> Museoak eta ondarea > Congreso > Museoak, ondarea, gizartea

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Museoak, ondarea, gizartea

Jendeari irekitako biltzar bat egingo da, asteon. Gaiak, izenburuak, hotza (urrutikoa) ematen du, begiratu batean. Hauxe da: Politika eta gizartearen parte-hartzea ondare- eta museo-proiektuetan. Eta, agian, museologiaren edo ondarearen alorreko profesionalak ekarriko dizkigu gogora.

Dena den, deialdiaren gizarte-alderdia nabarmendu behar dugu, bereziki azpimarratu. Nahitaez gizarteko partaide garen aldetik, museo- eta ondare-proiektuek ukitu egiten gaituzte. Zuzen-zuzenean.

Biltzar honek guztioi egiten digu dei. Hauxe du berariazko helburu: egungo gizarteen hondarrak lantzeko gune apropos bihurtzekotan, museo- eta ondare-proiektuek zer-nolako gizarte- eta politika-legitimazioa lortu behar duten aztertzea.
Horrela, bada, museoen ohiko irudi zaharkituak ikusten uzten ez badigu ere, Marta Rato Anicok gogorarazi digunez, Foucaulten lanak iradokitako azterketa batzuek politikaren eta erakundeen aparatu moduan ikusten dituzte museoak; izan ere, zaintzea, arautzea, heztea eta, nola ez, entretenitzea xede duten hainbat gizarte-zeregin gauzatzen dituzte.

Bestalde, Oaxacako Antropologiako eta Historiako Institutu Nazionaletik diotenez, ICOMek berak museoari ematen dion gizartea zerbitzatzeko eginkizun hori oso zaila da, gizarte-testuinguru gero eta korapilatsuago honetan.

Sinetsi ala ez, museoa, ondarea, guztiona da. Quebecetik etorritako Laurier Turgeonek hauxe dio: «Turistek ondare ukiezina eskatzen dute, gero eta gehiago. Ez dute eraikin historikoak autobusetik komentatuz bisitatzera mugatu nahi. Nahiago dute kaleetan paseatu, tokiko kulturan murgildu, haien tradizioak eta oroitzapenak ezagutu, hango ikuskizunez gozatu, bertako jakiak dastatu eta, laburtzearren, zentzumenen bidezko kultura-esperientzietan parte hartu. Oroitzapen-gogoak monumentu-gogoa ordezkatu du».

Hortaz, nahi ala ez, estuki atxikita gaude ondareari, museoei eta haien kudeaketari. Orain, eztabaidan parte hartzeko aukera dugu, beste esperientzia batzuk ezagutzekoa.

Politika eta gizartearen parte-hartzea ondare- eta museo-proiektuetan

Filosofia eta Hezkuntza Zientziak Fakultatea
EHU-UPV Donostia
2010eko Urriak 28 eta 29

 

 

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Lehiaketa

Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. Lehiaketa antolatu...

Pablo Sorozabal Nazioarteko Musika Konposizioko XIV. LehiaketaGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko

Markel Olano diputatu nagusiak eta Denis Itxaso Kulturako diputatuak adierazi dutenez, Zinemaldiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Tabakaleraren lankidetzarekin Aldundiak...

Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesionalaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.