> Musika eta eszena > Musika > Aldundiak Flysch Nazioarteko Organo Jaialdia antolatu du

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Aldundiak Flysch Nazioarteko Organo Jaialdia antolatu du

Kultura Departamentuak Flysch Nazioarteko Organo Jaialdia antolatu du eta datozen egunetan egingo da. Jaialdia aurkezteko prentsaurrekoan egon dira Maria José Telleria Kulturako zuzendaria, Santiago Banda eta José Luis Echechipia organistak, eta Lucia Gomez mezzosopranoa.

Jaialdi horrek hiru helburu ditu:

Lehendabizi, Gipuzkoan ditugun kalitate handiko instrumentuak ezagutzera ematea, kasu honetan, Getaria, Zumaia eta Debako kostaldeko herrietan daudenak.  Konparazio bat eginez eta biolina erreferentziatzat hartuta, organoaren Stradivariusak direla esan daiteke eta, ez dago zalantzarik, ondarea zaintzeko modurik onena hura erabiltzea da.

Bigarren helburua zonako kultura eskaintza handitzea da; izan ere, gastronomia, ingurune eta gainerako adierazpen artistikoekin batera, oso multzo erakargarria da Gipuzkoako turismoa osatzeko.

Eta hirugarren helburua organoa beste diziplina batzuekin osatzea da. Instrumentu moldakorra denez, ikuspegi berriak emango dizkio musikari.

Ondarea

Organoa, duen izaeragatik, ezin da seriean  egin. Beraz, instrumentu bakoitza, artisau erara egindakoa, toki jakin batean jartzekoa da. Egileak ahalik eta soinu onena lortzea nahi du, gune arkitektoniko bakoitzak dituen baldintza akustikoen arabera, bai eliza batean, bai auditorium batean edo beste edozein tokitan.

Getaria, Zumaia eta Debako organoek bikain betetzen dituzte baldintza horiek.

Getaria

A. Cavaillé-Coll organo egileak 1860. urtean egin zuen instrumentua Getariako San Salvador elizan dago kokatua; organoak 8 erregistro ditu eta estilo erromantiko frantsesean egina dago (garai hartan ohikoa zen bezala). Erregistro horiek eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean (garatu gabekoa) banatuta daude, eta akoplamenduz sortzen da soinua. Nahiz eta instrumentu txikia izan, erregistro bakoitzak aparteko kalitatea du.

Zumaia

Stoltz anaiek beste bitxi txiki bat utzi zuten Zumaiako San Pedro elizan. Organo hori ere estilo erromantiko frantsesean eraiki zen 1890. urtean, eta 15 erregistro ditu eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean banatuta. Instrumentu hori XVI. mendeko aurreko organoaren kaxaren barruan dago

Deba

Gaur egun ere organoak eraikitzen dira. Gure garaiko ospetsuenetakoa den G. Grenzing enpresa organo-egileak Debako organoa egin zuen 2009. urtean, Santa Maria la Real elizan jartzeko. Instrumentu horrek 37 erregistro ditu eskuzko hiru teklatutan eta pedaleko batean banatuta. Organo hori eraiki zen, batez ere, musika barrokoa egiteko. Hala ere, erregistro bakoitzak duen soinu-kalitatea kontuan hartuta, beste garai eta estilo batzuetako musika entzuteko aukera ere izango da.

Kontzertuak

GETARIA MUSIKA ETA GOI-MAILAKO JANTZIGINTZA C. BALENCIAGAREN JAIOTERRIAN

Uztailak 2an, 20:30ean. Salbatore elizan.

Amaia Larrayoz sopranoak eta Lucía Gómez mezo-sopranoak, Santiago Banda organo jotzailearekin batera, programa bat interpretatuko dute eta, ekitaldi horretan, Amaiak eta Luciak Palentziako José Martín diseinatzaile handiaren janzkiak jantziko dituzte.

Programak lau zati izango ditu: XIX. eta XX. mendeetako musika frantsesa: Mozart, Händel eta Monteverdi. Zati bakoitza organoan bakarrik joko den pieza batekin hasiko da, eta, azken zatian, Iván Morenok hari pultsatua jotzeko artea azalduko du.

Jose Martinek bere obra ikusi du hainbat ibiltokitan, Miss Espainia, Nazioarteko Miss Modelo, edo Munduko Miss lehiaketetan, besteak beste, eta kontzertu honetarako bere bildumako 9 janzki utzi ditu, aldez aurretik abeslari bakoitzarentzat aukeratuak eta esleituak izan direnak interpretatu beharreko obraren arabera; izan ere, lagungarriak izango dira pertsonaien karakterizazioari edo musikaren estiloari  begira.

Ongintzazko kontzertua izango da, AFAGI, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartearen aldekoa.

DEBA SOINU NAHASKETA

Uztailak 2an, 20:30ean. Andra Mari eliza.

José Luis Echechipía organo-jotzaile nafarrak hiru zatitan banatutako errezitala eskainiko du. Lehen zatian, XVIII eta XXI. mendeetako pieza espainiarrak entzungo dira, interpretearen beraren pieza bat barne. Bigarren zatian, ekitaldi honetarako prestatutako suite bat joko du, pieza solteak edo beste sinfonia batzuetako beste mugimendu batzuk hartuz eta pieza bakar batean elkartuz. Hirugarren zatian, Bach-en piezak joko ditu, kontzertuari amaiera bikaina emateko.

ZUMAIA ZINE MUSIKATUA

Uztailak 16an, 22:00etan. San Pedro eliza.

Bartzelonako Sagrada Familiako organo-jotzaileak, Juan de la Rubiak, soinu-banda bat  inprobisatuko du zine mutuaren klasiko baterako, hau da, F.W. Murnau-ren Fausto filmerako; Zumaiako San Pedro elizan proiektatuko da.

DEBA ORKESTRA-TRANSKRIPZIOAK

Uztailak 16an, 20:30ean. Andra Mari eliza.

Daniel Oyarzábal Espainiako Orkestra Nazionaleko eta Getafeko katedraleko organo-jotzaileak orkestra-transkripzioetan oinarritutako kontzertu bat emango du. Gasteizen jaiotako Oyarzábal musikariak organoaren soinu-aukeren beste ikuspegi bat erakutsiko du. Oso pieza ezagunak entzungo dira, besteak beste, Bach eta Rimski-Korsakov musikarienak.

ZUMAIA UDAKO MELODIAK

Uztailak 30an. San Pedro eliza.

Miriam Cepedak, Bilboko Begoña Basilikako organo-jotzaileak, eta Luis Alberto Requejok, Bilbao Orkestra Sinfonikoko klarinete-jotzaileak, itxiko dute zikloa eta beraien programaren barruan jazz, dantzak, fantasiak, eta bestelakoak eskainiko dituzte.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi

Congreso

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

María José Telleria Kulturako foru zuzendariak irekiko du bihar, hilak 13 osteguna, Hirigune historikoen azterketa: Europa iparraldetik hegoaldera...

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoalderaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.