> Museoak eta ondarea > Congreso > Ondare eta hezkuntzari buruzko bigarren jardunaldi praktikoak eta hausnarketak

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Ondare eta hezkuntzari buruzko bigarren jardunaldi praktikoak eta hausnarketak

Denis Itxaso Kulturako diputatuak inauguratuko ditu gaur, urriak 26, goizeko 12:00etan, Ondare eta hezkuntzari buruzko bigarren jardunaldi praktikoak eta hausnarketak. Jardunaldi horiek Donostiako Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan egingo dira, eta 2018an, Madrilen, egingo den Ondare eta hezkuntzari buruzko nazioarteko IV. kongresuaren laborategi-entsegutzat hartuko dira.

Inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute, aldi berean, Errapel Ibarloza, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskara, Eleaniztasuna eta Ikaslegorako zuzendariak; Alex Ibáñez-Etxeberria, Kongresuko zuzendaria eta UPV/EHUko irakasleak; eta Olaia Fontal Merillas, Kongresuko zuzendaria eta Observatorio de Educación Patrimonial de España OEPE-ko zuzendariak.

Jardunaldi horietan ikuspegi teorikoak eta praktikoak konbinatuko dira, behatokitik zein elkartutako zentroetatik egiten den jarduera akademikoaren eta beste hezkuntza eragile batzuek publiko ezberdinentzako landutako jardueren erantzuna abiapuntutzat hartuta. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen esparrua testuinguru aparta da prestakuntzan nahiz lanean ari diren maisu eta ikasleek kultura ondarearen inguruko hezkuntzan parte har dezaten. Ikerkuntza, museo esparrua eta Unibertsitatea elkartu egiten dira ikuspegi partekatu batetik abiatuta: pertsonak funtsezkoak dira ondare hezkuntza ulertzeko, betiere sorkuntza, arte, historia eta ikerkuntzari lotutako ikuspegitik begiratuta.

Topaketa horretan arreta berezia emango zaio euskal produkzioa ondare hezkuntzan sartzeari, gero zirkuitu nazionaletan erakutsi ahal izateko.

Jardunaldi horien ondorioak Ondare eta hezkuntzari buruzko nazioarteko IV. kongresuaren ernamuina izango dira; izan ere, begirada berriak erakarri nahi dira, eta ondare hezkuntzaren esparruan eklosio fasean dauden absentziak, presentziak, erronkak eta elementuak aurkitu.

Observatorio de Educación Patrimonial de España (OEPE) ikerketa lan handia egiten ari da 2010az geroztik, Valladolideko Unibertsitatean sortu zenetik, I+G+Bren Ikerketako Plan Nazionalaren barruan. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) OEPEko ikerketa taldeko kide da hasiera-hasieratik, eta 2016az geroztik, ministerioaren ikerketa planen barruan OEPEk sustatzen dituen proiektu koordinatuak zuzentzen ditu beste erakunde batzuekin batera

Aipatutako behatokiak jarraitzen duen filosofiaren barruan –hezkuntza, hedapena eta atzeraelikadura dira bere egituraren oinarriak, betiere gizartearekin, gizartetik eta gizarterako-, eragile sozialek haren lanari eman diotenaren zati bat itzuli nahi zaiei hausnarketarako jardunaldi moduan, kontuan hartuta jardunaldi horien helburua dela OEPEko taldeak azken urteetan egindako lanaren ondorioak partekatzea ondare hezkuntzaren arloko aditu eta ikertzaileekin, ezagutza horiek osatu eta eraldatze aldera.

Beraz, 2010az geroztik, bi urtean behin, Ondare eta hezkuntzari buruzko nazioarteko kongresua egiten da Madrilen, Valladolideko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) institutuak antolatuta. Ondare eta hezkuntzari buruzko nazioarteko II. kongresua amaitu zenean proposatu zen jardunaldi ibiltariak eta arinagoak antolatzea txandakako urteetan, ondare hezkuntzan egindako ikerketa lana modu informalagoan eta aktiboagoan zabaltzeaz gain, jardunaldiak antolatzen dituzten tokiko komunitateetan eragin handiagoa izateko. Halaber, formatu irekiagoa eta informalagoa, ez hain akademikoa, izateak aukera ematen du formatu eta gaien saiakuntza-banku gisa erabiltzeko, gero kongresuan sakontasun gehiagorekin aztertu ahal izateko.

Horrela, 2015. urtean, Ondare eta hezkuntzari buruzko lehen jardunaldi praktikoak eta hausnarketak egin ziren Valladoliden, arrakasta handiarekin, eta jardunaldi horiek baliagarri izan ziren Ondare eta hezkuntzari buruzko nazioarteko III. kongresua prestatzeko. Kasu honetan, II. jardunaldiak Donostian egingo dira, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan, eta 2018an, Madrilen, egingo den IV. kongresuaren laborategi-entsegutzat hartuko dira. Hurrengo jardunaldiak, hirugarrenak, Huelvan egingo dira.

(Argazkia: Alicia Edith Abregú)

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Jaialdiak

Crossover. Telesailen kultura

Foru Aldundiak ETA Kultur Factory-k abian jarriko dute Crossover Telesail Jaialdia, telesailen gorakada ikuspegi kritiko eta ludiko batetik...

Crossover. Telesailen kulturaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.