> Museoak eta ondarea > Museoak eta ondarea > 1717ko Aduanen aldaketa eta 1718ko Matxinadaren Hirugarren mendeurrena

Gipuzkoa Kultura (Beta)

1717ko Aduanen aldaketa eta 1718ko Matxinadaren Hirugarren mendeurrena

1717ko Aduanen aldaketa eta 1718ko Matxinadaren Hirugarren mendeurrena

El imposible vencido: beligerantzia eta negoziazioa Probintzi Salbuetsietan (1717/18-1727/28)

2018ko Apirilaren 12 eta 13, Donostia. Gipuzkoako Kanpusa. Carlos Santamaría Gunea. Antonio Beristain Auditoriuma

Aurten, 2018, ospatzen da Aduanetako Matxinadaren hirugarren mendeurrena.1717ko aduanaren aldaketa eta 1718ko matxinada Gipuzkoako Artxibo Orokorraren bitartez

Alberto Angulo Morales eta Álvaro Aragón Ruano irakasleen ekimenez antolatu den «1717ko Aduanen aldaketaren eta 1718ko Matxinadaren Hirugarren Mendeurrena. El Imposible vencido: beligerantzia eta negoziazioa probintzia salbuetsietan (1717/18 - 1727/28) mintegian aurkeztekoak dira gai historiko honi buruz azken aldi honetan egin diren ikerkuntzak. Hori dela eta, Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (AGG-GAO) gogorarazi nahi dizu berak zaintzen dituen funts dokumentaletan (Batzarrak eta Aldundiak, Gipuzkoako Korregimenduaren Audientziako Artxiboa) jasota daudela garai hartan Gipuzkoan izan ziren gertakariak, hain zuzen ere, 1717-18an aduanak kostaldera eramateak ekarri zituenak: protestak eta liskarrak, Probintziaren eta Koroaren ordezkarien arteko negoziazioak, ordezkari probintzialen arteko posta (kasu batzuetan gutun pertsonalak ere bai); bai eta ostera aurreko aduana sistemara itzultzea bermatu zutenak ere:  1727ko azaroaren 8ko Akordioa, Ogasun Ministerioaren ordezkari José Patiñoren eta Gipuzkoako Probintziaren ordezkari Felipe de Aguirre eta  Manuel Antonio de Zuaznabarren artekoa.  1728ko urtarrilaren 7an Probintziak, Tolosan egindako  Batzar Berezian, onartu zuen dokumentua, gero, 1728ko otsailaren 16an, Erregek berretsi zuena.

Honako hau gertakari garrantzitsua da Gipuzkoako eta Euskal Herriko historian, gipuzkoarrek ezagutu behar duten beren historiako pasarte bat gaiaren inguruan eman diren azkeneko ikerketen bidez. Horretarako Felipe Varen erregealdian eta euskal XVIII. mendeko lehen erdialdian espezialistak diren historialari talde bat aukeratu da. Bilera zientifikoaren ondorioz 2019aren zehar liburu bat argitaratuko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, kongresuan aurkeztutako ikerketen testuekin.

Gertakari hau Espainiako Koroara Borboitarren ailegaerak sortutako testuinguru historiko zabalago eta konplexuagoa batean sartu behar da. Hauek ezarritako politika erreformistak, zentralizatzaileak eta uniformizatzaileak, Frantzian egin zuten bezala, non mende bat baino gehiago zeramaten goernuan eta neurri horiek aplikatzen, Aragoiko Koroako Planta Berriko dekretuen ezartzea ekarri zuten eta berarekin Aragoiko, Kataluinako, Mallokako eta Valentziako Foruen ezabatzea, austriar hautagaiari eman zioten laguntza zela eta. Euskal probintziek, aldiz, dinastia berriaren alde jarri ziren, eta horri esker beren foruak berretsiak izan ziren XVIII. mendearen hasieran. Dena den, Planta Berriaren ezarpena Aragoiko Koroan euskal lurraldean ere partzialki aplikatzen saiatu zen Koroa, aduanak kostara mugituz. 1717ko Aduanak mugiarazteko dekretuak, kontrabandoarekin eta euskal portuen askatasuna eta salbuespenekin bukatzen saiatzen zena, euskal jende xehea matxanarazi zuen, ezarritako neurriek kontsumitzaileak babesik gabe uzten baitzituen. Protestak bertako elite eta oligarkien aurka bideratu ziren, Erregearen neurriak praktikan jartzea leporatzen baizitzaien. Protesta eta neurrien arrakasta ezaren ondorioz, Koroak atzera egin behar izan zuen 1722an eta Aduanak berriro barrualdera eraman zituen. Nolanahi ere, kontrabandoa eta espekulazioaren kalteak ekidin nahiean, Koroak bertako probintzietako eta tokian tokiko botereekin negoziatu behar izan zuen eta 1727ko kapitulatua ezarri ere, legez kanpoko merkataritza jarduerak arautu eta kontrolatzeko asmoarekin. Kontrabandoa guztiz menperatzea eninezkoa zela jabetuta, eta behintzat zati bat bere eskuetara ailegatzearren, azkenean, Madrileko gortean izkutuan emandako negoziazio luzeei esker, bertan zeuden gipuzkoar entzutetsu eta garrantzitsuei esker, Koroak Karakasko Konpainiaren sorrera baimendu zuen 1728. Eredu europearrak jarraituta, politika merkantilista eta akzioek osatutako konpainia pribilegiatuaren lehenengo eredu honek 1784ra arte biziraun zuen, gero Filipinaseko Konpainian bihurtuko zelarik.

Donostia, 2018ko apirilak 10

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Irailean abiatuko da Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasturtea, eta baita eskolako programa akademikoa osatzen duten hiru ibilbideena...

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.