenografia % 100 gipuzkoarrak dituela. Hirugarren opera, berriz, Mari Errauskin izango da, 2017ko maiatzean, Victoria Eugenia antzokian: lehenengo aldiz Musikenerekin lankidetzan egindako ekoizpen bat.

Otsailean La Traviataren antzezpenarekin izandako esperientziak agerian jartzen duenez, hiru gau egon baitzen Kursaal beteta, Donostiako ikus-entzuleak operaren gose dira, adierazi du Itxasok

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi

Arkeologia

Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri-planoa izan daitekeenaren aurkikuntza,

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Xabier Peñalver arkeologoak Anoetako Basagain herrixka gotortuan egindako aurkikuntza arkeologiko bikainaren ...

Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri-planoa izan daitekeenaren aurkikuntza, BasagainenGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.