> Museoak eta ondarea > Congreso > Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Hirigune historikoen azterketak: Europa iparraldetik hegoaldera

María José Telleria Kulturako foru zuzendariak irekiko du bihar, hilak 13 osteguna, Hirigune historikoen azterketa: Europa iparraldetik hegoaldera EHUko udako Ikastaroa, Kultura Departamentuak antolatu duena Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lankidetzarekin. Ikastaroa Santa Teresa komentuan izango da, eta Ainara Iroz eta Josu Maroto izango dira zuzendariak, biak Aldundiaren Ondare Historiko-artistikoaren Arloko arkitektoak.

Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak 2018. urtean Kultura Ondarearen Europako Urtea izendatu zuten 2017ko maiatzean. Hiri europarren hirigune historikoek balio berdingabea dute, haien garrantzi sozial, artistiko, historiko nahiz antropologikoagatik. Hirigintza europarrean hirigune historikoen garrantzi estrukturalak berekin dakar haien kudeaketa oso konplexua izatea, eta horrek kultura eta ondare politikaren lehentasunezko arreta gune bilakatzen ditu.

Ikastaroaren egituran, hasierako hitzaldi bat antolatu da, eta, ondoren, eztabaida bat, hartara ikasleek parte har dezaten eta ezagutza partekatu dadin. Europako zenbait lekutako hirigune historikoak aztertuko dira, aintzat hartuta kultura aniztasuna, eta horrek balioko du kultura ondareak kudeatzeko modu desberdinak erakusteko. Azkenik, Gipuzkoako hirigune historikoen egoera aztertuko da, udalerrietan duten garrantzia eta arazoak nola ebatzi etorkizunari begira.

Ikastaroaren helburuak dira hirigune historikoen balioa aitortzea, hiri europarretan duten garrantzi sinbolikoari, kulturalari, urbanistikoari edo sozialari begira; eta XXI. mendeko hirigune historikoen errealitatea erakustea.  Aztertuko dira zer alderdik eragiten dieten monumentu talde hauei: egitura soziala, erabilerak, turismoaren inpaktua, araudia, degradazioa… Orobat aztertuko dira interes bereziko hirigune historikoetan egin diren esku hartzeak. Europako iparraldeko eta hegoaldeko zenbait hiriren adibideak ikusiko dira, betiere kontuan izanda desberdintasun historiko eta kulturalak; eta eztabaida foro bat sortuko da gure inguruneko hirigune historikoen egoerari buruz.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.