Arkitektura

Gipuzkoa oso antzinatik populatutako lurralde bat da eta historia luzea duena. Kokapen estrategikoa du mugan, itsasertzean, eta kokapen horrek oso zeregin garrantzitsua ekarri dio. Mendez mendeko eraikitako historiarekin gaur gure eskuetara iritsi den eta gure kultura ordezkatzen duen ondare bat osatu du: besteak beste, herrigune historikoak, jauregiak, dorretxeak, elizak, ermitak, burdinolak, baserriak, zubiak, presak, presa txikiak, errotak, karobiak, garbitokiak, saroiak, artzainen txabolak, gotorlekuak, lorategi historikoak, fabrika eta lantegiak, pilotalekuak, antzokiak, zinemak, azokak, hiri etxebizitzak, erretaulak edota organoak gure kultura oparotasunaren barnean dira. Oparotasun horretan ongi ordezkatuta daude ondare etnografikoa, itsas ondarea, industriala eta arkitektonikoa.

Gure ondarearen elementu horien artean, badira duten balio historiko eta artistikoengatik berezi nabarmentzen direnak. Ondasun horiek Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak babestuta daude, ondasun kalifikatuen eta ondasun inbentariatuen kategoriarekin, eta gure aldetik modu berezian kudeatzekoak dira.

Gure helburua, hain zuzen, interes bereziko ondasun horien nahiz iraganetik oinordetzan hartutako eta gure Lurraldearen egungo irudia osatzen duten gainerako elementuen kontserbazioa eta hedapena da.

 
 
Araxes - Tolosa
Araxes - Tolosa
Laborde - Andoain
Laborde - Andoain
Zelaa - Ezkio Itsaso
Zelaa - Ezkio Itsaso
Zelaa - Ezkio Itsaso
Zelaa - Ezkio Itsaso

Funtzioak eta jarduerak

 

Partikular, elkarte edota administrazioek Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legeak babestutako ondasunetan egitea proposatzen dituzten obra-baimenen eskaerak kudeatzen ditugu. Modu horretan, eraikin horien gainean egin beharrezko obra edo esku-hartzeek horien mantenu, kontserbazio eta ikerketarako lagungarri izatea eta haietako balio kulturalak ez galtzea bermatzen dugu.

 

Kultura Zuzendaritzak titulartasun publiko eta pribatuko ondare eraikia (Legeak babestutako ondasunak nahiz Lurraldearen intereserako edo tokiko intereseko ondasunak) kontsolidatu eta berrezartzeko urtero deitzen dituen diru-laguntzen eskaerak kudeatzen ditugu. Modu horretan, gure ondare mota hori kontsolidatu, zaindu, berreskuratu eta ikertzeko esku-hartzeak gauza daitezela sustatzen da.

 

Sailak baimendutako esku-hartzeen jarraipena burutzen dugu eta, oro har, diruz lagundutako esku-hartze guztiena, aurkeztutako proiektuaren arabera egikaritzen direla bermatze aldera.

 

Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 legeak babestutako ondarearen kontserbazioa bermatzeko ikuskapen lanak burutzen ditugu: obrak geldiarazteko, espedienteak, zehapen-espedienteak eta emergentziazko espedienteak bideratzea, premiak hala eskatzen duenean ofizioz jardunez.

 

Ingurumen-inpaktua ebaluatzeko txostenak egiten ditugu ondarearen kontserbazio alorrean, bide edo trenbide azpiegitura proiektuek edo elektrizitatea, ura edo komunikazioak hornitzeko instalazioek dagokion obraren eremuan dauden kultura ondasunak eta intereseko ondareak osorik errespeta ditzatela ziurtatzeko xedez.

 

Hirigintza plangintzako tresna ezberdinen gaineko txostenak egiten ditugu (plan orokorrak, plan bereziak…) ondarea zaintzeko alorrean, ondarearen katalogoetan babestutako ondasunak eta interes kulturaleko ondasunak jaso daitezen eta plan horien zehaztapenak, esku-hartzeei dagokienez, bat etor daitezen eraikitako ondarearen balioekin.

 

Aholku ematen diegu instituzio eta erakunde publiko zein pribatuen ondarea berrezarri eta kontserbatzeari dagokionez eta Aldundiko beste Sail batzuekin eta instituzioekin (Udalak eta Eusko Jaurlaritza) kolaboratzen dugu ondarezko edukia duten proiektuetan.

 

Obren esku-hartze enblematikoak bultzatzen ditugu Sailetik bertatik, hala foru tituluduneko ondarearen gainean nola kontserbatzeko esku-hartze berezia eskatzen duten beste titulartasun batzuetako ondarearen gainean.

 

Gure ondarearen ikerketa eta hedapena bultzatzen dugu alderdi horiek esku-hartzeko proiektuetan txertatuz nahiz ex profeso egindako proiektuekin: Ondarearen Europako Jardunaldiak: Ondarea Orain zikloa. Halaber, esparru honetan sortutako ezagutzarekin lotutako prestakuntza eta transmisioan kolaboratzen saiatzen gara ikastaroak edota hitzaldiak antolatuz: EHUko Udako Ikastaroak.

 

Lurraldeko kultura eragileekin nahiz kanpokoarekin kolaboratzen dugu: Aranzadi Zientzia Elkartea; Arkeolan Fundazioa; J.M. Barandiaran Fundazioa; Albaola Elkartea. Halaber badira hitzarmenak Donostiako Elizbarrutiarekin (erlijiozko ondarearen kudeaketa), Euskadi eta Nafarroako Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin (aholkularitza eta lankidetza proiektuetan); Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Aldundiarekin (itsas ondarearen kudeaketa); Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailarekin (Euskadi Arkitektura institutoa) sinatuta.

 

Ondarezko ondasunen azterlanak, ikerketak eta katalogoak hedatzen ditugu berezko argitalpen-ildo baten bitartez: Bertan bilduma eta Ondare Bilduma eta ondarearen gai espezifikoei buruzko web-orrialdeak eratuz (Gipuzkoako pintura murala; Gipuzkoako organoak…). Ondare historiko eta artistikoaren, nahiz arkeologikoaren katalogoa online eskaintzeko lanean dihardugu, ondarea kudeatzeko barnean erabiltzen dugun informatika-aplikazioa dutenak oinarri, eta horietako edukiak etengabe eguneratzen ditugu.

Araudia

1. Euskal Autonomia Erkidegoko Legeria:

6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa.

https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/l/2019/05/09/6/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/

306/1998 dekretua, azaroaren 10ekoa, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa, eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa.

https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1998/11/10/306/dof/eus/html/

306/1998 dekretua, azaroaren 10ekoa, kalifikatutako eta zerrendatutako kultura ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa, eta berauek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa.

https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1998/11/10/306/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/

342/1999 dekretua, urriaren 5ekoa, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari buruzkoa.

https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/1999/10/05/342/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/
2. Gutunak Eta Manifestuak:

UNESCO, ICOMOS eta EUROPAKO KONTSEILUAREN Kultura Ondareari buruzko gomendioak, jarraibideak eta dokumentu teknikoak

http://www.euskadi.eus/web01-a2kulond/es/contenidos/informacion/manifiestos_patrimonio/es_8658/es_indice.html