> Musika eta eszena > Musika > Tolosa abesten

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Tolosa abesten


Abesbatza Lehiaketaren 42. edizioa
egingo da, eta formulak arrakasta izaten jarraitzen du. Jaialdien eta lehiaketen erronketako bat beren inguruan giro egonkor bat lortzea da, apartekoa dena ohiko bihurtzeko, sortzaileen eta interpretarien lana sustatzeko, izan ere, jaialdian zehar gertatutakoa haizeak ez eramatea lortu nahi da.

Horrela, Tolosak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren egoitza eta lehiaketaren sortzaile den Ekinbide Etxearen sorlekua izaki, zenbait talde koral eta musikal ditu: Hodeiertz, Kea, Kup Taldea, et Incarnatus. Talde horiek lan-ildo oso zorrotzak dituzte, gaur egungo estreinaldi bati aurre egiteko modukoak edo oratorio bat eskaintzeko modukoak. Atzean musikariak, konpositoreak, abesbatzako zuzendariak, Enrique eta David Azurza, Mikel Zeberio eta beste hainbat daude, egunez egun Lehiaketari zentzua emateko, konplizitateak sortzen.

Guretzat alderdi interesgarrienetakoa, ziurrenik, honako hau da: lehiaketako hainbat kategoriatan gure konpositoreen nahitaezko obrak daudela. Horrela, lehen emanaldia ahalbidetzen denez, musika korala sustatu egiten da eta euskal errepertorio korala hedatu, mundu osoko abesbatzetan txertatzearen bidez. 42 urtean jasotako uzta ikaragarria da.

Abesbatzek interpretatu beharreko programen barruan, konpositore gazteak (hala nola David Azurza, Josu Elberdin, Xabier Sarasola, Eva Ugalde, konpositore ospetsuak Javier Busto kasu) eta maisuak (hala nola Bello-Portu, Escudero, Julen Ezkurra…) daude. Erabaki aparta.

Elkarrekin kantatu, ahopekatu edo entzun: horrela kidetasuna sortu eta herria eraikitzen da. Atseginez gogorarazten ditugu Jon Hawkes idazle eta aholkulari australiarraren baieztapenak (Interacció 2006, Bartzelona); izan ere, kultura-bizitasuna hil ala bizikoa dela zioen, gizartea osasungarria eta iraunkorra izango bada, eta, gidoitik kanpo, elkarrekin kantatzearen garrantzia azpimarratzen zuen.

Tolosako 42. Abesbatza Lehiaketa
2010ko urriaren 28tik azaroaren 1 arte

www.cittolosa.com

 

 

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, XABIER LETE NAZIOARTEKO IV. POESIA SARIA antolatu du. PARTE...

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia SariaGehiago ikusi

Jarduerak

Ondarea eta paisaia beste modu batean ezagutzeko 115

María José Telleria, Kulturako zuzendariak Gipuzkoako herritarrei ondarea beste modu batean ezagutzeko aukera emateko antolatu diren ...

Ondarea eta paisaia beste modu batean ezagutzeko 115 ekitaldi antolatu dira 40 udalerritanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.