> Museoak eta ondarea > Argitalpenak > Miguel Angelen eragina Gipuzkoan

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Miguel Angelen eragina Gipuzkoan

XVI. mende amaiera eta XVII. mende hasierako Gipuzkoako erretaulen inguruko liburu digitala argitaratu du Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (GAO).

Laura Calvo Garciak Gipuzkoako Foru Aldundiak 2008. urtean emandako ikerketa historikorako bekarekin egindako azterketan oinarritutako argitalpen honek 146 orrialde ditu  eta Euskal Herriko Unibertsitateko Pedro Luis Echeverría Goñi irakasleak bermatu du.

Ikerketa lan horretan Gipuzkoako gune artistiko aipagarrienetako bateko, hau da, Tolosako eta bere inguruko erretaulak aztertzen dira; XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako erretaulak hain zuzen, horien alderdi arkitektonikoa, eskultorikoa eta piktorikoa nabarmenduz.

Kontrarreformaren aroan, Gipuzkoan erromanismo bezala ezagutzen den estilo artistiko berria finkatu zen, Miguel Angel eta bere jarraitzaileen manierismoaren egokitzapena izango zena. Haren ezaugarri nagusiak irudi idealizatuak ziren, anatomia sendokoak eta indar handikoak.

Erromanismoaren estiloa, ikonografia eta iturri grafikoak aztertzen ditu ikertzaileak eta Jeronimo de Larrea eta Pedro de Goicoechea artisten biografia pertsonalean eta profesionalean murgiltzen da. Juan de Anchietaren eraginaz ere ari da eta garai horretako obren katalogo zabal bat eskaintzen du.

Gipuzkoako eskultura erromanistaren doktore tesiaren prestakuntzan urrats garrantzitsua egiten du egileak liburu honekin eta besteoi gure ondare artistikoko arte lanak, horietako batzuk duela gutxi zaharberrituak, ezagutzeko modua ematen digu, gozatu eta aintzat har ditzagun.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.