> Musika eta eszena > Jaialdiak > Katapulta Tour Gipuzkoa 2018

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Katapulta Tour Gipuzkoa 2018

Denis Itxaso Kultura diputatuak, Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak, Mikel Mendarte Kutxa Kultur arduradunak, Imanol Goñez Buenawista Prolleckziom’s-eko Katapulta plataformako zuzendarikideak eta Maialen Saez Gipuzkoako Surf Federazioko presidente eta Euskadiko Surf Federazioaren presidenteorde eta FederArte Euskal Surf Kulturaren sortzaileak Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 musika eta arte eszenikoen talentu gazteentzako ekitaldien zirkuituaren aurtengo edizioa aurkeztu dute.

Katapulta Tour Gipuzkoa programa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Buenawista Prolleckziom`s kultur esparruan aspalditik lanean ari diren profil askotako musikarien elkarteak sustatu duten ekimen bat da.  Era berean, Kutxa Kultur Musika programak ere parte hartzen du proiektu honetan, eta egonaldietako deialdian hautatutako taldeak jarriko ditu. Horrez gain, Jazzaldia ere lankide izango da, hemengo taldeen lehiaketako kontzertuak sartuko baitira programan.

Aurtengo berritasunetako bat da FederArte Euskal Surf Kultura Jaialdiarekiko lankidetza. Lankidetza horren ondorioz, jaialdia egiten den kostako herri batzuk zirkuituan sartuko dira, hala nola Zarautz, Orio, Zumaia eta Deba.  FederArte Euskal Surf Kulturaren helburua da talentuak hautematea surflarien kolektiboan, eta arlo artistiko desberdinetako sorkuntzak ikusaraztea, bai txapelketetan, bai kultur ekitaldi espezifikoetan.

Katapulta Tour Gipuzkoak helburu hauek ditu: Musikaren eta arte eszenikoen arloan hemengo talentua sustatzen laguntzea; kultur programazio egonkorra duten espazioek duten garrantzia nabarmentzea; eta eszena kulturala dinamizatzea.

Ekimen honetan, erakunde desberdinen programek bat egiten dute, eta hainbat jaialdirekiko lankidetza ezarri eta finkatu da, hala nola Beasaingo Jazpana Fest jaialdiarekin, edo Irungo Mek Fest jaialdiarekin. Hori horrela, jaialdi horiek baliatu egiten dira, kartela hedatu dezaketelako, eta artistak, berriz, publiko zabalagora irits daitezkeelako.

Kultura diputatuak gogorarazi du programa hau itunen emaitza dela baliabideak optimizatu, jarduerak ugaldu, eta adituen eta profesionalen lana erraztuko duten itunak eta sareak eraikitzea funtsezkoa baita proiektuek arrakasta izateko, Katapulta Tourren aurreko edizioek erakutsi duten bezala.

Itxasok adierazi duenez, lurraldean zehar egingo den zirkuitu batean parte hartu dezaketen artista gipuzkoarren mapa sustatzen jarraitu nahi dugu, hemengo talentua sustatzeko, artista horien garapen profesionala bultzatzeko, lurraldeko kultur eremua dinamizatzeko eta kultur programazio egonkorra duten espazioak ezagutzera emateko.

2018an aukeratutako artisten zerrenda:

Musika

NERABE (Donostia)

DEUS EZ (Azkoitia, Eibar)

VOLTAIA (Zumaia)

JUAN VALLS (Oñati)

Arte eszenikoak

NODE (Donostia) – Kronopia

ANODINO TEATROA (Deba, Lasarte) – Erbeste

KUTXA KULTUR MUSIKA programak 2017n aukeratutako artistak:  Iñigo Serrulla, Grande Days; Sara Mansilla; Oso Fan; Reuben RG eta Madeleine.

2018an zehar ekitaldi hauek programatuko dira:

Bertako 6 artista, amaitu berri den prozesuan bertan hautatu direnak (4 musika proiektu eta 2 arte eszenikoetakoak).

Bertako 6 musika talde, Kutxa Kultur Musika programak 2017an hautatutakoak.

Bertako 15 artista, 53. Heineken Jazzaldiaren hautapen prozesuan parte hartzen ari direnak.

Ekitaldiak:

KTGk eta Kutxa Kultur Musika programak hautatutako artisten 56 emanaldi, Gipuzkoako espazio eta jaialdi desberdinetan.

