> Musika eta eszena > Musika > Benetako barrokoa

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Benetako barrokoa


Udazkenarekin batera, urtero legez, barrokoaren doinuak iritsiko dira asteburu honetan Ordizia eta Ataunera, magiaz betetako armoniekin, Gipuzkoako musika munduan ohikoa den hitzordura zintzo joaten den jendearen gozamenerako.

Benetako barrokoa iritsiko zaigu konpositore ospetsuen espiritu eta obrak bitarteko ditugula, hala nola, Bach, Haendel edo Vivaldi, edo gertuagoko, Mateu Fletxa “el Viejo”, Antonio de Cabezón edo Diego Fernandez de Huete.

Azaroaren 6an, La Colombina taldearekin emango zaie hasera emanaldiei. Pere Albert Vila, Mateu Fletxa “el Viejo”,  eta Bartolomeu Cárceresen lanak eskeiniko dituzte.

Hurrengo larunbatez, azaroaren 13an hain zuzen Hantaï bikotearen hitzordua izango da. Marin Marais eta Johann Sebastian Bachen konposizioekin osatutako programa prestatu dute.

Ataunen emanaldi bakarra izango da, azaroaren 19an, San Martin elizan arratsaldeko 19:00etan. Hitzordu horretan, Donato Cuzzatok, sortzaile ezberdinen  zortzi pieza eskeiniko ditu organoan.

Azaroaren 20an, Ainhoa Garmendia kantuan eta Itziar Barredo pianoan arituko dira.
Hainbat konposatzaile barrokoren lanak eskeiniko dizkigute.

Aurtengo Musika Barrokoaren Egunekin amaitzeko. Azaroaren 27an, Maria Hinojosa sopranoa, OBS-Prometeo eta Pedro Gandía Martín Concertino-Zuzendaria izango ditugu.


Barroko Aire, Musika Barrokoaren Egunak 25. Jaialdia
Azaroak 6, 13, 19, 20 eta 27
Ataungo San Martin Elizan eta Ordiziako Eliza Nagusian

Argazkia: Indalecio Ojanguren

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, XABIER LETE NAZIOARTEKO IV. POESIA SARIA antolatu du. PARTE...

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia SariaGehiago ikusi

Arkitektura

‘MUGAK’ Euskadiko I. Nazioarteko Arkitektura Bienala

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola buru izan da Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Aldundiaren eta Donostiako Udalaren...

‘MUGAK’ Euskadiko I. Nazioarteko Arkitektura BienalaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.