> Musika eta eszena > Musika > Gaztemaniak deialdia ireki du

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Gaztemaniak deialdia ireki du

Gaztemaniak deialdia ireki du Katapulta zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko

Kultura eta Gazteriako Departamentuko Gaztemaniak programak deialda egin du 2016an Gipuzkoan egingo diren musikako eta arte eszenikoetako formatu txikiko Katapulta izeneko emanaldi-zirukuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko.

Programak hiru helburu nagusi ditu: Gipuzkoako artisten garapen profesionala sustatzea, lurraldeko kultura dinamizatzea eta kultura-programazio egonkorra duten guneen ikusgaitasuna bultzatzea.

Deialdian parte hartu ahal izango dute musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi-profesionalek. Pop, Rock, Folk, Elektronika, Hip-Hop eta antzeko musika-estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia. Aurkezten diren proposamenek beraienak izan behar dute edo haientzat sortuak.

Hautaketa tekniko eta profesionalez osatututako epai-mahai batek egingo du. 6 proiektu musikal eta 8 arte eszeniko aukeratuko ditu. Lehentasuna izango dute Gipuzkoan erroldatutakoek eta 30 urte baino gutxiago dituzten artistek. Kalitatea eta artisten ibilbidea kontutan hartuko da eta baita hizkuntzen eta generoen arteko oreka.

Hautatutakoei eskainiko zaie:

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa
  • Musikari dagokionez, emanaldietako bat Gaztemaniak programako talde profesional baten hasierako gonbidatu gisa egingo da.

Proposamenak 2016ko martxoaren 8tik 23ra bitartean aurkeztu behar dira ondorengo webguenan: http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/gaztemaniak Bertan beharrezko informazio guztia eskeintzen zaie.

argazkia: MorgueFile

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi

Museoak eta ondarea

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko du

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu du Euskaltzaindiari eman zaiola Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria. Epaimahaikide izan dira Felipe Juaristi,...

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.