> Musika eta eszena > Musika > Katapulta Tour: datozen emanaldiak

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Katapulta Tour: datozen emanaldiak

by RickZ89

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu duen Katapulta Tour 20/000 zirkuitoan, hauek dira datozen asteotan egingo diren emanaldiak, -kontzertuak eta arte ezenikoetako emanaldiak-:

Ekaina

Osteguna 2 Pet Fennec + Izaro (Reyna aretoa) Errenteria

Ostirala 3  Mikel Bermejo + Alazne Etxeberria (Café Irún) Irun

Larunbata 4 Nothing Box + Delafe - (Contadores Bidebieta) Donostia

Osteguna 16 Igelaren Banda + Half Quartet Plus Two (Reyna aretoa) Errenteria

Ostirala 17 Frank + Sky Beats (San Agustin) Azpeitia

Igandea 19 Pez Limbo + Cia La Que Tu Me Haces (San Agustin) Azpeitia

Ostirala 24 Nothing Box + Albert Cavalier (Gazteleku) Oñati

 

Uztaila

Larunbata 9 Mikel Bermejo + Alazne Etxeberria (Bule) Bergara

Ostirala 15 Izeberg + Cia Nogusano (Gazteleku) Oñati

Ostirala 15 Nothing Box + Los Bracco + Capitan Elefante (Motz) Urretxu

Larunbata 16 Cia La Que Tu Me Haces + Txikiren (Gazteleku) Oñati

Igandea 17 El Conccertino + Marga Altolaguirre (Bule) Bergara

Katapulta Tour 20/000 ekimenaren bitartez, artista gazteei aukera eman nahi zaie Gipuzkoan 2016. urtean zehar martxan egongo den formatu txikiko musika emanaldietako eta arte eszenikoetako zirkuitu batean parte hartzeko.  Helburua da lurraldean barrena egingo den zirkuitu batean parte hartu dezaketen artista gipuzkoarren mapa bat egitea, artista horien garapen profesionala bultzatzeko, lurraldeko kultur agertokia dinamizatzeko eta kultur programazio egonkorra duten espazioak ezagutzera emateko.

Musika taldeen hautaketa egin da Kultura Departamentuko Gazteria Zuzendaritzaren Gaztemaniak, Kutxa Kultur Musika eta Jazzaldiko programak elkartuz.

Hautatutako artistek hiru emanaldi egingo dituzte urtean zehar Gipuzkoako udalerri ezberdinetan, eta ordaindu egingo zaie. Horrez gain, sustapen-bideo bat egingo zaie. Era berean, hautatutako talde bakoitzak aukera izango du hasierako talde gisa jotzeko musika talde profesional batekin, Gaztemaniak zirkuituaren barruan.

Katapulta Tour 20/000 barruan bi zirkuitu antolatu dira:

Gaztemaniak programako musika zirkuitu profesionala, non musika talde profesionalek 12 kontzertu emango dituzten hautatutako talde gonbidatuekin.

Zirkuitu “erdiprofesionala” bi modalitatetan: musika eta arte eszenikoak, artistak nahastuz joango direlarik.

Zirkuituan sartzen diren udalerriak: Donostia, Hondarribia, Zarautz eta Arrasate, lehendik ere Gaztemaniak programaren barruan daudenak, eta horiei gehitu behar zaizkie Azkoitia, Irun, Azpeitia, Errenteria, Urretxu, Oñati eta Bergara.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekin Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain...

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV Poesia Saria Hemen izeneko lanarekinGehiago ikusi

Congreso

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

María José Telleria Kulturako foru zuzendariak irekiko du bihar, hilak 13 osteguna, Hirigune historikoen azterketa: Europa iparraldetik hegoaldera...

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoalderaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.