> Museoak eta ondarea > Argitalpenak > Berebiziko historia bat

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Berebiziko historia bat

Untzi Museoak, José María Unsainek idatzitako Euskal baleazaleak. Berebiziko historia baten irudiak eta aztarnak izeneko liburua aurkeztu du.

Liburu honek duen helburu nagusia euskal baleazaleen munduaren inguruan sorturiko ikus ondarea bildu eta hari balioa ematea da. Erdi Aroan hasi eta gure menderaino doan denborazko ibilbide batean, liburua, funtsean, alor honi zuzen edo zeharka loturiko irudien bilduma gisa planteatu da, nahiz, aldi berean, mundu horretaz kontserbaturiko arkeologia aztarnen erakuskari adierazgarria ere barne hartzen duen. Bilduma lan honetan ugari dira marrazkilari, margolari, eskultore, diseinatzaile grafiko, argazkilari eta artisauek egindako irudikapenak, nahiz lekua ere baden beste zenbait eratako adierazpideetarako: komikia, ikusentzunezko ekoizpenak, irudikatze museografikoak, antzezkizunak, etab. Kultura adierazpen horien interesa dagokien ahalmenean datza, dokumentu historiko gisa edota oroimen eta imaginarioaren irudikapen eta esangura berritze gisa.

Aurkezturiko material heterogeneoak irakurleak dagokien testuinguruan jar ditzan argibide batzuk ematearren, kapituluak sarrera testu labur batzuekin zabaltzen dira; hala, batzuetan, horrek gaiari buruzko datu edo alderdi ezezagunak edo gutxi ezagunak hartzen ditu. Testu horiek batzeak eta aipaturiko iruditeriarekin eta dagozkien argazki oinekin artikulatzeak, gainera, liburuak gure baleazaleen historia zabaltzea du helburu.

Untzi Museoan urtea bukatu arte ikusgai egongo den Baleazaleak aldi baterako erakusketa osatzera dator liburu hau.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

Elias Querejeta Zine Eskola abian da

Joan den larunbatean, irailak 22, Elías Querejeta Zine Eskolaren inaugurazio ekitaldia egin da, bertan Denis Itxaso kulturako...

Elias Querejeta Zine Eskola abian daGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.