> Museoak eta ondarea > Museoak eta ondarea > Ekainberrik bere hamar urteurrena ospatzen du

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Ekainberrik bere hamar urteurrena ospatzen du

Ekainberri, bere barnean Ekain kobazuloaren eta bere margoen erreplikazehatza duen azpiegitura kultural bat da. Gipuzkoako Zestoako herrian dagoenSastarrain bailaran dago, kobazulo originaletik oso gertu.

1969ko ekainaren 8an Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek Ekainkobazuloa eta bere Madelein aroko labar-margo ikaragarriak aurkitu zituzten.Kobazuloan, gutxi gorabehera, 70 animalia-irudi daude; 64 margotuak eta 6 grabatuak.Zaldia da gehien ageri den irudia.

Zaldi-multzoa arte franko-kantabriarraren irudirik eder eta aberatsenetakoa da,eta espezie horretan, horma-mihise onena. Hartzak, oreinak, kapridoak... ere ikusdaitezke Ekainen. Kobazuloa hainbat galeriatan banatzen da, eta jasotzen dituztenirudien arabera izendatu dira: Erdibide, Auntzei (ahuntzak), Erdialde, Zaldei (zaldiak),Artzei (hartzak) eta Azkenzaldei (zaldiak).

2008ko uztailaren 7an UNESCOk ospatutako konferentzian, Ekain kobazulokomargoak Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituzten, Erlaitz Kantabriarreko labarartearenbeste 14 santutegirekin batera; Altxerri eta Santimamiñe, besteak beste.

Gauzak horrela, jatorrizko elementuaren osotasuna arriskuan jarri gabe ondaregarrantzitsu honetaz gozatu ahal izateko, kobazuloaren erreplika sortzea sustatu zen.Ekaingo erreplika Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora etaZestoako erdi gunetik metro gutxira. Sastarrain orain dela 14.500-10.000 urtekoEkaingo artista paleolitikoen ingurune naturala zen, eta bere natura-balioa eta paisaiababesteko hainbat neurri hartu dira. Babes-neurri horietako bat Ekainberrira motordunibilgailuekin sartzeko debekua da. Era berean erreplika gordetzeko eraikina paisaiankokatuta eta ezkutatuta dago.

2004an Zestoako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzakeraikin berriaren jabea den Ekain Fundazioa eratu zuten. 2007an eraikinarenkudeaketarako lehiaketa atera zen eta ARAZI ARANZADI UTE enpresari esleituzitzaion.

Ekainberriko bisitariak

Oro har, seme-alaba gazteak dituzten familiek eta eskolek osatu duteEkainberriko bisitarien profila, nahiz eta esan beharra dagoen oso anitza dela.Museoan arlo askotan lizentziatutako langile gazte eskarmentudunak ari dira lanean.Guztien sormenarekin eta ekarpenekin atontzen dira Ekainberriko eskaintza eta bereproduktuak, kontzeptu nagusi baten inguruan: arkeologia esperimentala.

Nolanahi ere, zentroaren kudeaketan zeresan handia dute ikastetxeek: 500ikastetxe baino gehiago egon dira Ekainberriko jardueretan parte hartzen. Gutxigorabehera, Ekainberriko bisita guztien herena esan nahi du horrek. Kontuan hartubehar da zentro gehienak behin baino gehiagotan joaten direla, eta askok dagoenekoberen urteroko ekintzen agendan daukatela Ekainberri.

Erreplikari esker, UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatutako altxorhau, Euskal Herrian dugun bakarrenetakoa, gizarteratu da. Bisitariek Ekaingo zaldimultzoa,hartzak eta oreinak ikusteko, eta Paleolitoko ondare artistiko hori ikusi,ezagutu eta sentitzeko aukera dute. Munduan lau erreplika besterik ez daude eta Ekainhorietako bat da. Horri esker, koba originala oso ondo kontserbatuta dago.

Bisitariek balorazio altua ematen diote Ekainberriri. Hamar urteotan, etengabezabaltzen eta osatzen joan da jarduera-kopuruak eta haien aniztasuna. Dagoeneko,Ekainberriren eskaintza osoa eta integrala da, eta adin guztietako bisitarientzakoeskaintza bereziak ditu, arkeologia esperimentalean oinarrituta: erakustaldiak,eskaintza didaktikoa, Kobaz Koba Trail, Ekainfest, Kobazuloen Eguna, EkainAbentura… Ekimen horiekin guztiekin Ekain esperientzia osatzen doa atengabe: bisitahutsetik haratago doan esperientzia.

Ekainberri erreplika

Ekainberriren barrualdean espazio-mugen kontzientzia galtzen du bisitariarenbegiak. Iluntasunak, soinuak eta tenperaturak bisitaria beste garai eta leku bateradaramate. Pasabideak, egoki argiztatua, erreplika osoan barrena ibiltzera gonbidatzendu bisitaria, eta pixkanaka-pixkanaka orain 14.500-10.000 urte gizakiak egin zituenirudiez jabetzen da. Erreplika honetan pinturez gain ere, tenperatura, argiztapena, etasoinuen bidez, jatorrizko kobazuloa ahal izan den fidelkien berreraiki denez gero, kulturondare horren jatorrizko ingurunea ahalik antzekoen ezagutzeko aukera izango da.

