> Museoak eta ondarea > Museoak eta ondarea > Mandaseko Dukea, haren heriotzaren mendeurrenean

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Mandaseko Dukea, haren heriotzaren mendeurrenean

Fermín Lasala Collado,  Mandas eta Villanuevako duke konsortea, goi mailako politikari bat izateaz gain, diplomazialari bikaina eta historialari aitortua izan zen. Zalantzarik gabe, XIX. mendean proiekzio gehien izandako gipuzkoarra da, eta Berrezartze garaiko politikari garrantzitsuenetakoa. Politikari gisa, beti egon zen Donostiaren eta Gipuzkoaren zerbitzura, eta egitasmo politiko eta ekonomiko ugari babestu zituen bizitza guztian zehar.

Oso aberats egin zen, eta hil zenean, 1917ko abenduaren 17an, lortutako fortuna guztia Gipuzkoako probintziari utzi zion, oinordeko bakar eta unibertsal gisa, Foru Aldundia izanik  Gipuzkoako probintziaren ordezkaria. Foru Aldundiari utzi zion, baita ere, bere artxibo pribatua, eta, gaur egun, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean dago.

Urteurren hori dela eta, Gipuzkoako Artxibo Orokorrak Interneten argitaratu ditu, Gipuzkoako artxibo atarian, Fermin de Lasala y Colladoren artxibo pribatuaren deskripzioak, eta, haren biografia labur bat jasotzen duen bideo bat  laster aurkeztuko du. Horretarako, haren artxibo pertsonaleko dokumentazioa erabili da, baita Carlos Rilova Jericó Historiako doktoreak pertsonaia horren inguruan egindako tesia ere.

Halaber, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak Fermín de Lasala y Colladoren liburu inprimatuen digitalizazio lanak egin ditu, Julio Urkixoren funtsean dauden liburuenak, eta, baita ere, Liburutegian dauden beste eskuizkribu batzuenak.

Fermín de Lasala y Collado, Mandasko eta Villanuevako dukearen biografia laburra

Fermín Lasala y Collado Donostian jaio zen, 1832. urtean. Aita zuen Fermín Lasala Urbieta, Donostiako merkatari eta negozio gizona, eta ama, berriz, Rita Collado, Kantabriako merkataritza etxe ahaltsuenetako baten oinordekoa.

Baldintza ekonomiko ezin hobe horiek oso ondo aprobetxatu zituen Fermín de Lasala y Colladok. Merkataritza gizon gisa, 1855. urtetik, areagotu egin zuen gurasoengandik jasotako fortuna. Nazioarteko trama finantziero konplexu bat osatzera iritsi zen (trenbideak, hainbat produkturen fabrikazioa, siderurgia, meategiak…), harremanak zituena nazioarteko trust handiekin, hala nola Rotshildarrak.

Zalantzarik gabe, lanbide horretarako, oso garrantzitsua izan zuen jasotako prestakuntza unibertsitario bikoitza (Jurisprudentzia eta Letrak, Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Politikan, karrera luzea egin zuen: bere sorterriko probintziako gobernuan hasi zen (1863. urtean, diputatu nagusia izan zen), eta Madrilgo gobernuan goi mailako postuak lortu zituen (1857. urtean hasita, Gipuzkoako diputatua izan zen hainbat legealditan; gero,  biziarteko senataria; Sustapeneko ministroa, 1879 eta 1881 bitartean; Parisen enbaxadorea, bi alditan –1890etik 1982ra eta 1895etik 1897ra–; eta ahal osoko ministroa, Londresen, 1900 eta 1905 bitartean. Karrera politiko luze horrekin batera, historialari gisa ere lan intelektual garrantzitsua burutu zuen; askotan, bere gorabehera politiko propioak idatzi zituen. Hala gertatzen da La última etapa de la unidad nacional izeneko lanean: 1876an indargabetutako euskal foruen defentsan egindako lana justifikatzen du, gai hori dela-eta eraso politiko asko jaso baitzituen. Neurri handi batean, ez ziren izan oso justifikatuak, kontuan hartzen badugu ardura handia erakutsi zuela Fermin de Lasala y Colladok bere sorterriaz, Euskal Herriaz, bai euskararen zaintzaz bai horren garapenaz (1904. urtean, lan asko egin zuen Luciano Bonaparteren eskuizkribuak Gipuzkoarentzat lortzeko); Euskal Herriko historia argitze aldera ere hainbat lan egin zituen, La separación de Guipúzcoa y la Paz de Basilea, adibidez; eta bertako ekonomia modernizatzen ere aritu zen, bertako industria garatzen lagunduz eta Gipuzkoa gainerako Euskal Herriarekin, Madrilekin, Parisekin, Londresekin eta abarrekin lotzeko burdinbidea erraztuz, 1865. urtetik aurrera.

Oharraren egilea: Carlos Rilova Jericó, Historiako doktorea.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Gipuzkoako organoak plazara

  Martxoan Gipuzkoako Organoak Plazara ekimenaren edizio berria egingo da organo ondarea ezagutzera emateko Maria José Telleria: “Gipuzkoako Organoak...

Gipuzkoako organoak plazaraGehiago ikusi

Jaialdiak

Crossover. Telesailen kultura

Foru Aldundiak ETA Kultur Factory-k abian jarriko dute Crossover Telesail Jaialdia, telesailen gorakada ikuspegi kritiko eta ludiko batetik...

Crossover. Telesailen kulturaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.