> Musika eta eszena > Musika > Antioko XXXIII. Musikaldia

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Antioko XXXIII. Musikaldia

Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak eta Mikel Serrano, Zumarragako alkateak Irailaren 3tik urriaren 1a bitartean ospatuko den Antioko Musikaldiaren 33. edizio aurkeztu dute. Oraingo honetan, Musikaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Depatamentuko, Zumarragako Udalaren, Musika Hamabostaldiaren eta Antioko Amaren Lagunen elkartearen laguntza izango du.

Musikaldi honek 1984 urtean hasi zuen bere ibilbidea, eta Gipuzkoako lehenetariko zikloa izan zen, Debakoarekin batera.

Abiapuntuan, musika kultu-delakoa deszentralizatzea izan zen asmoa, eta, horretarako, Antio leku ezin hobea izan zitekeela pentsatu zen, akustika ezinhobea eta berezko historia eta balioa baitu.

Aurtengo edizioan, kalitatea mantenduko da eta aniztasuna ere handia izango da. Bertan 4 kontzertu izango dira: Gorka Hermosa herriko akordeoi-jolea Kaaestri Ensemble soka-taldearekin, Judith Jáuregui pianista gaztea, Landarbaso Abesbatza ahots mistoz osatua, eta, bukatzeko, Ensemble Moxos Boliviako taldea. Horiez gain, Igartubeiti baserrian, Ensemble Diatessaronek emanaldia eskainiko du urriko lehen larunbatean.

Antioko Musikalditik bai hemengo bai mundu mailako artistak pasa dira, eta beste behin mailari eta barietateari eutsi nahi zaio hurbiltzen direnei aniztasuna eta kalitatea eskainiz.

Antion parte-hartu duten izen batzuk aipatzearren:

  • Lluis Claret (biolontxelista)
  • Ainhoa Arteta (sopranoa)
  • Marta Zabaleta (pianista)
  • Andrew Marriner
  • Christian Zacharias (pianista)
  • Asier Polo (Biolontxelista)
  • Coro Japonés Aoi-Tori
  • Richard Ducros (saxofonista)
  • Katie & Marie Labèque (pianistas)
  • The Brotherhood Singers (Gospel taldea)
  • Carlos Mena (kontratenorea)
  • Javier Perianes (pianista)
  • Kalakan
  • Andreas Pritzwitz

Zumarragako Elizkalen, Correos paretik, autobusa izango da dohainik 19:00etan, itzulera kontzertua amaitzean.

ANTIOKO XXXIII. MUSIKALDIA

EGITARAU OROKORRA

ANTIOKO ERMITAN

19:30ean

Irailak 3

Kaabestri hari laukotea

Gorka Hermosa, akordeoia

Irailak 10

Judith Jauregui, Piano

Irailak 17

Landarbaso Abesbatza

Zuzendaria, Iñaki Tolaretxipi

Irailak 24

Ensemble Moxos

Zuzendaria, Raquel Maldonado

IGARTUBEITI BASERRIKO DOLAREA

18:00etan

Urriak 1

Ensemble Diatessaron

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi

Museoak eta ondarea

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko du

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu du Euskaltzaindiari eman zaiola Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria. Epaimahaikide izan dira Felipe Juaristi,...

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.