> Museoak eta ondarea > Lorpenak > "Boinas Elosegui"ren funts dokumentala eskuratu du GAOk

Gipuzkoa Kultura (Beta)

"Boinas Elosegui"ren funts dokumentala eskuratu du GAOk

Gipuzkoako Artxibo Orokorreko funtzioen artean dago Gipuzkoarentzat interesgarria den ondare dokumentala bildu eta zaintzea.  Horregatik, duela gutxi, gaur egungo “Boinas Elósegui” fabrikaren lehen etapetako funts dokumentala eskuratu da artxiborako.

Agiri multzo horien kronologia lehenengo fabrikatik abiatzen da, "La Casualidad” izenekotik, ”Nietos de Antonio Elósegui” etapara iritsi arte (joan den mendeko 20ko hamarkadatik 40kora). Fase horren ondoren, Usabal auzora aldatu zen, 1979. urtean. Funts dokumental horretan badago, baita ere, familiari buruzko dokumentazioa. Gordetako dokumentazioa XIX. mendearen azken herenetik XX. mendearen erdialdera bitartekoa da.

Oso zatitua badago ere, artxiboa oso interesgarria da, batetik, Tolosako enpresari-familia garrantzitsu baten sorrera eta garapena ilustratzen dituelako, hiri horren lehen industrializazio garaian, eta, bestetik, gaur egun oraindik bizirik dirauen enpresa garrantzitsu horren sorrera erakusten duelako.

Gaur egun, artxibo hori tratatua izaten ari da, anoxia prozedura erabiliz, ondoren Gipuzkoako Artxibo Orokorrean sartzeko. Gero, artxiboko tratamendua emango zaio, eta publikoaren eskura jarriko da.

Joan den ostiralean, apirilaren 13an, Tolosako Aranburu jauregian, Paco Lizarraldek eta Joseba Urretabizkaiak idatzitako Boinas Elósegui (160 urte) liburuaren aurkezpenaren eta erakusketaren inaugurazioaren  harira, Denis Itxasok, Kultura, Turismo, Gaztedia eta Kirol diputatua, informazio horren berri eman zien bertan bildutako pertsonei.

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Irailean abiatuko da Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasturtea, eta baita eskolako programa akademikoa osatzen duten hiru ibilbideena...

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.