> Museoak eta ondarea > Argitalpenak > Euskal baleazaleak liburuak, Argitaratze Kalitatearen “Juan de Yciar” Saria jaso du

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Euskal baleazaleak liburuak, Argitaratze Kalitatearen “Juan de Yciar” Saria jaso du

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak 2012an argitaratutako Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak liburuak, Argitaratze Kalitatearen Juan de Yciar Saria jaso du 2012ko edizioan, dibulgazio liburu modalitatean.

Manuel de Larramendi Institutu Bibliographicoak antolatzen ditu Argitaratze Kalitatearen Juan de Yciar Sariak, Euskal Autonomi Erkidegoan egiten diren arte grafikoak eta kalitatezko argitaratze-ekoizpenak suspertzeko asmoz. 2012ko Sariak eman dituzten epaimahaikide hauek izan dira: Francisco J. Lopez Landatxe (KOLDO MITXELENA Kulturunea), Kirmen Uribe (idazlea) eta Miguel Zugaza (El Prado Museoko zuzendaria).

KOLDO MITXELENA Kulturunean izan zen diplomen banaketa. Ekitaldiaren buru Leopoldo Zugaza, Manuel de Larramendi Instituto Bibliográphicoko presidentea, izan zen. Euskal baleazaleak liburuaren saria Jose Maria Unsainek, liburuaren egile, diseinatzaile eta maketatzaileak, jaso zuen. Untzi Museoko langileak ekitaldian egon ziren.

Liburu honen osaketan Leitzaran Grafikak (inprimatze lanagatik sarituak) eta Ipar Grafikakoek (fotokonposizioa) parte hartu zuten. Liburuak Eusko Jaurlaritzako, Kutxa Fundazioko eta Euskal Herriko Itsas Foroko diru laguntza izan zuen.

Hurrengo liburuak ere sarituak izan ziren: Arte liburua modalitatean: Luis de Candaudap Rekalde Erakusketa Aretoa-BizkaiKOA. Haurrentzako eta gazteentzako liburu modalitatean: Eguberria, Nerea Argitaletxea. Obra orokorra modalitatean: Euskararen herri hizkeraren Atlasa, Euskaltzaindia.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.