> Museoak eta ondarea > Museoak eta ondarea > Ondarea: emakumeen emaria

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Ondarea: emakumeen emaria

2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak Gipuzkoan

Parte hartzeko DEIALDIA eta proposamenak aurkezteko EPEA maiatzaren 2an amaitzen da

Hirugarren urtez, Gipuzkoak bat egingo dute Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiekin. Ekitaldi hori 1999tik egiten da Europako 50 herrialdetan.

Aurkezpenean modu positiboan ebaluatu da aurreko edizioa eta aurtengo ‚ÄúOndarea: emakumeen emaria‚ÄĚ ardatz tematikoa ikuspegi zabal batetik definitu da.

Aukera bikaina da, alde batetik, kultur ondarean emakumezkoen papera zein izan den ezagutzera emateko, bestetik, sorreran, transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Honetaz gain, UNESCO-k  "Genero berdintasuna: ondarea eta sormena" txostenean proposatzen duen moduan, gabeziak, isiluneak eta emakumeak ondarearen baitan jasan duen diskriminazioa agerian jartzeko aukera ona dela iruditzen zaigu, bai betetako paperean zein egindako ekarpenean.

JARDUERA DISEINATZEKO IKUSPEGIAK

Dokumentu honek aztertutako gaien laburpena jasotzen ditu eta baita ere ikuspegiaren inguruko proposamen batzuk, erreferentzia interesgarriak, eta museoek eta beste eragile kultural batzuek garatutako proiektuak, ikuspegi anitzak bilduko dituzten proposamenak sorraraztea helburu hartuta.

 

PROPOSAMENAK BIDALTZEKO OHARRAK

Ekimen honekin bat egiteko, proposamenak datorren maiatzaren 2 arte aurkez ditzakezue. Data horretatik aurrera hasiko gara baloratzen, behin betiko programa konfiguratzeko, 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak Gipuzkoan.

Proposamenak bidaltzeko online formularioa.

Beste urte batzuetan ez bezala, aurten hizkuntza bakar batean aurkeztu behar duzue proposamena, hau da, euskaraz edo gaztelaniaz.

Jarduerek irailaren 15aren eta azaroaren 16aren artean programatutakoak izan behar dute.

Proposamen guztiak 1MBko argazki batekin (horizontala) eta antolatzaileen logoarekin/logoekin aurkeztu behar dira.

Kronograma

Edozein zalantza argitzeko, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikora idatzi edo deitu telefono honetara: 943 29 11 05

 

Attachments:
Download this file (gfa-1-ondarea-emakumeen-emaria-ikuspegiak-eus-docx.pdf)gfa-1-ondarea-emakumeen-emaria-ikuspegiak-eus-docx.pdf[Ondarea: emakumeen emaria]2431 Kb
Download this file (gfa-1-patrimonio-herencia-de-mujer-enfoques-cast.pdf)gfa-1-patrimonio-herencia-de-mujer-enfoques-cast.pdf[Patrimonio, herencia de mujer. Enfoques]2476 Kb
Download this file (gfa-1-plan-jep2018-2018.pdf)gfa-1-plan-jep2018-2018.pdf[Cronograma]53 Kb
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Irailean abiatuko da Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasturtea, eta baita eskolako programa akademikoa osatzen duten hiru ibilbideena...

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.