> Museoak eta ondarea > Arkitektura > Lili jauregiaren handitasuna gutxi barru bisitatu ahal izango da

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Lili jauregiaren handitasuna gutxi barru bisitatu ahal izango da

Imajina dezagun XV. mendea. Erdi Aroak Aro Modernoari bidea eman zioneko garaia.  Imajina dezagun iragapen-garai hori Urola ibai-ertzean. Han, familia ahaltsu bat, Lili familia, bere jauregia eraikitzen hasi zen. Lilitarrak dirudunak ziren. Oso aberatsak, eta horri esker, gaur egun, haien eraikina ikusi dezakegu, haien jauregia, haien handitasuna

Zestoan Urola ibai-ertzean, dago Lili jauregia. Makina bat gorabehera bizi izan ditu eta, azkenean, bere jatorriaren handitasuna berreskuratu du, ahal izan den heinean (denboraren igarotzeak ez die barkatu zati batzuei).

Duela gutxi, Lilitarren barrutia zaharberritu dute. Haien Jauregia,  Lilibea albo-eraikina... Logela eta nekazaritza- eta abeltzaintza-zereginetarako gune izateko morrontzatik libre, Lili berriz jaio da eta bere historiaren handitasuna ikusten utziko digu. Erakin gotikoa da, bere eraldaketa eta aldaketekin, bere berrantolaketekin eta jasan dituen eraitsiekin. Bertako hormek hainbat mendetako historia jasotzen dute.

Laster, altzari eta tresna egokiekin jantzita, Lilitarren boterea (harrian eta historian) mirestera gerturatzen direnek bisitatu eta gozatu ahalko dute duela bost mende luze harro-harro eraikitako jauregia.

Lili Jauregia
Ekainbidea, 001
20740 Zestoa

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Eskultura

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi Museoan

UNTZI MUSEOAK RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN ARTISTAREN OBRAN ITSASOAREN GARRANTZIA NABARMENDU NAHI DU Erakusketan itsasoari lotutako eskulturak eta obra...

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi MuseoanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.