> Museoak eta ondarea > Argitalpenak > Maisu baten ibilbidea

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Maisu baten ibilbidea

Dagoeneko liburu-dendetan dago Cristóbal Balenciagaren bizitzaren lehenengo berrogei urteei buruz Miren Arzalluzek eginiko lana jasotzen duen liburuki dotorea.

“Maisuaren eratzea (1895-1936)” azpi-izenburuko liburuak, bikain ilustraturikoak, modista getariarraren ibilbidearen lehenengo zatia aztertzen du. Hain zuzen, goi-mailako jantzigintzaren muinera, Parisera, eraman zuen bidea.


Balenciagaren obra eta bizitza ezagutzera ematen hasteko, hain zuzen, zer hobeto liburuaren sarrerako honako paragrafo hauek baino. Espero dugu nahikoa erakargarriak eta adierazgarriak izatea. Getarian laster egingo den Balenciaga Museoaren inaugurazioaren zain gauden bitartean, honako orri hauek aperitibo estetiko zaporetsuak dira.

Adituek aho batez onartzen dute Cristóbal Balenciaga XX. mendeko moda-sortzailerik handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa izan zela. Perfekzionista nekaezina, Balenciagak joskintzako teknikak erabat menderatzea lortu zuen, eta bere sorkuntzak hobetzen eman zuen bizitza, formetan sinpletasuna eta garbitasun handiagoa bilatzen. Teknikaren ezagutza eta  zorroztasuna zirela medio, lanbideko lankideen errespetua lortu zuen. Bera zela benetako couturier bakarra esan zuen Coco Chanelek, izan ere, bere garaikideek ez bezala, soineko bat hasieratik amaierara diseinatzeko, mozteko, muntatzeko eta josteko gai zen.  Christian Diorrek “Gu guztion maisu" deitu zion eta Hubert de Givenchyk "goi-mailako jantzigintzaren arkitektoa" dela esaten jarraitzen du.



Cristóbal Balenciaga
k, zalantzarik gabe, emakumezkoen janzkeran historiako ekarpenik handienetarikoa izan dena lortu zuen: emakumearentzat silueta berria. Christian Diorrek bere New Lookarekin, Winterhalterrek hain ondo aurkeztu zuen XIX. mendeko silueta erromantikoaren revival nostalgikoarekin, mundua liluratu zuen urte berean, Balenciagak finkatutakoarekin apurtzen zuten diseinu arin eta kurbatuak eta bolumen harrigarriak aurkeztu zituen. 1947ko tonneau diseinua, 1951ko look semientallatua, 1953ko baloi-gonak, 1955eko tunika, 1957ko zaku-soinekoa eta 1958ko baby-doll diseinua mendebaleko modaren historiako gertaera garrantzitsu bihurtu dira, eta diseinu horien aurrean amore eman dute bai modistek bai kritikoek. Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan, bere bilduma guztiek joera finkatu zuten, eta aparteko berrikuntzak sartu zituen joskintza zorrotzean eta adimentsuan oinarrituta. Egin zituen ekarpenak denboragabeak direnez, gaur egun oraindik XXI. mendeko moda-ibilbideetan ikus ditzakegu bere proposamenak.


Kristobal Balenciaga, Maisuaren eratzea  (1895-1936)
Miren Arzalluz

Nerea Argitaletxea
Urtea: 2010
Orrialde kopurua: 308
Neurriak:
21 x 27 cm
Ilustrazio kopurua ZB:170. Koloretan:100

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Aita Donostia konpositorearen azken maisulan ezezaguna berreskuratu du

Aita Donostiaren azken maisulanaren berreskurapena garrantzizko mugarri bilakatu da euskal ondarearentzat. Izan ere, Euskal kultura biziki aberastu zaigu-eta...

Aita Donostia konpositorearen azken maisulan ezezaguna berreskuratu du Josu OkiñenakGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko

Markel Olano diputatu nagusiak eta Denis Itxaso Kulturako diputatuak adierazi dutenez, Zinemaldiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Tabakaleraren lankidetzarekin Aldundiak...

Elias Querejeta Zine-Eskola: euskal zinemari buruzko laborategi estetiko eta profesionalaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.