> Musika eta eszena > Jarduerak > Elbira Zipitria in memorian

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Elbira Zipitria in memorian

Elbira Zipitria andereñoaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, bere omenez hainbat ekitaldi egiten ari dira aste honetan. Gaur, KOLDO MITXELENA Kulturunean, bi hitzaldi izango ditugu. 19:30etan, Ramon Labaienek Elbira Zipitria gogoratuko du Elbira Zipitria gogoan hitzaldian. Ondoren, Matilde Sainzek Bidaia pedagogikoa: Ikastolen hasieratik gaur arteraino eskainiko digu. Bihar eta etzi jarraituko dute andereñoen andereñoa den Elbira Zipitriari eskainitako ekitaldiek.
Elbira Justa Zipitria Irastortza, Zumaian jaio zen, Torreako porlan fabrikako etxean, 1906ko maiatzaren 28an. Jazinto Zipitria Arregi zuen aita (1869-1927), Billabonako semea eta ama, Maria Irastortza Tapia (1862-1930), Lazkaoko alaba. Hiru senideetatik gazteena zen: Maria moja urte askotan Marsellan bizi izan zena, Jorje margolaria (erretratista) munduan zehar ibilitakoa eta Elbira. Maiatzaren 30ean bataiatu zuen Juan Jose Etxeberriak San Pedro parrokian. Eta Elbira Aranzegi bataioko amabitxiaren izen bera ezarri zioten.
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jardunaldiak

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Lurdes Auzmendi irakasleak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa aurkeztu dute. Mintegia...

Gipuzkoak Espainiako eleaniztasunari buruzko V. mintegi diziplina anitzekoa hartuko duGehiago ikusi

Congreso

XIV. Kongresua Krisi ekonomikoa, kultur ondarea eta museoak

2008ko Lehman Brothers banketxearen porrotak egungo krisi finantzarioaren eta ekonomikoaren abiapuntua erakusten du. Depresio Handiaz geroztik izan den...

XIV. Kongresua Krisi ekonomikoa, kultur ondarea eta museoakGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.