Gipuzkoa Kultura (Beta)

BARRIKOTE EGUNA

LARUNBATEAN BARRIKOTE EGUNA OSPATUKO DAIGARTUBEITI BASERRI MUSEOAN

  • Martxoaren 17an, 12:00tan barrikote festari hasieraemango zaio Igartubeiti baserri museoan.
  • Publiko guztiari zuzendutako formatu anitzeko jarduerakantolatu dira egun osoan zehar, besteak beste, bisitagidatua, haurrentzako tailerrak, bertso saioa, trikitilariak,sagardo dastaketa eta zozketak.

Datorren Martxoaren 17an, Barrikote festaren XV. edizioa ospatuko da Ezkioko Igartubeiti Baserri museoan. Barrikote festa ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta,Igartubeitiko sagardoa dastatzeko eguna. Hori dela eta, egun osoan zehar jardueradesberdinak antolatu dira jardunaldi gastrokultural hau ospatzeko.

12:00tan haurrentzako Artiletik harira tailerra eskainiko du Sandra Clivillé artisauak. Deskubrimendu eta sormen tailer honetan, haurrek artile garbia kardatu eta haria egingo dute.

12:30tan, Baserritik mundura elkarteko Maider Zubikarai agronomoak, Andrea Goñi albaitariak eta Nekane Tomasena nekazariak, ordubeteko bisita gidatu berezia eskainiko dute Igartubeitibaserrian zehar, emakume baserritarrek egiten zituzten lanak nabarmenduz, pasa den martxoaren 8an Emakumeen Eguna izan zela eta.

14:00tan bazkaria izango da, helduentzako zein umeentzako menuarekin, zopa, haragia saltsan eta pantxineta. Helduentzako menuaren prezioa 5,00 €takoa da eta haurrena 3,00 €takoa.

Bazkal ondoren, 16:30tan, Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariek ordubeteko bertso saioa eskainiko dute baserrian. Gaijartzaile lanetan Eresti Oiarbide arituko da. Emanaldian zehar, emakumeek baserrian izan duten presentziari lekua eskainiko zaio, garai zein egoera ezberdinetan bizi izan diren emakumeek burututako lanari esker ona adieraziz.

Bitartean, haurrek irudimena erabiliz, hitzekin jolas egingo dute Mihiluze tailerrean.

Barrikote irekiera 18:00etan izango da, Zumarragako trikitilariek zuzenduta. Sagardoa, gazta eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa izango da. Ospakizun hau, prozesu luze baten, ziklo baten emaitza da. Sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin.

Bertatik Bertarako bi saskien zozketa burutuko da bertaratutakoen artean.

*Oharra: Bazkarirako beharrezkoa da aurrez izena ematea (martxoaren 10a baino lehen).

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin

Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 35. Edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak...

Zumarragako 35. Antioko Musikaldian sei ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango diraGehiago ikusi

Zinema

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu du

Irailean abiatuko da Elías Querejeta Zine Eskolako lehen ikasturtea, eta baita eskolako programa akademikoa osatzen duten hiru ibilbideena...

EQZEk bere ikerkuntza ekoizpena sustatu duGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.