> Musika eta eszena > Musika > Biolinak amnesiaren aurka

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Biolinak amnesiaren aurka

Fernando San Martin kooperazio zuzendariak eta Fernando de la Hera Taupadak elkarteko presidenteak gaur aurkeztu dute Biolinak amnesiaren aurka kooperazio proiektua. Proiektu honek Foru Aldundiaren laguntza gisa 80.000 euro jasoko ditu.

Proiektu hau Taupadak elkartearen eskutik eta Boliviako San Ignacio de Moxos herriko Musika eta Turismo goi mailako Institutuaren eskutik garatuko da. Institutu hau Beniko Bikariotza Apostolikoko erakundea da, eta Taupadak elkarteak Bolivian egin dituen proiektu guztien tokiko erakundea izan da.

Herriak 21.500 biztanle ditu eta Trinidad hiritik, Beni departamentuko hiriburutik, 90 kilometrora dago. Biztanleen %85 indigena da eta oso gutxi garatutako nekazaritza eta abeltzaintza jardueratik bizi dira nagusiki. Horrek, biztanleen artean, pobrezia tasa altuak eragiten ditu.

San Ignacio de Moxoseko Musika eta Turismoa goi mailako institutua 1994. urtean sortu zen, Nafarroako misiolari batek jesuitek XVII. mendean sartutako musika tradizional moxeñoa berpiztu nahi izan zuenean. Eskola haziz joan zen irakasle berrien etorrerarekin eta 2002an bere lehen kontzertua eskaini zuen, Amerikako musika barroko eta errenazentistako jaialdian.

2003an Taupadak GKEak Musika Eskolaren berri izan zuen, eta, ordutik, ekimen horri laguntza eman dio etenik gabe. Irakasleen trebakuntza giltzarri izan da Eskolaren garapenerako eta nazioartean onartua izateko. Gaur egun proiektu egonkorra da. Eskolaren babesean sortu da Ensamble Moxos orkestra, nazioartean 15 bira (9 Amerikan eta 6 Europan) egin eta sei disko editatu dituen orkestra. Urtero, eskolan, 200 haur eta nerabetik gora matrikulatzen dira, gehienak baliabide gutxi dituzten indigenak, eta irakasle eta administrarien artean 18 pertsonako lan taldea dute.

Fernando San Martinek adierazi du, zalantzarik gabe, Kultura garapenerako faktore dela eta kooperazioan ere kulturaren alde egitea pertsonen ongizatearen eta burujabetzaren alde egitea dela.

Pentsatzen dugu kultura oinarrizko tresna dela pertsonen eta herrien garapenerako, baita eraldaketa sozialerako ere. Horregatik, proiektu hau oso baliagarria iruditzen zaigu, bere baitan alderdi asko uztartzen dituelako; musika, pertsonak elkarrenagana hurbiltzeko tresnarik eraginkorrenetako bat, kultura indigenaren berreskurapena eta kulturaren eta gizakien garapena, azaldu du.

Proiektu honekin Musika Eskolari lagundu nahi zaio jarduera hauen bidez:

  • Ensamble Moxos orkestrari laguntzeko musika instrumentuak emango zaizkio eta orkestrako kideei hiru trebakuntza saio emango zaizkie.
  • San Ignacio de Moxoseko pobretutako familietako haur eta nerabeei musika eskolak dohainik ematen jarraituko da. Jarduera hori indartzeko instrumentuak erosiko dira.           Trinidad hirian biolin tailerra egingo da eta esperientzia hori jasotzen duen bideo bat egingo da. Gainera, Ensamble Moxos orkestra hainbat herritara joango da kontzertuak eskaintzera, musika tradizionala indartzeko xedez.
  • Jesuiten misioen garaiko partiturak berreskuratzeko ikerketa lanari jarraipena emango zaio. Partitura horiek familia indigenen etxeetan sakabanatuta daude eta belaunaldiz belaunaldi jaso dituzte. Gainera elkarrizketak grabatuko dira musikari indigenekin.
  • Irailean Ensamble Moxos orkestrak kontzertu bana eskainiko du Loiola eta Arantzazuko monasterioetan eta La Antiguako elizan, eta beste hiru kontzertu Ignaziotar bidean dauden hiru ikastetxetan. Horrela, Ignaziotar bidearen Gipuzkoako zatia indartuz. Horrez gain, emanaldiak emango dituzte Eibar, Bilbo, Manresa, Alacarraz eta La Reole-n (Frantzia). Baieztatzear daude Igualadako eta Donostiako kontzertuak. Horrez gain, Azpeitia, Zumarraga eta Oñatiko liburutegi, ikastetxe eta musika eskolei Ensamble Moxosen bilduma  diskografikoa emango zaie opari.
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi

Arkeologia

Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri-planoa izan daitekeenaren aurkikuntza,

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Xabier Peñalver arkeologoak Anoetako Basagain herrixka gotortuan egindako aurkikuntza arkeologiko bikainaren ...

Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri-planoa izan daitekeenaren aurkikuntza, BasagainenGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.