15 emanaldi 53. Heineken Jazzaldiak abian duen hautapen prozesuan.Prozesu honetan aukeratutako artisten 10 emanaldi, Heineken Jazzaldiaren 53. edizioan.

KTG eta Kutxa Kultur Musikek hautatutako artisten 4 emanaldi, Heineken Jazzaldiaren 53. edizioan.

KTG eta Kutxa Kultur Musikek hautatutako artisten 3 emanaldi, Gipuzkoako Surf Federazioaren FederArte jaialdian.

Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ko hautapen prozesuan izena eman duten artistak

2016an 70 musika + 39 eszeniko

2017an 76 musika + 33 eszeniko

2018an 68 musika + 17 eszeniko

Guztira 303 izen-emate, 248 artista desberdinenak.

Musikari dagokionez, aurtengo edizioan azpimarratzekoak dira Donostialdeatik kanpoko proiektu kopurua -Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Irun, Legazpi, Zumarraga eta Zumaia bezalako udalerrietako 42 proiektu-; euskarazko musika proiektuen kopurua (34); 30 urtetik beherakoen proiektu kopurua (40); eta emakumeak partaide dituzten proiektuen kopurua (28).

Estilo guztietako proposamenak daude: Rock (Pop-Rock, Rock&roll, Hard Rock, Stoner, Hardcore, Metal), Pop, Blues, Soul, Jazz, Folk, Hip Hop, Ska eta World Music.

Herriak:

Aurreko edizioan herri hauek parte hartu zuten: Donostia, Irun, Hondarribia, Errenteria, Pasaia, Deba, Eibar, Azpeitia, Azkoitia, Beasain eta Lezo. Aurtengoan, horiez gain, Gipuzkoako Surf Federazioaren FederArte jaialdian dauden kostako herriek ere parte hartuko dute, hala nola Zumaia, Zarautz eta Oriok.

Espazioak / Jaialdiak:

Hauek dira orain arte konfirmatuta dauden espazioak eta jaialdiak: Sanagustin Kulturgunea (Azpeitia); De Cyne Reyna (Errenteria); Debako Kultur Elkartea (Deba); Jazpana Fest (Beasain); MEK Fest (Irun); Gezala Audiotioa (Lezo); eta lehen aipatu diren Heineken Jazzaldia eta FederArte Euskal Surf Kultura Jaialdia.

Laguntza artistentzat:

Katapulta Tour Gipuzkoak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artistei, zirkuituan dauden bitartean beren lana ezagutarazteko ematen zaien aukeraz gain, laguntza hauek ematen zaizkie:

Gipuzkoan hiru emanaldi egiteko aukera.

400 euroko konpentsazio ekonomikoa emanaldi bakoitzeko.

Katapulta Tour Gipuzkoak aukeratutako artisten kasuan, artistaren edo proiektuaren sustapen bideoa grabatzea.

Laguntza espazio eta jaialdientzat:

Katapulta Tour Gipuzkoak eta Kutxa Kultur programak hautatutako artistei, zirkuituan dauden bitartean beren lana ezagutarazteko ematen zaien aukeraz gain, laguntza hauek ematen zaizkie:

Gipuzkoan hiru emanaldi egiteko aukera.

400 euroko konpentsazio ekonomikoa emanaldi bakoitzeko.

Katapulta Tour Gipuzkoak aukeratutako artisten kasuan, artistaren edo proiektuaren sustapen bideoa grabatzea.

Laguntza espazio eta jaialdientzat:

Katapulta Tour Gipuzkoa programako ekitaldien kasuan, emanaldien dibulgazio intentsiboa egiten da, eta artistei ordaintzearen eta ekitaldiak ekoiztearen kargu egiten da.

2017ko zirkuituaren laburpen bideoa

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Liburutegiak

Liburutegien Eguna, urriaren 24an

Urriaren 24ean Liburutegiaren Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta KOLDO...

Liburutegien Eguna, urriaren 24anGehiago ikusi

Museoak eta ondarea

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko du

Denis Itxaso Kultura diputatuak azaldu du Euskaltzaindiari eman zaiola Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria. Epaimahaikide izan dira Felipe Juaristi,...

Euskaltzaindiak Foru Aldundiaren III. Ondarea Saria jasoko duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.