> Musika eta eszena > Musika > Olatz Ruiz de Gordejuelak, bigarren urtez irabazi du Nicanor Zabaleta harizko instrumentistentzako beka

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Olatz Ruiz de Gordejuelak, bigarren urtez irabazi du Nicanor Zabaleta harizko instrumentistentzako beka

Olatz Ruiz de Gordejuela biolinistak Nicanor Zabaleta harizko instrumentistentzako bekaren 22. edizioa irabazi du.

Juan José Ocón, Euskal Herriko Gazte Orkestraren zuzendariak, Andoni Mercero biolin joleak  eta Larraitz Oiartzabal biolin joleak osatu dute urte honetako epaimahaia eta Olatz Ruiz de Gordejuelaren lana aukeratu dute, bigarren urtez, parte hartu duten beste 3 kandidatuen aurretik.

Beka honek 9.955€ laguntza ekonomikoa du Madrilgo Reina Sofia Goi Mailako Musika eskolan biolin ikasketekin jarraitzeko.   Nicanor Zabaleta beka, 1993an eman zen lehen aldiz, izen bereko harpajole ezagunak bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta.

Soka instrumentu jole eskasiak kezkatzen zuen Nicanor Zabaleta eta kezka horretatik sortu zen urteroko beka. Nicanor Zabaleta beka soka instrumentu jole gazteei zuzenduta dago, hau da, 26 urtez beherako biolin, biolontxelo, biola, arpa edo kontrabaxu joleei. Beka hau jaso ahal izateko, eskatzaileek, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan bizi behar dute eta ikasketa espezializazio proiektu bat aurkeztu behar dute.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi

Museoak eta ondarea

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko du

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu du Euskaltzaindiari eman zaiola Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria. Epaimahaikide izan dira Felipe Juaristi,...

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.