> Musika eta eszena > Jarduerak > Nazioarteko II Flysch Organo Zikloa

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Nazioarteko II Flysch Organo Zikloa

Maria Jose Telleria Kulturako Zuzendariak, Santiago Banda organojoleak, Josetxo Goia-Aribe saxofoijoleak eta Ana B. García, organujoleak Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen eta uztaileko larunbatetan kostako zenbait herritan ospatuko den Nazioarteko II Flysch Organo Zikloa aurkeztu dute.

Aurkezpenean parte hartu dute Mutriku eta Debako alkateek ere, Jose Angel Lizardi eta Pedro Bengoetxea, Floren Iribar, Getariako kultura zinegotziak eta Mirian Romatet, Zumaiako kultura teknikariak.

Bigarren edizio honetan organoa, tresna ezezaguna den neurrian, ezagutzera eman nahi da, eta gure ondarearen balioa azalduz Gipuzkoako kultur eskaintza turistikoa erakargarriago bihurtu. Azken honek bereizten du gainerako zikloetatik, ezohiko eta bereziki erakargarri bilakaraziz, adierazi du Telleriak.

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago eman nahi zaie eta, kasu honetan, Getaria, Zumaia,  Deba eta Mutriku kostako herrietan. Beste diziplina batzuekin ere osatu nahi da organoa. Izan ere bere egokikortasunak musikari joera berriak ematea lortuko du.

Era berean, organoa beste diziplina batzuekin osatu nahi da. Instrumentu moldakorra denez, ikuspegi berriak emango dizkio musikari.

Organoa, duen izaeragatik, ezin da seriean egin. Beraz, instrumentu bakoitza, artisau erara egindakoa, toki jakin batean jartzekoa da. Egileak ahalik eta soinu onena lortzea nahi du, gune arkitektoniko bakoitzak dituen baldintza akustikoen arabera, bai eliza batean, bai auditorium batean edo beste edozein tokitan.

Egitaraua

MUTRIKU, 17/07/01, 20:00. Eunate XXI bikotea: Ana B. García Donstiako Santa Maria basilikako organojole titularkidea eta Josetxo Goia-Aribe, nazioarteko ospea duen saxofoijole nafarra. Ehundaka urtez iraun duten Pirinio mendebaldekoeneko melodia eta espresio herrikoiz osatutako errezitala eskainiko dute.

GETARIA, 17/07/08, 20:30. Pablo Gutiérrez teklistak The Gospel Wave Choir-i lagunduko dio eta gospel tradizioko errepertorioa eskainiko dute, estilo afroamerikar guztizkoan.

DEBA, 17/07/15, 20:00. Monica Melcova organojole eslobakiar handiak barrokoko piezak jo eta interpretatuko ditu Félix Anaut, nazioarteko ospedun margolariaren obrari musika jartzeko. Honen obra, barroko berantiarrean inspiratua, aldarean jarriko den pantaila handi batean proiektatuko da musika ari den bitartean.

ZUMAIA, 17/07/23, 20:00. Soinu bikote handia. Santiago Banda organojole zumaiarrak eta Enrique Abelló orkestra nagusiek deitu ohi duten tronpetajole palentziarrak osatuko dute bikoteetan bikotea, organoa eta tronpeta.

DEBA, 17/07/31, 20:00. Organo eklektikoa. Madrideko Almudena katedraleko organojoleak errezitala eskainiko du Debako G. Grenzing organoaren soinu baliabideak esploratuz XVIII. Mendetik XX.ra bitarteko programarekin.

Getariako organoa

A. Cavaillé-Coll organo egileak 1860. urtean egin zuen instrumentua Getariako San Salvador elizan dago kokatua; organoak 8 erregistro ditu eta estilo erromantiko frantsesean egina dago (garai hartan ohikoa zen bezala). Erregistro horiek eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean (garatu gabekoa) banatuta daude, eta akoplamenduz sortzen da soinua. Nahiz eta instrumentu txikia izan, erregistro bakoitzak aparteko kalitatea du.

Zumaiako organoa

Stoltz anaiek beste bitxi txiki bat utzi zuten Zumaiako San Pedro elizan. Organo hori ere estilo erromantiko frantsesean eraiki zen 1890. urtean, eta 15 erregistro ditu eskuzko bi teklatutan eta pedaleko teklatu batean banatuta. Instrumentu hori XVI. mendeko aurreko organoaren kaxaren barruan dago.

Debako organoa

Gaur egun ere organoak eraikitzen dira. Gure garaiko ospetsuenetakoa den G. Grenzing enpresa organo-egileak Debako organoa egin zuen 2009. urtean, Santa Maria la Real elizan jartzeko. Instrumentu horrek 37 erregistro ditu eskuzko hiru teklatutan eta pedaleko batean banatuta. Organo hori eraiki zen, batez ere, musika barrokoa egiteko. Hala ere, erregistro bakoitzak duen soinu-kalitatea kontuan hartuta, beste garai eta estilo batzuetako musika entzuteko aukera ere izango da.

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Sariak

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, XABIER LETE NAZIOARTEKO IV. POESIA SARIA antolatu du. PARTE...

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia SariaGehiago ikusi

Jarduerak

GAZTAIN ERRE FESTA! familia tailerra

4 - 11 urte bitarte dituzten haurrei zuzendua, azaroak 25ean, 16:30tatik 18:30etara Mendeetan zehar, euskaldunen dietaren oinarria izan dira...

GAZTAIN ERRE FESTA! familia tailerraGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.