> Musika eta eszena > Jarduerak > Sinphonia Phantasma KOLDO MITXELENA Kulturunean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Sinphonia Phantasma KOLDO MITXELENA Kulturunean

Sinphonia Phantasma izenburu daraman emanaldiak, Sipo Phantasma pelikularen proiekzioa eta Joserra Senperena eta Ignacio Bilbaok zuzenean jotzen duten soinu bandaz osatua dago. Bi musikari hauek dira XXI. mendeko film mutu gisa definitua izan den proposamen original honen soinu bandaren egileak.

Sipo Phantasma, Koldo Almandozek zuzenduriko luzemetraia dokumentalak, kruzero batean itsasoratu eta barku, zinema, hondoratze, mamu, maitasun eta vanpiro istorioetan murgiltzeko gonbitea egiten digu. Bai gaia eta bai formarengatik, Sipo Phantasma, zinema areto batean proiektatua izateko sortua izan zen. Sinphonia Phantasma emanaldiak, duela ia 100 urte Nosferatu filmeko lehen ikusleek Berlingo zoologikoko lorategian bizi izan zuten moduan, vanpiro pelikula garaikide hau zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera eskainiko digu.

Sinphonia Phantasma kontzertu-proiekzioa Bilboko Zinebi jaialdian egin zen lehendabiziko aldiz. Ikusle eta kritika arrakastarekin batera, esperientzia berezi hau errepikatzeko eskaerak jaso genituen. Koldo Mitxelenak gonbidatuta, datozen urtarrilak 31 eta otsailak 1ean Sinphonia Phantasma emanaldia plazer handiz eskainiko dugu arratsaldeko 19.30tan hasita.

Sipo Phantasma Txintxua Films-en ekoizpen bat da eta prestigio handia duen azkeneko Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen. Orduz geroztik zinemaldi garrantzitsuetan parte hartu du, besteak beste, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean, Argentinako BAFICI eta La Platan, Florentziako Dei Popoli esanguratsuan, Kolonbiako FICALI-n, aipatutako ZINEBI-n,...

Epe laburrean Holandako Eindhoven hiriko DOC Feed, Estoniako Tartu World Film Festival eta Bartzelonako Cinema D’Autor-en izango da.

Filmak areto alternatiboetan ere ibilbide garrantzitsua izan du eta Madrid, Logroño, Valentzia eta Iruñako areto ezberdinetan ikusi ahal izan da. Datorren urtarrilak 25an Gasteizko Artium-en proiektatuko da eta urtarrilak 26tik 29ra Madrilen izango da CINETECA- Mataderon, Las Chicas de Pasaik-en Gure Hormek film laburraren konpainian.

Martxoan Asturiasera iritsiko da (martxoak 9 Avilesko Centro Niemeyer-en eta 10ean Oviedoko unibertsitatean)

SINPHONIA PHANTASMA 70min J.B. Euskera azpit. gazteleraz

Koldo Almandozen SIPO PHANTASMA filmaren proiekzioa Joserra Senperena eta Ignacio Bilbaoren zuzeneko musikarekin.

KOLDO MITXELENA Kulturunea, urtarrilak 31 eta otsailak 1,19:30etan, sarrera doan.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi

Museoak eta ondarea

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko du

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu du Euskaltzaindiari eman zaiola Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria. Epaimahaikide izan dira Felipe Juaristi,...

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.