> Musika eta eszena > Jarduerak > Foru Gobernuak onartu ditu Gipuzkoako talentua nazioartean sustatzeko laguntzak

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Foru Gobernuak onartu ditu Gipuzkoako talentua nazioartean sustatzeko laguntzak

Foru Gobernuak astearte honetan adostu du, Kultura Departamentuak eskatuta, bi diru laguntza esleitzea, 36.000 eurokoak, Gipuzkoako talentua nazioartean sustatzeko. Datorren urtean, Departamentuak laguntza batzuk ezarriko ditu nazioarteko sustapenera zuzenduak, baina, aurten, bi laguntza zuzenekin ebatzi du, batetik Josu Okiñena piano-jotzaileari eta, bestetik, Landarbaso Abesbatzari.

Okiñenaren kasuan, laguntza 18.000 euroko da, bere bira nazional eta internazionala finantzatzeko eta Xuxular bere diskoa aurkezteko.

Okiñenak lan pedagogikoa eta interpretazioa egiten ditu, bereziki jarduera zientifiko gisa diziplina arteko ikuspegi batetik. Bere ibilbidearen hasieratik, xede izan da euskal musikaren ondarea berreskuratzea eta zabaltzea, eta, horretako, euskal musikari askoren lanari balioa ematen dio. Egun, Sony Classical-en Xuxular proiektu diskografikoan murgilduta dago. Bertan, euskal konposizio argitaratu gabeak biltzen dira, besteak beste aita Donostiaren bat, Arantzazuko Santutegiko apaizek bildutako batzuk eta euskal musikaren zenbait eskuizkribu, Europako eta Amerikako funtsa partikularretan berreskuratu direnak.

Diskoko kantuen % 80 euskaraz dira, eta, 25 kantuen artean, % 70 ez dira inoiz argitaratu. Nabarmentzekoa da, hor, aita Donostiaren Andante Dolorosa. Pianorako konposizio hau musika kalitate handikoa da, eta, garairako, oso konposizio hizkuntza modernoa du. Egileak bere ibilbidearen gailurrean konposatu zuen

Obra honen aurkezpenak egile hau hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen du, eta kalitate handiko obra bat kokatzen du euskal errepertorio pianistikoan. Hori dela eta, eta disko honen musika kontuan hartuta, album honek ekarpen baliotsua egiten dio euskal musikaren ondare pianistikoari eta, ondorioz, gure kulturari, esan du Itxasok.

Kultura diputatuaren ustez, euskal kulturaren ondarearen inguruko ikerketa, berreskuratze eta difusio proiektu hau Gipuzkoatik harago doa, hain da berezia. Hori dela eta, Aldundiak zenbait kontzertu egiten lagunduko du, Donostian, Madrilen, Sevillan eta New Yorken. Orobat izango dira aurkezpen akademikoak Europan, Hego Amerikan eta Estatu Batuetan barrena egingo diren biretan.

Landarbaso Abesbatza

Kultura Departamentuak, orobat, 18.000 euroko diru laguntza bat emango dio Landarbaso Abesbatzari, hartara Japoniako Karuizawa hiriko Nazioarteko Abesbatzen Jaialdian parte har dezan, abesbatza gonbidatu gisa, eta herrialde hartan egiten ari diren biran ere laguntzeko.

Karuizawako Nazioarteko Abesbatzen Jaialdia Japoniako musika ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, eta mundu mailan itzal handia duen zuzendari bat du, Ko Matsushita, jaialdiaren kalitatea bermatzen duena, dela parte-hartzaileei dagokienez, dela haien kalitateari dagokionez. Itxasoren ustez, Gipuzkoako abesbatzen musikarentzat albiste bikaina dira horrelakoak, eta musikaren alorretik harago doaz. Kulturak eta, bereziki, musikak lehen mailako ekarpena egiten diote Gipuzkoaren nazioarteko proiekzioari eta irudiari, esan du.

Landarbaso Abesbatza talde gaztea da, dinamikoa, ez profesionala eta bere kulturarekin konpromisoa duena. Japoniak eskaintzen ari diren programa bi musika ildo elkarrengandik ongi bereziri lotzen zaizkio: polifonia eta folklorea. Azken hori osoki osatua dago euskal eta espainiar konpositoreen euskal musikarekin. Landarbasok artista garaikideen obrak interpretatuko ditu: Xabier Sarasola, Javier Busto, Junkal Gerrero edo Iker González.

Iker Gonzalez zumaiar konpositore gazteak obra bat egin du espresuki Japonian estrainatzeko. Mendeen ahotsak. Konponketa hori Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak urtero aurkezten duen Sorkuntza obrak proiektuan kokatzen da. Bertan, gerra zibila ekartzen da gogora, baita Gipuzkoan izan zituen ondorioak ere, gerraren 80. urteurrenean. Lauaxetaren eta Balendiñe Albizu poeten testuetan oinarritzen da.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, XABIER LETE NAZIOARTEKO IV. POESIA SARIA antolatu du. PARTE...

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia SariaGehiago ikusi

Jarduerak

Balearen Amarauna-Donostiako Museoen Sarea Gabonetan

Gabonetako oporretan, datozen abenduaren 28 eta 29an, Donostiako Museoen Sareak etxeko gazteenei (6-8 urte) balearen harrapaketak gure lurraldean...

Balearen Amarauna-Donostiako Museoen Sarea GabonetanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.