Ekaingo kobazuloko labar artearen testuinguru orokor bat ezagutzen lagundukodigun sarrera labur baten ondoren, bisitariak erreplikara gida batekin sartzen dirazirraretan oinarrituriko esperientzia bat bizitzera. Ekaingo kobazuloarekiko ahalik etazehatzen eraikitako inguru batetan, Goi Paleolitoko artista haiek sentitu ahal izan zirenbezala sentitzen dira bisitariak eta barrunbearen txoko eta sekretu guztiak aurkitzendira, gidak margoak interpretatzeko gakoak eskaini eta labar artearen jatorriei buruzkoteoriak azaltzen dituen bitartean.

Euskal Herriko labar-artearen erakusketa

Erakusketa erreplikaren bisita gidatuaren aurretik edo ondoren bisita daiteke.Erakusketan Ekaingo beste alderdi batzuen berri ematen da eta ibilbidean zeharikusitakoa zabalago azaltzen da. Informazioa panelen, ikus-entzunezko pantailen etaobjektuen bidez ematen da. Erakusketan haitzuloa nola eta nortzuk aurkitu zuten, Ekain hartu eta dekoratu zuten garaiko denbora eta espazio testuingurua edo hormaagerpenakdituzten Euskal Herriko gainontzeko haitzuloen, eta munduan paleolitikogaraiko labar-artearen zabalkundearen berri ematen da.

Ekain Abentura

Ekainberrik gure arbasorik urrunenen artelanetara hurbiltzeko aukera ematendu ere. Ekaingo kobazuloaren erreplikan duela 14.500-10.000 urteko gizakiekburuturiko margoen kopia zehatzak ikusi ahal dira, baina litekeena da bisitaria pertsona haien bizimoduan sakontzeko irrikarekin gelditzea.

Arkeologia esperimentalak geure eskuekin historiaurreko teknika desberdinakeraikitzeko eta Paleolitoan bizirik irauteak zituen zailtasunak ezagutzeko aukeraematen du. “Ekain abenturarekin”, horretarako egokituriko ehiza zirkuitu bateananimalia desberdinak ehizatu ditzake bisitariak, hor guztia Sastarrain errekarenibilbideak markaturiko inguru natural zoragarri batean lan eginez. Ibilbideak ingurukolandaredia eta faunara hurbiltzeko aukera ere ematen du. Baina dena ez da ehizarekinamaitzen, margotzen eta sua egiten ere ikasten da, jainkoei ehiza oparoa eskatu beharbaitzaie eta harrapakina sukaldatzeko sua prestatu behar baita.

Ekainberriko kanpalekua

Ekain Abenturaren luzapen logiko moduan, Ekainberri pareko zelaianhistoriaurrean bizirauteko teknika eta elementuak batzen dituen eremua sortu zen:Ekainberriko kanpalekua. Hainbat elementuz osatuta, bisitariek kobazuloenkanpoaldean zeuden espazioak ezagutu ditzakete: etxola, sua egiteko eremua, zaldiedo pottokak, ehizarako gunea… Ekain Abenturarekin egiten den modu berdinean,arkeologia esperimentalaz baliatzen gara bisitarien esperientzia ahalik eta osoena izandadin. Honela, kanpaleku honetan uda partean eta eguraldiak lagundu egiten dueneanhistoriaurreko bizirautearekin erlazionatutako jarduerak egiten dira.

Historiaurreko Dokumentazio Gunea

Paleolitoa, historiaurreko artea edo Euskal Herriko Historiaurrea sakontasungehiagorekin ikertzeko jakin-mina duenak, Ekainberriko dokumentazio zentroan bisitagidatuko edo tailerretako edukiak aztertzeko aukera du. Euskal Herriko Labar ArtearenErakusketa Gelaren alde batean kokatuta, liburutegian Historiaurreari eta labar arteariburuzko material bibliografikoa aurkitu daiteke, baita hauekin lotutako beste gai batzueiburuzkoa ere, hala nola arkeologia edo giza eboluzioa.

Ekainberriko Eskaintza Didaktikoa

Ekainberrin hezkuntzako ziklo guztietarako ekintza bereziak daude.Txikienetatik hasita goi zikloetako ikasleetara. Beraientzako egindako programazioberezi honekin curriculumean dauden helburuak betetzeko hainbat eta hainbaterreminta jarri nahi dituzte eskura.

Modu berezi batean nabarmentzekoa da Zestoako ikastetxearekin egiten den“Zestoa ikertzen” programa. Programa honen bidez, Zestoako eta Arroako eskoletakoikasle bakoitzak lau urtetan zehar aztertuko ditu Zestoako Historiaren xehetasunak,beti ere modu arin eta dinamiko batean, jolasak eta jarduerak burutuz eta ondareelementuak lehen pertsonan ezagutuz.

 

 

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Eskultura

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi Museoan

UNTZI MUSEOAK RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN ARTISTAREN OBRAN ITSASOAREN GARRANTZIA NABARMENDU NAHI DU Erakusketan itsasoari lotutako eskulturak eta obra...

Ricardo Ugarte: erakusketa Untzi MuseoanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.